Kataluniako Futbol Txapelketa


Kataluniako Futbol Txapelketa (katalanez Campionat de Catalunya de futbol) urtero XX mendearen hasieran Kataluniako taldeen artean jokatu zen txapelketa da. Bartzelona Futbol Kluba da garaipen gehien lortu zituen taldea.

Kataluniako Futbol Txapelketa
Campionat de Catalunya de futbol
AntolatzaileaKataluniako Futbol Federazioa
Sorrera1900 (Copa Macaya)
1903-1940 (Kataluniako Tx.)
Eremua Katalunia
Garaipen gehienFC Barcelona (22 Kopa)
TxapeldunaRCD Espanyol (1940)

Historia

Copa Macaya

1900 urtean Copa Macaya jokatu zen. Iberiar penintsulan ligaxka eran antolaturiko lehen futbol txapelketa izan zen. Honako hauek izan ziren irabazleak:

Hainbat istilu izan ziren azkenengo txapelketan eta Bartzelonak bere aldetik txapelketa paralelo bat antolatu zuen, Copa Barcelona izenekoa, eta berak irabazi zuen.

Kataluniako txapelketa

1903an Bartzelonako Taldeen Elkarteak txapelketa berria abiarazi zuen, gerora penintsulako garrantzitsuenetakoa izango zena eta Katalunian sona eta tradizio handia lortu zuena. Garaileak Espainiako Errege Koparako txartela lortzen zuen gainera. 1912-13 denboraldian berriz ere ezadostasunak azaldu ziren eta bi txapelketa antolatu ziren, bata FC Espanyak irabazi zuen eta bestea FC Bartzelonak.

1917-18 denboraldian aldaketa batzuk egin ziren egituraketan, txapelketa serio eta profesionalagoa egin nahian. Bi maila ezarri ziren. A mailan 6 talde eta B mailan beste 6. 1924an A maila 8 taldetara zabaldu zen.

Gerra Zibilaren ondoren txapelketa debekatu egin zen. 1940koa izan zen beraz azken ekitaldia.

Palmaresa

UrteaTxapelduna
1903-04RCD Espanyol
1904-05FC Barcelona
1905-06X Sporting
1906-07X Sporting
1907-08X Sporting
1908-09FC Barcelona
1909-10FC Barcelona
1910-11FC Barcelona
1911-12RCD Espanyol
1912-13*FC Espanya
1912-13*FC Barcelona
1913-14FC Espanya
1914-15RCD Espanyol
UrteaTxapelduna
1915-16FC Barcelona
1916-17FC Espanya
1917-18RCD Espanyol
1918-19FC Barcelona
1919-20FC Barcelona
1920-21FC Barcelona
1921-22FC Barcelona
1922-23CE Europa
1923-24FC Barcelona
1924-25FC Barcelona
1925-26FC Barcelona
1926-27FC Barcelona
1927-28FC Barcelona
UrteaTxapelduna
1928-29RCD Espanyol
1929-30FC Barcelona
1930-31FC Barcelona
1931-32FC Barcelona
1932-33RCD Espanyol
1933-34Gelatxo testua
1934-35FC Barcelona
1935-36FC Barcelona
1936-37RCD Espanyol
1937-38FC Barcelona
1938-39ez jokatua
1939-40RCD Espanyol

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
FC Barcelona211905, 1909, 1910, 1911, 1913, 1916, 1919, 1920, 1921, 1922, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928, 1930, 1931, 1932, 1935, 1936, 1938
RCD Espanyol81904, 1912, 1915, 1918, 1929, 1933, 1937, 1940
X Sporting31906, 1907, 1908
FC Espanya31913, 1914, 1917
CE Europa11923
CE Sabadell11934

Ikus, gainera

Kanpo estekak