Carolina Ferre

Alacanteko kazetaria, telebistako aurkezlea

 

Carolina Ferre

Bizitza
JaiotzaCocentaina1974ko abuztuaren 27a (49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
IMDB: nm1468777 Edit the value on Wikidata

Carolina Ferre Amat (Cocentaina, Alacant, 1974koabuztuaren 27a) kazetaria da eta bere karrera batez ere telebistan egin du.

Lan ibilbidea

Canal 9 Valentziako kanal autonomikoan hasi zen lanean, Guanye qui guanye edo Tela marinera saioarekin. 1999an telebista nazionalerako jauzia egin zuen, Telecinco kate pribatuak fitxatu zuenean. Fiebre del domingo noche barietate-saioa aurkeztu zuen, Juan y Mediorekin eta Carlos Tenarekin batera.[1]

2000 hamarkada

Gero, 2003an, Emma García ordezkatu zuen aldi baterako A tu lado saioko buru gisa, eta Mercedes Milárekin lankidetzan aritu zen urte hartako Gran Hermano saioaren edizioan, laburpenez arduratzeko. Lortutako ospearen ondorioz, hurrengo urtean Gran Hermano vip-en eztabaida aurkezteko eskatu zioten. Katean izan zuen ospea berretsi egin zen, Manel Fuentesekin Madrilgo Puerta del Soletik 2003ko urte-amaierako kanpaiak emateko aukeratu zutenean.

2004ko udan, eta María Teresa Camposek Antena 3era alde egin ondoren, kateak haren ordezko jarri zuen denboraldi baterako, 1996tik zegoen Día a día saioa aurkezteko, Óscar Martínezen ondoan.

Esperientzia horren ondoren, huts egin duten beste proiektu batzuen buru jarri zen, hala nola Late night Plan C (2005) edo Esta cocina es un infierno (2006) lehiaketaren buru. Biak programaziotik erretiratu ziren estreinatu eta aste gutxira. 2006 urte amaieran La Sexta kateak kontratatu zuen eta 2007ko urtarrilaren 8an Tres en Raya lehiaketa aurkezten hasi zen. Berriro ere ikusle gutxi izan zirenez, programa bi aste geroago erretiratu zen.[2]

2007ko martxoaren 5ean, beste etapa bati ekin zion Kataluniako 8tv katean, eta bost hilabetez aurkeztu zuen Envasat al 8 eguneroko late show-a. Aldi berean, urte horretako maiatzean, TVEk fitxaketa azkarra egin zuen Eurovisióneko programa berezia zuzentzeko, hasieran hautatutako aurkezleak, Paula Vázquezek, azken unean baja izan ondoren.

2007ko maiatzaren 7an, Canal 9ra itzuli zen, Tony Kamorekin (Sessió hipnótica), Valentziako kate autonomikoak prime timean emandako hipnosian oinarritutako show bat aurkezteko.[3] Hala ere, saioa estreinatu eta gutxira kendu zuten programaziotik.

2007ko irailean, 8tv-tik banandu ondoren, Cuatroko Channel n.º 4 programan sartu zen laguntzaile lanetan, baina handik gutxira utzi egin zuen amatasunarengatik.[4]

2008ko martxoaren 15ean itzuli zen pantaila txikira, Yo estuve allí show nostalgikoa aurkezteko. La 1 kateak emititzen zuen astero, urte horretako ekainaren 7ra arte, eta bigarren denboraldi baterako berritu gabe amaitu zuen, katearen batez bestekoa baino ikusle gutxiago izan ondoren.[5][6]

2008ko irailaren 7an, La Sextara itzuli zen, De patitas en la calle telerrealitate-saioa aurkezteko.[7] Baina bost emanaldiren ondoren eta ikusle-kopurua gutxituz joan ondoren —denboraren batez bestekoaren azpitik egotera iritsi arte—, espazioa parrillatik kendu zen.[8]

2009ko maiatzaren 21ean, Kataluniako La 2 zirkuiturako, umorezko Disculpin la interrupció ikuskizuna estreinatu zuen.[9]

2010 hamarkada

2011. urteaz geroztik, TV3-eko Divendres saioan parte hartzen hasi zen, eta uda horretan, Catalunya Ràdio irratiko El matí de Catalunya Ràdio d'estiu saioan, bihotzeko prentsa eta telebistako berriak komentatzen zituen sail baten ardura hartu zuen. Gero, Antena 3en, beste artista handi batzuekin batera, Tu cara me suena saioan parte zuen.[10]

2012ko abuztuaren 2an, Antena 3eko Jaime Cantizanok aurkeztutako Dando la nota saioan parte hartu zuen. 2012ko abenduaren 3az geroztik, Tu cara me suena saioaren bigarren edizioan itzuli zen, epai mahai lanetan,Carolina Cerezuelaren amatasunagatiko ordezko lanak egitera.

