Claude Lanzmann

Claude Lanzmann (Bois-Colombes, Senako Gainak, Frantzia, 1925eko azaroaren 27aParis, 2018ko uztailaren 5a) frantziar kazetaria, idazlea eta zinegilea izan zen. 1943an, 18 urte zituela, Clermont-Ferrandeko Erresistentzian eman zuen izana lehenik, eta Auverniako Makian ondoren.

Claude Lanzmann

Bizitza
JaiotzaBois-Colombes1925eko azaroaren 27a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 12. barrutia2018ko uztailaren 5a (92 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Judith Magre  (1963 -  1971)
Angelika Schrobsdorff (en) Itzuli  (1971 -
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Tübingengo Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, film-zuzendaria, gidoilaria, Frantziako Erresistentziako kidea, zinema ekoizlea, film screenwriter (en) Itzuli, dokumentalista eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)European Graduate School (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia

IMDB: nm0487351 Allocine: 1044 Allmovie: p98754 Edit the value on Wikidata

Simone de Beauvoirren bikotekidea izan zen 1952 eta 1959 bitarte, eta 1986an, dagoeneko 50 hamarkadatik lankide zen Les Temps modernes aldizkako zuzendari bilakatu zen.

Shoah bederatzi orduko dokumentalaren egilea da eta filmaren gai nagusia Europako juduak nazien eremuetan jasan zuten sarraskian funtsatzen da, lehen aldiz 1985ean zabaldu zena.

Filmografia

2013an Claude Lanzmannek ohorezko Urrezko Hartza jaso zuen Berlingo Zinemaldian bizi osoko lanaren omenez.[1].

Zuzendari

Claude Lanzmann, Literaktum jaialdian (Donostia, 2011)
  • 1972 : Pourquoi Israël.
  • 1985 : Shoah.
  • 1994 : Tsahal.
  • 1997 : Un vivant qui passe.
  • 2001 : Sobibor, 14 octobre 1943, 16 heures.
  • 2008 : Lights and Shadows.
  • 2010 : Le Rapport Karski.
  • 2013 : Le Dernier des injustes.

Gidoigile

  • 1970 : Élise ou la Vraie vie

Aktore

Lanzmann, berak egindako dokumentaletako ohiko elkarrizketatzaile papera egiteaz gain, dokumental hauetan ere parte hartu du:

  • 1988 : Hôtel Terminus, Marcel Ophüls-ek zuzendua.
  • 1996 : The Meaning of Documenting : Claude Lanzmann and Tsuchimoto Noriaki, Osamu Wakatsukik zuzendua.
  • 2001 : Autopsie d’un mensonge, le négationnisme, Jacques Tarnerok zuzendua.
  • 2008 : C'est dur d'être aimé par des cons, Daniel Lecontek zuzendua.
  • 2008 : Simone de Beauvoir, une femme actuelle, Dominique Grosek.
  • 2009 : Claude Lanzmann, il n'y a que la vie, Sylvain Roumettek zuzendua.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Lanzmann
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.