Chivite gobernua

2019 eta 2023 arteko Nafarroako Gobernua

Chivite gobernua edo XII.ko Nafarroako Gobernua 2019ko abuztua eta 2023ko martxoa, teorikoki, bitartean Nafarroako Gobernua da. Nafarroako Parlamentuak María Victoria Chivite Navascués izendatu zuen Nafarroako Gobernuko lehendakari, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren arteko akordioak emankorrak izan ostean.

Chivite gobernua
X. legealdia
BarkosChivite
Gobernua
ErakundeaNafarroako Gobernua
LehendakariaMaría Chivite
Hautaketa2019ko maiatzaren 26a
Inbestidura2019ko abuztuaren 2a
Sorrera2019ko abuztuaren 7a
Iraupena1726 egunak
Osaera
Kontseilariak13
Aurrekontua4 573 000 000 (2020)
AlderdiakPSN-PSOE
Geroa Bai
Ahal Dugu
Ordezkaritza
Nafarroako
Parlamentua
22 / 50
BazkideakIzquierda-Ezkerra
Euskal Herria Bildu
OposizioaNavarra Suma
Oposizioko buruaJosé Javier Esparza

Uxue Barkosek zuzentzen zuen Barkos Gobernua 2019ko abuztuaren 2an amaitu zen, Maria Chiviteren inbestidurarekin batera. Hala ere, gobernu hau aurreko gobernuaren jarduera-ildoekin jarraitzeko diseinatuta dago, ia aurrekoaren berdina baita.

Historia

Inbestidura

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafar Herriaren Batasuna buru zuen eskuineko koalizioak, Navarra Sumak, irabazi zituen hauteskundeak, 20 eserlekurekin, gehiengo osoa lortzeko 6 eserlekuren faltan. Bigarren postua Nafarroako Alderdi Sozialistarentzat izan zen, Geroa Bai kanporatuta. Alderdi irabazleak Nafarroako Alderdi Sozialistarekin batera gobernatu nahi zuen, 31 diputatuko gehiengo eroso batekin. Hala ere, Nafarroako Alderdi Sozialistak ezkerrera begiratzea nahiago izan zuen, aurreko gobernuan zeuden Ahal Dugu eta Geroa Bai bezalako alderdiei. Hala, aurreko gobernuaren oinarriak hartzea erabaki zuten, baina Maria Chiviteren lehendakaritzarekin, sozialistak ordezkatuz, haiek baitzuten babes parlamentario gehien. Geroa Bairekin batera, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak 22 diputatu zituzten, Navarra Suma baino bi gehiago, baina ez ziren nahikoak inbestidura bat lortzeko. Hori dela eta, Euskal Herria Bildu taldearekin harremanetan hasi ziren, Navarra Sumak gobernu aurrerakoi bat babestu nahi ez zuelako. Hala ere, negoziazioek ez zuten abertzaleak gobernuan sartzea ahalbidetu, baina bai inbestidura saioaren bigarren itzulian bost diputatu abstenitu izana, Maria Chiviteri gehiengo sinplea baina oso estua emanez.[1][2][3][4][5]

Gobernuaren sorrera

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakari izendatu ondoren, gobernuko lau alderdiak departamenduak esleitzeko negoziatzen hasi ziren. Izquierda-Ezkerrak, aurreko gobernuan sail bateko kide izan zenak, gobernu berri horretako kide ez izatea erabaki zuen, baina parlamentuan babesa eman zien, 2019ko hauteskundeetan bi eserlekuetako bat galdu zutelako. Azkenik, gobernuko kide guztiak ase ahal izateko, lau kontseilaritza berri sortu ziren. Gertaera hau oso gogor kritikatu zuten Navarra Suma eta parlamentari ez ziren beste erakunde batzuek, 740 000 euroko urteko gastu osagarria suposatzen baitu, guztira 3 milioi euro legealdi osoan zehar. Horrela, talde bakoitzak emandako babes parlamentarioaren arabera banatu ahal izan ziren sailak: Nafarroako Alderdi Sozialista bederatzi kontseilari geratu ziren, Geroa Bai lau eta Ahal Dugu bat.[6][7][8]

Davalor afera

2020ko abenduan, Espainiako Auzitegi Gorenak auzia ireki zion Manu Aierdi kontseilariari prebarikazioagatik. Auzitegiak prebarikazioa eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi zion. Davalor Salud S.L. enpresari 2015 eta 2017 artean 2 600 000 euroko zenbatekoa zuten sei mailegu irregularren ustezko emakida irregularrarekin lotutako gertaerak, Manu Aierdi Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilaria zelarik.[9]

Barkos gobernuan zehar, organo exekutiboa ustelkeriaren aurkako araudi bat onartu zuen, Nafarroako Gobernua balizko ustelkeria kasuetatik isolatu nahi zuena, bertako edozein kide dimititzera edo kaleratzera behartuz, kasu horietakoren baten inguruan ikertzen ari direla baieztatzen duen unean. Araudi hori oraindik ez da aplikatu orain arte. Hala ere, Nafarroako Parlamentuko oposizioko alderdi bakarrak (Navarra Suma) Aierdiren dimisioa eskatu zuen.[10]

