Real Zaragoza

Real Zaragoza Espainiako futbol taldea da, Zaragoza hirikoa hain zuzen ere. 1932an fundaturik, lehen mailan aritzen da.

Real Zaragoza S.A.D
Ezizena(k)Blancos
Maños
Sorrera1932
Futbol zelaiaLa Romareda estadioa
edukiera: 34.596 lagun
inaugurazioa: 1957
PresidenteaEspainia Christian Lapetra
EntrenatzaileaEspainia Fran Escribá
Liga2. maila
2022-2312.a
Webguneawww.RealZaragoza.com
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Bilboko Athletic Klubaren aurkako partida.
La Romareda estadioa.

Historia

Talde ugari Zaragozan

Sobradielgo kondeak beste batzuekin batera Zaragoza Foot-Ball Club taldea sortu zuen 1903an. Kondea bera jokalari kapitaina eta presidentea zen eta berak sartu zuen historiako lehenengo gola. 1907ean desagertu zen taldea.

Beranduago Iberia Sociedad Cultural agertu zen. Liztorrak ezizena eman zitzaien beren jantzi hori-beltzagatik eta futbolean jokatzerakoan erakusten zuten grinagatik.

Hirugarren talde bat ere sortu zen 1921ean Zaragoza tomate izenaz ezagutzen zena bere kamiseta gorria zela eta. Medikuntzako ikasleek sortu zuten Ricardo Arribas jaunaren gidaritzapean eta Aragoiko Futbol Federazioaren sortzaileetako bat izan zen. Diru egonkortasunik lortzen ez zuenez beste talde batzuekin (Fuenclara eta Stadium) fusionatu zen Zaragoza Club Deportivo eratuz.

Iberia S.C. Liztorrak eta Zaragoza C.D. Tomateak taldeen arteko lehia izugarria izan zen urte haietan, baina berriz ere diru arazoak izan ziren eta azkenean 1932an biek bat egin zuten Zaragoza Fútbol Club izenarenpean. Gaur egun duen uniforme zuri-urdina hartu zuen (Aragoiko Federazioaren koloreak) eta bigarren uniformeak Iberiaren hori-beltza mantendu zuen eta hirugarrenak Tomateen elastiko gorria.

Gazte talde indartsua zeukan Los Alifantes ezizenarekin ezagutzen zirenak, baina Gerra Zibilak dena zapuztu zuen. 1951ean izena aldatu zuen Real Zaragoza Club Deportivo izatera pasatuz. Horretarako bere barnean zegoen Real Sociedad Atlética Stadium taldearen Errege eskubidea erabili zuen. Gerraren ondorengo hamarkada pare batean ere ez zuen emaitza aipagarririk izan taldeak.

Los magníficos eta Los Zaraguayos

60. hamarkadaren hasieran Torrero zelai zaharra saldu eta La Romareda eraiki zuen. 1961-62an Juan Seminario jokalariak Pitxitxi Saria eskuratu eta taldearen "urrezko aroa"ri hasiera eman zitzaion. Canario, Santos, Marcelino, Villa eta Lapetra aurrelariek Los magníficos taldea osatu zuten eta urte haietan lau Kopa final jokatu zituzten, bi irabaziz. Ferien Kopan ere bi final jokatu zituzten, lehenengoa irabazi eta bigarrena galdu. Eta Europako Errekopan ere final erdietara iritsi ziren.

70. hamarkadako belaunaldiak Los Zaraguayos ezizena jaso zuen, jokalari uruguaytar eta paraguaytar ugari baitzituen. Ez zuten titulurik lortu baina bai Ligako 2. postua 1975ean eta Kopa finala jokatu ere 1976an. Hamarkadaren bukaeran ordea bigarren mailan aritu zen denboraldi batez.

Kopa tituluak eta Europako Errekopa

80. hamarkadatik aurrera Lehen mailan erdi inguruan aritu izan da (urte gutxi batzuk bigarren mailan ere bai). Hala ere Kopan paer ona egin du 1986, 1994, 2001 eta 2004ean garaipenak lortuz. Txapelketa honetan tituluen sailkapenean seigarrena da.

Kopako garaipenek Europako txapelketetan aritzeko aureka eman izan diote eta 1995ean Europako Errekopa lortu zuen. Parisen jokatu zuen final hura Ingalaterrako Arsenal FC-ren aurka eta luzapeneko azken minutuan Nayim jokalariak zelaiaren erditik sartu zuen jadanik mitiko bihurtu den gola.

Azken urteak

2007an UEFA Europa Leaguerako sailkatu bazen ere hurrengo urtean maila galdu zuen. Urtebete baino ez zuen bigarren mailan egin, baina ordutik aurrera ez du denboraldi lasairik ezagutu. Istilu ugari, diru arazoak eta urtero azken jardunaldirarte tentsio handia. 2011-12 urtean denboraldiaren erdialdera kluba bigarren mailan ikusten zen eta zaletuak zuzendaritza taldearekin ere oso haserre zebiltzan. Manolo Jimenez entrenatzaile andaluziarra ekarri zuten eta izugarrizko txanpa eginez azken jardunaldian salbatzea lortu zuen. Hala ere hurrengo urtean bide beretik jarraitu zuen eta azken postuan gelditu zenez maila galdu zuen.

Hurrengo denboraldiak bigarren mailan egin ditu, eta igoera play-offerako sailkatu den arren ez du helburua betetzea lortu.

Uniformea

Real Zaragozaren uniforme zuri-urdinak Aragoiko Federazioaren koloreak dira eta bigarren uniformeak Iberia taldearen hori-beltza mantendu zuen eta hirugarrenak Tomateen elastiko gorria.

Historikoak

 
Iberia
(1917-1932)
 
Zaragoza CD (1925-1932)
 
Real Zaragoza 1932
 
Real Zaragoza 1951
 
Real Zaragoza 1974-tik

Etxeko ekipamendua

 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Kanpoko ekipamendua

 
Bigarrena
 
Hirugarrena

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 59
  • Denboraldiak 2. mailan: 24
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 4
  • Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1974-75)

Azken urteetako ibilbidea

UrteaEspainiako LigaErrege KopaEsp. SuperkopaEuropa
1992-939.a2.a1/8 (UEFA Kopa)
1993-943.a1.a
1994-957.a1/82.a1.a (Errekopa)
1995-9613.a1/42.a (Superkopa)
1/4 (Errekopa)
1996-9714.a1/16
1997-9813.aFinalerdiak
1998-999.a1/32
1999-20004.a1/8
2000-0117.a1.a1. itzulia (UEFA Kopa)
2001-0220.a (jeitsi)1/322.a1/32 (UEFA Kopa)
2002-032.a (2. mailan)1/16
2003-0412.a1.a
2004-0512.a1/321.a1/8 (Europa League)
2005-0611.a2.a
2006-076.a1/4
2007-0818.a (jeitsi)1/81. itzulia (Europa League)
2008-092.a (2. mailan)2. itzulia
2009-1014.a1/16
2010-1113.a1/16
2011-1216.a1/16
2012-1320.a (jeitsi)1/4
2013-1414.a (2. mailan)2. itzulia
2014-156.a (2. mailan)2. itzulia
2015-168.a (2. mailan)3. itzulia
2016-1716.a (2. mailan)2. itzulia
2017-183.a (2. mailan)1/16
2018-1915.a (2. mailan)3. itzulia
2019-203.a (2. mailan)1/8
2020-2115.a (2. mailan)2. itzulia
2021-2210.a (2. mailan)1/16
2022-2312-a (2. mailan)1. itzulia

2023/2024 Taldea

2023ko abuztuaren 29an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATECristian Álvarez (kapitaina)
3 ATZJair Amador
5 ERDJaume Grau
6 ATZAlejandro Francés
7 AURGermán Valera (Atleticotik utzita)
8 ERDMarc Aguado
9 AURIván Azón
10 AURSergio Bermejo
11 ERDMaikel Mesa
12 AURSinan Bakis
13 ATEGaëtan Poussin
14 ERDFrancho Serrano
Zbk.PostuaJokalaria
15 ATZSantiago Mouriño (Atleticotik utzita)
17 ATZCarlos Nieto
18 ATZFran Gámez
19 ERDManu Vallejo
21 ERDToni Moya
22 ATZQuentin Lecoeuche
23 AURSergi Enrich
24 ATZLluís López
27 ATZMarcos Luna
28 AURVíctor Mollejo (Atleticotik utzita)
35 ATEDani Rebollo

Utzitako jokalariak

Zbk.PostuaJokalaria
- AURSabin Merino (Racing de Ferrolen utzita 2024ko ekainaren 30 arte)

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 11

bigarren 1974-75 denboraldian.

1964, 1966, 1986, 1994, 2001, 2004

2004

1978

1933, 1934

1941

Nazioarteko txapelketak: 2

1995

1964

Lagunartekoak

1994

1965

Kanpo estekak


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza