Arantxa Gurmendi

aktore gipuzkoarra

Arantxa Gurmendi Olabiaga (Donostia, 1944ko azaroaren 3a - Donostia, 2023ko abenduaren 23a[1]) gipuzkoar aktorea izan zen. Antzerkian, telebistan zein zineman ibilbide oparoa gauzaturikoa, Goenkale telesailaren aktore zuzendaria izan zen, baita zenbait dokumentalen zuzendaria ere.

Arantxa Gurmendi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArantxa Gurmendi Olabiaga
JaiotzaDonostia1944ko azaroaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko abenduaren 23a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Antton Elosegi Aldasoro
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm1292521 Edit the value on Wikidata

2024ko martxoaren 3an, Lilatoiaren 34. edizioan omendu egin zuten hil berria zen Arantxa Gurmendi, Donostiako Lilatoiaren sortzaileetariko bat.[2]

Bizitza

Donostiako Parte Zaharrekoa zen, Kanpandegi auzoan jaioa. Gurasoak ere donostiarrak zituen. Aitak aparatu elektronikoak konpontzen zituen, eta zinema aretoetako filmen banaketaz ere arduratzen zen. Amak antzerkia egin zuen gaztetan. Arantxa-eta bost senide ziren. Elbira Zipitria izan zuen andereño, isilpeko ikastolan.[3] Gerora mojetan ikasi zuen, eta Arantxa Urretabizkaia izan zuen ikaskide, besteak beste.

Jarrai antzerki taldean ibili zen gaztetan, Ez Dok Amairu taldeko dinamizatzaileetako bat izan zen, baita Biurriak rock taldeko partaide ere. Arantxa, Ixiar eta Juan Mari Gurmendi anai-arrebek eta beste bi mutilek, Iñaki Araiz eta Juanin Iturraldek, osatzen zuten taldea, eta rock-pop musika euskaraz kantatzen zuten. Arantxa Gurmendik, Zeruko Argian ‘Gazte naiz’ sailean idazten zuen, eta Londresen barrena ibilia zenez garai hartako musikaren defendatzailea zen.[4] Batez ere turismo-gidari gisa egin zuen lana. Frantzian egon zen errefuxiatuta urte batzuetan. Bueltan, antzerkia ikasi zuen Eusko Jaurlaritzak sortutako Antzerti eskolan. Antzerkian, telebistan eta zineman jardun du aktore lanetan. Bere paperik ezagunena Goenkaleko Hortentsirena izan da. Goenkale telesailean aktore-zuzendari ere izan zen. Gainera, hainbat dokumental zuzendu ditu.[5][6][7] Antton Elosegirekin ezkonduta egon zen eta seme bat zuen.[3] Lilatoia emakume lasterketa sortzeko bultzatzaileetako bat izan zen.[8]

Arantxa Gurmendi[9] Antzerti taldeari buruz Ahotsak proiekturako.

2008an gidoiak gogoratzeko zailtasunak izaten hasi zen,[10] eta 2010ean Alzheimer gaixotasuna diagnostikatu zioten.[11][12] Alzheimerra dutenen Senitartekoen, Lagunen eta Pertsonen beren Gipuzkoako Elkarteko (AFAGI) kidea zen, eta zenbait kanpainatan parte hartu izan zuen.[13][14] Antton Elosegi senarrarekin ere, bion artean landu dute sozialki gaixotasun horri nola aurre egin behar zaion.[15][16]

2023ko abenduaren 23an hil zen Donostian, 79 urte zituela.[1]

Filmagintza[17]

Bihurriak taldea eta Beatles-en bertsioak (1966)

1960ko hamarkadan, munduan The Beatles-en fama zabaltzearekin batera, euskal inguru gazte eta musika-zaleetan ere igarri izan zen eragin hori. Espainian bezalatsu, ye-ye mugimendua esan zitzaion horri Hego Euskal Herrian, The Beatlesen lehen kantuetan errepikatzen zen lelo baten oihartzun gisa.[18]

Biurriak taldea osatu zuten Arantxa, Ixiar eta Juan Mari gurmendi neba-arrebek eta beste bi mutilek Juanin Iturralde eta Iñaki Araizek, 1960ko hamarkadaren erdialdean, eta pop-rock abestien bertsioak egin zituzten euskaraz. Arantxa Gurmendik Zeruko Argian ere idatzi zuen taldeaz 1966ean:[19]

«Lau gaztek sortu zuten oitura berri bat, iñork sinestu zitekean baño lenago, ludiari jira bira osoa eman dion tankera berri bat (...) John, George, Paul eta Ringo, lau gazte hauek Beatles izenarekin eta ordurarte ez ezagunak ziran ille luze eta jazkera arrigarri oiekin azaldu ziranean, berealaxe gazteak, gauz berriaren billa zabiltzan aiek, egarria kentzeko edari aukerakua arkitu zuten (...). Askok bestela uste arren, nik ez det uste iritxi diran lekura jazkera edo melena gaitik izan danik, dudarik gabe musikalari bezela onak dira. Erabiltzen dituzten abesti geienak beaiek sortutakoak dira eta oso lan onak lortu dituztelakoan nago.»

—Arantxa Gurmendi, Zeruko Argia, 1965


Mugimendu pop hori saiatu zen Ez Dok Amairuren taldera hurbiltzen, baina Gurmendik kontatu izuen ez zutela han toki egokirik aurkitu.[18] Lehenengo saioa Hernanin burutu zen 1966ko urtarrilaren 9an Lehen Euskal Abesti Berrien Jaialdia eta bigarrena Donostiako Victoria Eugenian, 23an eta han izan zen Arantxa bakarlari bezala, Ixiar Inglaterrara joana bait zen, Arantxa Gurmendik bere era berria erakutsi zuen dotore eta txairo orkestinaz bere doinuak.

Aurkezlea Ez dok Amairuren "hitzaurrean" (1966)

1966ko abenduaren 9an, igandea, eguerdiko 12:15ean, ekitaldi kultural ezohikoa ospatu zen Hernanilko Aitor antzokian: Jaialdi berezia. Egitarauaren arabera, ekitaldiko azken parte hartzailea Biurriak taldea izan zen. Arantxa eta Ixiar Gurmendi ahizpak, Naya musika taldeak lagunduta eta orduan ye-ye deitzen zioten musika euskaraz kantatzen zuten.

Jaialdian lehenago parte hartu zuten beste hauek: Joxan Villa (Juan Mari Lekuonak eginiko lanak kantatu zituen), Mikel Laboa, Julian Lekuona eta euskal musika tradizionala kantatzen zuen sanjuandar Kemen Hirukoa.[4]

«[Hernaniko 1966ko jaialdian...] Musikak ez ezik, estetikak ere pauso handia eman zuen. “Lehen, kaikua -euskal arropa tradizionala janzten bazen, orain erabiltzeari utzi zitzaion; mototsa erabiltzeari utzi eta adats luzeak azaltzen hasi ziren; lehen, ‘flekilorik’ erabiltzen ez bazen, orain, bai. Mutilek ez zuten txapelik eramaten. Ez aurka zeudelako, euren estetikarekin bat ez zetorrelako baizik”. Horren adibide bi jaialdietan parte hartu zuten aurkezleak izan ziren: “Arantxa Gurmendi ‘flekilodun’ neska liraina zen. Minifalda eta bota luzeak janzten oso ausarta izan zen. Ramon Saizarbitoriak, berriz, orrazkera berezia izateaz gain dotore janzten zuen. Orduko modernitatearen bi kimu”.»

