Charles Percier

arkitekto frantziarra

Charles Percier (Paris, 1764ko abuztuaren 22a - ibidem, 1838ko irailaren 5a) frantziar arkitekto eta diseinatzailea izan zen.

Charles Percier

Bizitza
JaiotzaParis1764ko abuztuaren 22a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1838ko irailaren 5a (74 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Pierre Fontaine (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Antoine-François Peyre (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, diseinatzailea, artista bisuala eta art educator (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Mugimenduaneoklasizismoa

Find a Grave: 44171549 Edit the value on Wikidata

Hemeretzi urterekin Italiako hirian ikasteko Erromako Sariaren beka irabazi zuen eta bertan Pierre-François-Léonard Fontaine ezagutu zuen. Harrezkero elkarrekin lan egin zuten. Direktorio estiloaren eta Estilo inperialaren egile nagusiak izan ziren.

1792an Percier kontratatu zuten Parisko Operaren agertokiak ikuskatzeko. Bien lana Napoleonen gustukoa izan zen eta bere arkitekto pertsonalak izendatu zituzten. Berrezarkuntzaren ondoren, Inperioari lotuegi zeudela iritzi zioten eta ez zuten enkargu ofizial gehiagorik jaso.

Percierrek eta Lafontainek hamar urtez lan egin zuten Louvren, 1802tik 18q2ra. Tuileriak jauregian ere lan egin zuten, eta Carrouselgo Garaipen Arkua diseinatu zuten, Austerlitzeko batailaren garaipena ospatzeko. Malmaison gazteluan ere bai Josefinarentzat.

Barruko xehetasun guztiak diseinatu zituzten: oheak, altzariak, argimutilak, ehunak... eta liburuak argitaratu zituzten, aipagarriena Recueil de décoration intérieure concernant tout ce qui rapporte à l'ameublement.