Castillo Suarez

euskal idazlea
Castillo Suarez Garcia» orritik birbideratua)

Castillo Suarez Garcia (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1976ko ekainaren 11) euskal idazle, Euskara teknikaria toki-administrazioan, filologo eta euskaltzain osoa da.[1]

Castillo Suarez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCastillo Suárez García
JaiotzaAltsasu1976ko ekainaren 11 (47 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
KidetzaEuskaltzaindia
Genero artistikoaolerkigintza

Inguma: castillo-suarez-garcia Literaturaren Zubitegia: 153

Biografia

Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zituen Euskal Filologiako lizentzia ikasketak. Sakanako Mankomunitatean euskara-teknikari ari da lanean 2003tik aurrera. Zenbait komunikabidetan kolaboratzaile aritu izan da, esaterako Argia aldizkarian eta Berria egunkarian.[2][3]

Beste literatura arloen artean, olerkigintzan dihardu, eta 2010ean Ebelina Mandarina obrarekin Zarautzeko Udalak antolatutako XXVIII Lizardi Saria irabazi zuen.[4] Helduentzako narrazio laburretan ere aritu izan da, eta, adibidez, 2014an Peru Abarka album ilustratuaren lehiaketaren irabazlea izan zen, Zerua berun lanari esker.[5]

Literaturan aritzeaz gain, hizkuntzalaritzan aritua da. 2016an euskaltzain urgazle izendatu zuten.[6]

2017. urtean, Azkue Fundazioak antolatutako 'Blogetan!' lehiaketan, Castillo Suarezen 'Iparraldeko neska' bloga saritu zuten Kultura kategorian.[7]

Euskaltzaina

Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 2016ko apirilaren 29an eta 2022ko irailaren 30ean Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuan egindako osoko bilkuran euskaltzain oso izendatu zuten Patxi Zabaleta ordezkatzeko[8] eta 2023ko uztailaren 1ean Sarrera hitzaldia irakurri zuen Altsasun, Akademiaren barne-arauek agintzen duten moduan.[9]

"Maitasunaren botanika" izeneko sarrera-hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak izan zituen gogoan Castillo Suárezek. Euskal poesia garaikidetik hainbat liburu eta egile hautatu zituen, hala nola, Jose Luis Otamendi, Harkaitz Cano, Jon Gerediaga, Igor Estankona, Rikardo Arregi Díaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Amaia Lasa eta Bernardo Atxagaren poemak hautatu zituen, bere bizipen pertsonalekin eta landareekin kateatu dituenak.[9] Castillo Suarez aspaldi da poeta botanikaria.; neguak, arbolek, oro har naturako elementuek indar handia dute haren literatur obran.[10]

Miren Agur Meabek gutunen bidez eman zion erantzuna. Poetikari eta estetikari buruzko gogoeta intimo modura planteatuta, poeta nafarraren gai batzuk aipatu zituen —galera, bakardadea, maitasuna, mina, langintza, erresistentzia...— eta harremanetan jarri zituen mundu zabaleko beste idazle batzuen pasarteekin, Emily Dickinsonekin, esate baterako.[9]

Lanak

Castillo Suarez 2017ko Durangoko Azokan

Poesia

  • Amodio galduak, Iruñeko Udala, 1999.
  • Bitaminak, Iruñeko Udala, 2000.
  • Iragarki merkeak, Arabako Foru Aldundia, 2000.[11]
  • Mugarri estaliak, Susa, 2000.[12][13]
  • Madarikazioa, Arabako Foru Aldundia, 2003.[14]
  • Spam poemak, Elkar, 2004.[15]
  • Bala hutsak, Elkar, 2006.[16]
  • Souvenir, Elkar, 2008.[17]
  • Ebelina Mandarina, 2009.[18]
  • Urtebetetze festa, Elkar, 2012.[19]
  • Irautera, Elkar, 2019.[20]
  • Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa (2019, Balea Zuria).[21]
  • Alaska, 2023

Haur literatura

  • Nobio bat nire amarentzat (Elkar, 2011)[22]

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2009an XXVIII Lizardi Saria.[4]
  • 2014an Peru Abarka saria.[5]
  • 2017an Blogetan lehiaketan, Kultura kategoriako saria.[31]

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Castillo Suarez