—Mari Karmen Garmendia (Miren Orreaga)[4]


Goenkaleko lankideak (1994-2005)

Arantxa Gurmendiren Hortentsi pertsonaiak 1994tik 2005raino iraun zuen. 2001ko salbuespenarekin. Geroago 2007ko denboraldian pertsonaia gonbidatu gisa ibili zen atal batzuetan. Guztira, 22 denboralditan 400 aktoretik gora pasa Goenkaletik. Denboraldiz denboraldi aritu direnak ikusteko, hemen zerrenda:

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Goenkaleko aktoreak»

Taula honetan agertzen dira 2004ra bitarte aritu ziren antzezle ospetsuak:

AktoreaPertsonaiaDenb.Denboraldia
01020304050607080910111213141516171819202122
Mikel GarmendiaJoxe Mari Lasa Agirre10
Kontxu OdriozolaMaria Luisa Galardi Ibarretxe14
Paul ZubillagaXabier Lasa Galardi7
Niko LizeagaGaizka Lasa Galardi11
Jose Kruz GurrutxagaKarlos Lasa Perez de Rozas9
Anuska LasaAne Lasa Perez de Rozas9
Maite BastosMargarita "Margari"14
Arantxa GurmendiHortensia Madariaga "Hortentsi"11
Pedro OtaegiEusebio Galarraga12
Abelin LinazisoroSaturnino "Xatur"8
David ErrastiDon Luis Labairu12
Iñigo LarrinagaKoldo Agirre18
Iñaki BeraetxeMikel Mendiaraz "Pelos"10
Jose Maria BerasategiKepa Amutxastegi "Txapas"11
Anabel ArraizaSara Garmendia9
Felix ArkarazoAndoni Murua Aldai16
Iñaki PerurenaImanol Mendizabal Artetxe20
Iñaki BergaraKaxkurrio10
Ainhoa AierbeLeonor Cardenas18
Kiko JauregiJoseba Zubeldia13
Mañu ElizondoAgustin Iturtzaeta Lertxundi7
Itziar ItuñoNekane Beitia15
Pepi AranburuIgone18
Joxe Mari GarmendiaAnttonio7
Sara CozarMiriam "Mimi"11
Joseba UsabiagaLuis Garcia "Tximista"10
Naroa AgirreNaroa Etxeberria Garmendia10
Ana AraujoEstitxu7
  •      = Pertsonaia nagusia.
  •      = Pertsonaia gonbidatua (denboraldiko atal gutxitan agertzen da, gonbidatuta).
  •      = Ez da agertu denboraldian.
  • = Fikzioan hildako pertsonaia.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Euskal Aktoreen Batasuna - Fitxa[Betiko hautsitako esteka]
  • Arantxa Gurmendi Olabiaga Ahotsak.eus elkarrizketa Idoia Etxeberria
    • 00:01:06  Donostiar peto-petoa
    • 00:03:06 : Aitaren lanbidea; zinema aretoa etxean
    • 00:08:00: Elbira Zipitriarekin, isilpeko ikastolan
    • 00:10:17: Zipitriaren ikastolako heziketa sistema
    • 00:13:30: Hamar urterekin, ikastolatik mojetara
    • 00:18:06: Mojetan, dena erdaraz; beldurra eta ausardia
    • 00:21:46: Etxeko giro alaia: kantua, dantza, antzerkia...
    • 00:24:15: Izarti dantza taldean; turismo bulegoan lanean
    • 00:27:20: 'Jarrai' antzerki-taldean nola hasi zen
    • 00:30:29: Antzezlanak itzultzeko, apaizen laguntza; 35 talde Gipuzkoan
    • 00:34:00: Ipuinak saltzen frontoietako jaialdietan
    • 00:36:10: `Jarrai´ antzerki taldekoen bilerak eta ibilerak
    • 00:39:17: Jantziak eta atrezzoa
    • 00:42:27: Udalaren "Club de Teatro" ekimena; euskarazko beste antzerki taldea
    • 00:45:20: Donostia, erreferentzia antzerkigintzan
    • 00:46:39: Lehenengo antzezlana prestatu zuenekoa
    • 00:49:20: Meliton Manzanasen aurrean
    • 00:54:08: Sei urtean Frantzian errefuxiatuta
    • 00:58:24: Gerra osteko lehen euskarazko irratsaioa, Paristik
    • 01:01:48: Euskal kantagintza berriaren lehen pausoak
    • 01:05:20: 'Zeruko Argia'ko artikuluak; "La chica ye-ye"
    • 01:09:02: Bihurriak rock taldearen ibilbidea
    • 01:13:03: Euskaraz denetik egin zitekeela erakutsi nahi zuten