Azkenik, 2021eko urtarrilaren 29an, Espainiako Auzitegi Gorenak kereila jarrita zuela baieztatu ondoren, Manu Aierdik dimisioa eman zuen Ekonomia eta enpresa garapeneko kontseilaria gisa. Aierdi, ordea, oraindik ez zegoen inputatuta, baina Nafar Herriaren Batasunaren presioak, bere kasua egun eta egun Nafarroako Gobernuaren aurka erabiltzen baitzuen, dimisioa ematea eragin zuen, bere borondatez.[11]

Egun horretan bertan, Napar Buru Batzarrak (Euzko Alderdi Jeltzalea alderdiko zuzendaritza, Nafarroan) bere babesa agertu zuen publikoki, eta Nafar Herriaren Batasunaren "jazarpen politikoa" salatu zuen, bere aurkako kereilaren bultzatzailea izan baitzen. Halaber, Nafarroako Gobernua arautzen duen legearen 68. artikuluak, Nafar Herriaren Batasunakoek dimisioa eskatzeko babestu zuten testuak, dio gobernuko edozein kidek bertan behera utzi behar duela inputatzen badute, baina Manu Aierdi oraindik ez zen 2021eko urtarrilean.[12]

Haren ondorengoa, Geroa eta Euzko Alderdi Jeltzalearen artean eta, aldi berean, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bairen artean hitzartutakoa, Mikel Irujo da, Euzko Alderdi Jeltzalekoa hori ere.[13]

Egitura eta osaera

Kontseiluak eta Departamentuak

Gobernuaren burua Maria Chivite da, lehendakaria. Javier Remirez eta Jose Maria Aierdi presidenteordeak ditu euskarri, Lehendakaritza, berdintasun, funtzio publiko eta barruko kontseilaria eta Lurralde antolamendu, etxebizitza, paisaia eta proiektu estrategikoetako kontseilaria, hurrenez hurren. Jarraian geratzen dira gainerako 11 kontseilariak, gainerako diru-zorroak betetzen dituztenak. Geroa Baiko 3 (Jose Mari Aierdi ere kontuan hartuta), Euzko Alderdi Jeltzaleko bat, Ahal Duguko beste bat eta gainerako guztiak Nafarroako Alderdi Sozialistakoak dira, lehendakarekin eta lehen lehendakariorderekin batera, 9 guztira.[14]

TitularraAlderdiaKarguaHasieraAmaiera
Maria Victoria Chivite NavascuesNafarroako Alderdi SozialistaNafarroako Gobernuko lehendakari2019ko abuztuaren 2oraindik karguan
Javier Remirez ApesteguiaNafarroako Alderdi SozialistaLehen lehendakariordea2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
Lehendakaritza, berdintasun, funtzio publiko eta barruko kontseilaria
Jose Maria Aierdi Fernandez de BarrenaGeroa BaiBigarren lehendakariordea2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
Lurralde antolamendu, etxebizitza, paisaia eta proiektu estrategikoetako kontseilaria
149x149px[Betiko hautsitako esteka]
Bernardo Ziriza PerezNafarroako Alderdi SozialistaLurralde kohesioko kontseilaria2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
Elma Saiz DelgadoNafarroako Alderdi SozialistaEkonomia eta Ogasun kontseilaria2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
Manu Aierdi OlaizolaEuzko Alderdi JeltzaleaEkonomia eta enpresa Garapeneko kontseilaria2019ko abuztuaren 72021ko urtarrilaren 29a
149x149px[Betiko hautsitako esteka]
Mikel Irujo Ametzaga2021ko urtarrilaren 29aoraindik karguan
Eduardo Santos ItoitzAhal DuguMigrazio politiketako eta Justiziako kontseilaria2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
149x149px[Betiko hautsitako esteka]
Carlos Gimeno GurpegiNafarroako Alderdi SozialistaHezkuntza kontseilaria2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
Mari Carmen Maeztu VillafrancaNafarroako Alderdi SozialistaGizarte eskubideen kontseilaria2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
149x149px[Betiko hautsitako esteka]
Santos Indurain OrdunaNafarroako Alderdi SozialistaOsasuneko kontseilaria2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
Ana Ollo HualdeGeroa BaiHerritar Harremanetarako kontseilaria2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
149x149px[Betiko hautsitako esteka]
Juan Cruz Cigudosa GarciaNafarroako Alderdi SozialistaUnibertsitate, berrikuntza eta eraldaketa digitaleko kontseilaria2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
149x149px[Betiko hautsitako esteka]
Itziar Gomez LopezGeroa BaiLanda Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria2019ko abuztuaren 7oraindik karguan
Rebeca Esnaola BermejoNafarroako Alderdi SozialistaKultura eta kirol kontseilaria2019ko abuztuaren 7oraindik karguan

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak