Club Deportivo Castellón

Club Deportivo Castellón edo valentzieraz Club Esportiu Castelló futbol talde castellóarra da, 1922an Castelló de la Plana hirian sortutakoa.

Club Deportivo Castellón
Ezizena(k)Orelluts
Sorrera1922 (102 urte)
Futbol zelaiaNou Estadi Castalia
edukiera: 16.000 lagun
inaugurazioa: 1987
PresidenteaEspainia David Cruz Jofre
EntrenatzaileaEspainia Óscar Cano Moreno
Liga1. maila RFEF
2021-2213.a (II multzoa)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Gaur egun 1. maila RFEFn jokatzen du, lehen mailan 11 denboralditan ibili izan arren.

Historia

Sorrera

XX mendearen hasieran hasi zen futbola Castellónen eta lehen taldea 1911 urtean sortu zen, Deportivo izenekoa. 1919an talde berriak sortu ziren; Obelisco, Regional, Ribalta eta Cervantes besteak beste. Sociedad Deportiva Cervantes Fútbol Club gazte errepublikarren taldea zen eta berau izan zen 1922an Castellón Club de Fútbol bihurtu zena. Lehenengo kamiseta bitxia izan zen, marra berde, laranja eta urdinak zituen, eta praka beltzak.

Lehen arrakastak

Lehenengo arrakasta 1929-30 urteko Errege Kopan izan zuen, hirugarren mailan egonik lehen mailako Atletico Madril kanporatu baitzuen. Hau gertatzen zen lehen aldia izan zen. 1940-41 urtean lehen mailara igotzea lortu zuen Real Zaragozaren aurkako promozioan eta sei denboraldi jarraian egin zituen bertan. Hau izan zen klubaren garairik onena. 1942-43an liga irabazteko lehian sartu zen Athleticen aurka baina azkenean 4. postuarekin konformatu behar izan zuen.

50. urteurreneko denboraldia

1971-72 denboraldian berriz lehen mailara igotzea lortu zuen eta lehen denboraldian bosgarren postuan gelditu zen. Urte berean Errege Koparen finala jokatu zuen baina 2-0 emaitzaz galdu zuen Athleticen aurka. Hurrengo denboraldian bigarren mailara jeitsi zen ordea.

Azken urteak

Hurrengo urteetan bigarren mailan mantendu zen eta ordutik aurrera beste hiru denboraldi egin ditu lehen mailan, 1981-82, 1989-90 eta 1990-91.

1994 urtean bigarren B mailara jeitsi zen. 2005 eta 2010 artean bigarren mailan aritu zen baina berriz jeitsi eta hirugarren mailan aritu zen zazpi urtez. 2018an bigarren B mailara itzuli zen eta 2020an 2. mailara igo zen.

Uniformea

 
1922
 
1926
 
1964-tik

Azken urteak

 
2018-2020
 
2020-2021
 
2021-2022

Datuak

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 11
  • Denboraldiak 2. mailan: 42
  • Denboraldiak 2. B mailan: 14
  • 1. maila RFEF: 2
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 18
  • Ligako posturik onena: 4.a (Lehenengo Mailan, 1942-43 denboraldian)

Azken urteetako ibilbidea

Urtea#MailaPostuaErrege KopaBesterik
2004-053Bigarren B maila4.a2. itzulia
2005-062Bigarren maila12.a1. itzulia
2006-072Bigarren maila14.a1/32
2007-082Bigarren maila5.a2. itzulia
2008-092Bigarren maila7.a1/32
2009-102Bigarren maila22.a2. itzulia
2010-113Bigarren B maila10.a2. itzulia
2011-124Hirugarren Maila9.a-
2012-134Hirugarren Maila4.a-
2013-144Hirugarren Maila15.a-
2014-154Hirugarren Maila1.a-
2015-164Hirugarren Maila3.a2. itzuliaFederazio Kopa, 2.a
2016-174Hirugarren Maila4.a-
2017-184Hirugarren Maila2.a-
2018-193Bigarren B maila15.a2. itzulia
2019-203Bigarren B maila1.a1. itzulia
2020-212Bigarren maila21.a (jaitsi)2. itzulia
2021-2231. maila RFEF13.a2. itzulia
2022-2331. maila RFEF3.a (II multzoan)
2023-2431. maila RFEF1/16

Irabazitako txapelketak

1940-41, 1980-81, 1988-89.

2002-03.

1929-30, 1952-53, 1963-64, 1964-65, 1965-66, 1968-69.

finalista 1972-73an.

1984.

  • Valentziako txapelketa (2): 1929, 1930.

Kanpo estekak