2013ko urtarrilaren amaieran, Twitter-en baieztatu zuen Se trata de ti saioa aurkeztuko zuela, La 2n. 2013ko otsailaren 26an Malmön (Suedia) izan zen 2013ko Eurovisión Abesti Lehiaketarako kanta aukeratzeko gala aurkeztu zuen.

2014ko irailaren 19an, familia ugariaren ama bihurtu zen, Tomeu eta Paulina bikiak erditu baitzituen.[11]

2018ko ekainaren 10ean jakinarazi zen À Punt telebista-katearen inaugurazio-emanaldia zuzenduko zuela. À Punt-Directe saioa bi denboraldi eta erdiz emititu zen. 2020ko abenduaren 18an, bertan behera utziko zela iragarri zen, audientzia txikia, eztabaidak eta kostuak zirela eta.

2020 hamarkada

2022ko udan Telecinco-ra itzuli zen Ya es verano saioan laguntzeko. Urte horretako azaroan jakinarazi zen Telecincoren prime timen ematekoa zen Mediafest Night Fever saioko lehiakideetako bat zela.

2023ko udan, 8tv-ren bidez fitxatu zuen OpinaCat saioa aurkezteko, Carlos Fuentesen ordez udako oporretan.[12]

2023ko irailean, laguntzaile lanetan hasi zen TV3n Tot es mou saioan eta TelecinconTarde AR saioan.[13]

Telebista

Aurkezle

UrteaSaioaKateaOharrak
1998Guanye qui guanyeCanal NouAurkezlekidea
1998 - 2000Tela marinera
1999Fiebre del domingo nocheTelecincoAurkezlea
2003A tu lado
Gran hermano: El Debate
2003 - 2004Campanadas de Fin de Año
2004Gran hermano VIP: El Debate
Día a díaAurkezlekidea
2005Plan CAurkezlea
2006Esta cocina es un infierno
2007Tres en rayaLa Sexta
Envasat al 88tv
Eurovisión. Destino HelsinkiLa 1
Sessió hipnóticaCanal Nou
2008Yo estuve allíLa 1
2009Disculpin la interrupció
2013El sueño de Morfeo. Destino Eurovisión
Se trata de tiLa 2
2015 - 2016Trencadis8tvAurkezlekidea
2017Vidas en ordenTENAurkezlea
2018 - 2020À Punt DirecteÀ Punt
2018 - 2021Campanadas de Fin de Año
2020Mascletà À Punt
La terrassa
2021 - 2022Atrapa’m si pots
2021 - presenteTresors amb història
2023OpinaCat8tv

Lehiakide gisa

UrteaSaioaKateaOharrak
2011Tu cara me suenaAntena 3Lehiakidea - 7.sailkatua
2022 - 2023Mediafest Night FeverTelecincoLehiakidea - 7.sailkatua

Laguntzaile

UrteaSaioaKateaOharrak
2007 - 2008Channel n.º4CuatroLaguntzailea
2012 - 2013Tu cara me suenaAntena 3Epaimahaikidea
2011 - 2015DivendresTV3Laguntzailea
2014El pueblo más divertidoLa 1Epaimahaikidea
2022Ya es veranoTelecincoLaguntzailea
2023Supervivientesː Conexión HondurasLaguntzailea
2023 - presenteTot es mouTV3Laguntzailea
TardeARTelecincoLaguntzailea

Gonbidatu

UrteaProSaioagramaKateaOharrak
2005Homo ZappingAntena 3Gonbidatua
2006Caiga quien caigaTelecincoGonbidatua
2012Dando la notaAntena 3Gonbidatua
¡Ahora caigo!Gonbidatua
2013 - 2020; 2023PasapalabraTelecinco / Antena 3Gonbidatua
2014; 2021Tu cara me suenaAntena 3Gonbidatua
2014Me resbalaGonbidatua
2017Tu cara no me suena todavíaGonbidatua
¡Boom!Gonbidatua
2018Assumptes InternsÀ PuntGonbidatua
2020Celebrity schoolGonbidatua
2021Atrápame si puedesTelemadridGonbidatua
2022Ares Revolution8tvGonbidatua
MapiClanGonbidatua
25 palabrasTelecincoGonbidatua
2023El circ8tvGonbidatua
Mascletà À PuntÀ PuntGonbidatua
Nyas, coca!Gonbidatua
Fas FestaGonbidatua
OpinaCat8tvGonbidatua

Zinema

UrteaSaioaPertsonaiaOharrak
1999Bloody MarujaCarolFilm laburra
2001Cartes d'amorEmakuema
2004Deus ex machinaCarolina
CopropietariosNagusia
El cruceCarolinaTelefilma
2013Tres 60Guillermoren amaRol txikia
2015Ocho apellidos catalanesEmakumea

Telebistako serieak

UrteaSaioakPertsonaiaKateaOharrak
20047 vidasSilviaTelecincoAtal 1

Erreferentziak


Kanpo estekak