Begoña Arregi

irakaslea, kazetaria eta idazlea

Begoña Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1944ko urriaren 19a) irakaslea, kazetaria eta idazlea da. Euskal alfabetatze kanpainen sortzaileetariko bat.[1]

Begoña Arregi
Bizitza
JaiotzaAndoain1944ko urriaren 19a (79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta katedraduna

1963an alfabetatze kanpainak abian jarri zirenean, bera izan zen sortzaileetariko bat. Rikardo nebarekin batera, Antton Elosegi, Arantxa Gurmendi, Ramon Saizarbitoriaren arreba, eta beste batzuekin jo eta ke ibili ziren alfabetatze-kanpainak zabaltzen.[2]

Gero, neba Rikardo istripu batean hil zenean, omenaldi gisa liburu bat idatzi zuten hainbat lagunen artean, horretan Begoñak parte handia hartu zuela.[3]

Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1969ko azaroaren 28an.

Euskaltzaindiko Alfabetatze Batzordean parte hartu zuen 1969tik.

Liburuak

  • Lehen euskal hiztegi bateratua [arg. elkarlanean] (1969)
  • Rikardo Arregi: gizona eta garaia. Arregi, Begoña; Torrealdai, Joan Mari; Manuel Larramendi Kultur Bazkuna. (1996). M. Larramendi Kultur Bazkuna

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak