Club Esportiu Europa

Club Esportiu Europa futbol talde katalana da, 1907an Bartzelonan sortutakoa. Hirugarren mailan jokatzen badu ere XX mendearen hasieran Kataluniako talde indartsua izan zen, honen adibide Espainiako Ligaren fundatzaileetariko bat izatea eta Errege Kopako final bat ere jokatu izana.

Club Esportiu Europa
Ezizena(k)Escapulados
Sorrera1907
Futbol zelaiaNou Sardenya
edukiera: 7.000 lagun
inaugurazioa: 1940
PresidenteaKatalunia Hèctor Ibar
EntrenatzaileaKatalunia Ignasi Senabre
Liga2. RFEF
2023-24Hirugarren maila RFEF, 1.a (igo)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

1907an sortu zen Bartzelonako Vila de Gràcia auzoko Provençal eta Madrid taldeek bat egin zutenean. Erregistratzeko dirurik ez zutenez desagertzear zegoen Europa taldearen tokia eta izena hartu zuten.

Urrezko aroa 20. hamarkada izan zuen. 1923ko Kataluniako Txapelketa irabazi eta Errege Kopan parte hartu ahal izan zuen. Finaleraino iritsi zen baina bertan Athletic-ek garaitu zuen 1-0ko emaitzarekin. Hamarkada hartan bsei alditan izan zen Kataluniako txapelketako txapeldunordea, hori dela eta 1928an Espainiako Liga osatu zenean talde fundatzaileetako bat izan zen. Lehenengo denboraldian Atletico Madril (4-1) eta Real Madril (5-2) goleatu zituen etxean, baina sailkapenean 10 taldetatik zortzigarren amaitu zuen. Hiru denboraldi egin zituen lehen mailan.

1931ean maila galdu zuen eta taldeen profesionalizatze porzesuen eraginez Europak krisi ekonomiko eta deportibo latza izan zuen. Urte bakarra bigarren mailan egin eta hirugarrenera jeitsi zen. 1940an jokatu zen azkenengo Kataluniako txapelketan bigarren amaitu zuen baina ez zuen aukerarik izan mailaz igotzeko.

Hurrengo urteetan eskualde mailako txapelketetan aritu zen eta noizbehinka hirugarren mailan ere bai. 60. hamarkadan bi aldiz hirugarren mailako liga irabazi eta bigarren mailan jokatzeko aukera izan zuen.

Azken urteetan Kataluniako Kopan lortu ditu emaitza politak. Hiru aldiz izan da garailea, azkena 2015 urtean. Gaur egun hirugarren mailan jokatzen ari da Europa.

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 3
  • Denboraldiak 2. mailan: 6
  • Denboraldiak 2. B mailan: 1
  • Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
  • Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 2
  • Denboraldiak 3. mailan: 56
  • Denboraldiak Hirugarren maila RFEFn: 1
  • Ligako posturik onena: 8.a (Lehenengo Mailan 1928-29 denboraldian)

Azken denboraldietako emaitzak

Denboraldia#MailaEmaitzaKopa
2004-055Kataluniako lehen maila2.a
2005-064Hirugarren Maila13.a
2006-074Hirugarren Maila14.a
2007-084Hirugarren Maila11.a
2008-094Hirugarren Maila11.a
2009-104Hirugarren Maila8.a
2010-114Hirugarren Maila7.a
2011-124Hirugarren Maila16.a
2012-134Hirugarren Maila3.a
2013-144Hirugarren Maila3.a
2014-154Hirugarren Maila3.a
2015-164Hirugarren Maila3.a
2016-174Hirugarren Maila12.a
2017-184Hirugarren Maila8.a
2018-194Hirugarren Maila6.a
2019-204Hirugarren Maila3.a
2020-214Hirugarren Maila1.a/1.a
2021-224Bigarren maila RFEF16.a1. itzulia
2022-235Hirugarren maila RFEF1.a
2023-244Bigarren maila RFEF1. itzulia

Irabazitako txapelketak

Kanpo estekak