Benigno Oreja
Benigno Oreja Elosegi (Ibarrangelu, 1878ko otsailaren 13a - Donostia, 1962ko abenduaren 26a) bizkaitar mediku eta politikaria izan zen[1]. Marcelino eta Ricardo anaiak bezala, tradizionalista sutsua izan zen
Biografia
1902an medikuntza amaitu ondoren, Parisa joan eta urologian aditu bilakatu zen. Donostian San Ignacio klinika eratu zuen. Eusko Ikaskuntza eta Urologiaren Nazioarteko Erakundearen kidea izan zen. Gerra Zibila piztu zenean, erreketeen koronel bilakatu eta karlisten Nuestra Señora de los Dolores ospitalea zuzendu zuen. Bederatzi urtez, Espainiako Gorteetan izan zen. Jaime Mayor Oreja politikariaren aitona izan zen.
Lanak
- Técnicas y resultados de la prostatectomía, Madril, 1929
- Las pielonefritis en los prostatectomizados, Madril, 1930
Erreferentziak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna