Gran Hermano (Espainia)

Gran Hermano (euskaraz Anaia Handia) telebista-saio bat da, Zeppelin TV ekoiztetxeak egina eta Telecinco katean 2000ko apirilaren 23tik aurrera emititzen dena. Espainian igorritako lehen telerrealitateko saioa da, eta programaren estreinaldiak %36,5eko kuota lortu zuen. Hortik aurrera, saioaren ia denboraldi guztiak audientzian liderrak izan dira. Inoiz edizio gehien izan dituen telerrealitate programa da.

Gran Hermano (Espainia)
Jatorria
Sortzailea(k)John de Mol
IzenburuaGran Hermano
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua18
Ezaugarriak
Genero artistikoatelerrealitatea
Kokapena
LekuaMadril
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaBanijay Iberia (en) Itzuli
[[Kategoria:Banijay Iberia (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
AurkezleaMercedes Milà, Pepe Navarro eta Jorge Javier Vázquez
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Telecinco
Hasiera-data2000ko apirilaren 23a
Amaiera-data2017ko abenduaren 14a

telecinco.es…
IMDB: tt0262163 Facebook: granhermano Twitter: ghoficial Instagram: ghoficial Telegram: ghoficial Edit the value on Wikidata

Ohiko formatu honetan, aurrez aukeratutako pertsona multzo bat, aurrez elkar ezagutzen ez dutenak, etxe batean bildu eta horien bizimodua emititzen da zuzenean. Pertsona horiek lehiatu egiten dira elkarrekin hainbat froga eta bozketaren bitartez, eta horien astero lehiakide bat kaleratzen da, ikusleen aldetik boto gehien jasotzen duena. Irabazlea etxean geratzen den azken pertsona da. John de Mol holandarrak sortu zuen saioa, eta Endemol bere ekoiztetxeak garatu zuen programa. 1999ko irailean emititu zen saioa lehen aldiz Holandan eta geroztik 70tik gora herrialdeetan plazaratu da.

Aurkezleak

Telebista-saioko ia edizio guztiak, hamaseigarren ediziora arte, Mercedes Milá aurkezleak gidatu zituen; Gran Hermano 3 kenduta, edizio hura Pepe Navarrok aurkeztu baitzuen. 2016an jakinarazi zen Mercedes Milák saioa utziko zuela betiko, eta, horrenbestez, Jorge Javier Vázquez aurkezleak zuzendu zuen Gran Hermano 17 edizioko galak.

Lehenengo hiru edizioetan ez zen debaterik egon. Laugarren denboralditik aurrera hasi ziren saio hau, eta lehenengo biak Jesús Vázquez aurkezleak gidatu zituen. Hortik aurrera, Jordi Gonzálezek jarraitu zuen mahai-ingurua moderatzen, hamargarren edizioan (Jorge Javier Vázquezek aurkeztu zuena) eta hamalaugarrenean (Frank Blancok ordezkatu zuen) kenduta.

Galak

AurkezleaDenboraldia
010203040506070809101112131415161718
Mercedes Milá
Pepe Navarro
Jorge Javier Vázquez

Debateak

AurkezleaDenboraldia
010203040506070809101112131415161718
Jordi González
Jesús Vázquez
Jorge Javier Vázquez
Frank Blanco
     Aurkezleak saioa gidatu zuen.
     Aurkezleak ez zuen saioa gidatu.
     Saioa ez zen existitzen.

Irabazleak

BizitokiaAdinaLanbideaIraupenaEdizioa
Ismael Beiro Cádiz25 urteItsasketa Zientziak eta Tekniketako ikaslea90 egun1
Sabrina Mahí Málaga23 urteSustatzailea101 egun2
Javito García Coruña28 urteEnpresaria101 egun3
Pedro Oliva Zaragoza33 urteFuntzionarioa102 egun4
Nuria Yáñez Tarragona31 urteCampingeko harreragilea112 egun5
Juanjo Mateo Alacant25 urteTaxilaria109 egun6
Pepe Herrero Madril33 urteHegaldietako laguntzailea108 egun7
Naiala Melo Tenerife22 urteSaltzailea105 egun8
Judit Iglesias Coruña31 urteSoziologoa98 egun9
Iván Madrazo Kantabria35 urteEnpresaria eta modeloa123 egun10
Ángel Muñoz Madril32 urtePilateseko irakaslea143 egun11
Laura Campos Madril27 urteIndustria-operadore144 egun12
Pepe Flores Madril33 urteDantzaria130 egun12+1 (13)
Susana Molina Murtzia23 urteEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikaslea eta boluntarioa127 egun14
Paula González Bartzelona20 urteSaltzailea91 egun15
Sofía Suescun Nafarroa19 urtePsikologiako ikaslea101 egun16
Beatriz Retamal Valentzia20 urteIle-apaintzailea105 egun17
Hugo Sierra Palma Mallorcakoa43 urteEntrenatzaile pertsonala eta pilates irakaslea88 egun18

Euskal herritarren parte hartzea

Eztabaida Espainiako Gran Hermano telesaiotik Argi Gastaka kanporatzeari buruz

Argi Gastaka Gran Hermano 14 telerrealitateko saiotik kanporatzea 2013ko maiatzean espainiar gizartean eztabaida bizia eragin zuen gertaera izan zen. Saioko arduradunek programan parte hartzen ari zen Argi Gastaka Ganboa lehiakideak, bilbotarra eta 20 urtekoa, "ETAk aurrera jarraitzeko" manifestazio batera joana zela adierazteagatik kanporatu zuten, gazteak berehala txantxa bat zela adierazi eta barkamena eskatuta ere. Kanporatzeak eztabaida bizia eragin zuen, Interneten bereziki, eta gaia mundu mailako trending topic bilakatu zen kanporatzearen ondorengo orduetan.

Kanpo estekak