Bigarren Federazioa

Espainiako gizonezkoen futbol ligen sistemako laugarren maila
Bigarren maila RFEF» orritik birbideratua)


Bigarren Federazioa (gaztelaniaz: Segunda Federación) Espainiako futbol liga txapelketaren laugarren maila da, bigarren B maila desagertu eta 2021-22 denboraldian abiatu zena; oraindik ere bigarren B maila edo 2. B maila deitzen zaio maiz. Sorreran, RFEF Bigarren Maila (gaztelaniaz: Segunda División RFEF) zuen izena.

Bigarren Federazioa
Segunda Federación
AntolatzaileaEspainiako Futbol Federazioa
KonfederazioaUEFA
Sorrera2021-22
EremuaEspainia Espainiar Estatua
Taldeak90 (18 taldetako 5 multzo)
Maila4
IgoeraLehen Federaziora
JeitsieraHirugarren Federaziora
Webguneawww.rfef.es

Sorrera

2019-2020 denboraldian 2. B mailako 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa etenda gelditu zen. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jaitsierarik izan. 100 talde bildu zirenez 2020-21 denboraldian bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldeek eta bigarren mailatik jaitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, Lehen maila RFEF hain zuzen ere. Gainerako taldeek eta Hirugarren mailatik igotako 54 taldeek RFEF bigarren maila osatu zuten, Espainiako futbol sistemako laugarren maila, Federazioaren ardurapeko bigarrena.

Lehia sistema

Sailkaturiko 90 taldeak 218 taldetako bost multzotan banatu ziren, gertutasun geografikoaren arabera. Liga amaitzerakoan talde bakoitzeko txapelduna zuzen igoko da Lehen maila RFEF-ra eta multzo bakoitzean 2. eta 5. postuen artean geldituko direnek play-offak jokatu eta beste bost talde igoko dira.

Hirugarren mailara jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost taldeak eta azkenetik seigarrenek jaitsiera play-offak jokatuko dituzte.

Palmaresa

Multzokako txapeldunak
DenboraldiaI multzoaII multzoaIII multzoaIV multzoaV multzoa
2021-22 Pontevedra Osasuna B Numancia Cordoba Intercity
2022-23 Arenteiro Sestao River Teruel Antequera Melilla

Euskal taldeak

Euskal taldeak 2023-24 denboraldian

Euskal taldeak II. multzoan kokatu dituzte Errioxako eta Aragoiko hainbat talderekin batera.

TaldeaHiria/HerriaZelaia
         ArenasGetxoGobela
         Barakaldo CFBarakaldoLasesarre
         Bilbao AthleticBilboLezama
         Deportivo Alaves BGasteizIbaia
         DonibaneIruñeaSan Juan
         Gernika KlubaGernikaUrbieta
         IzarraLizarraMerkatondoa
         MutilveraMutiloaAranguren ibarra
         Real Sociedad CDonostiaZubieta
         TudelanoTuteraCiudad de Tudela
         Valle de EgüésEguesibarSarriguren

Euskal taldeen partehartzeak 2. RFEF-n

2023-24 denboraldia barne.

TaldeaDenboraldiak
         Arenas3
         Donibane3
         Gernika Kluba3
         Izarra3
         Mutilvera3
         Real Sociedad C3
         Sestao River2
         Deportivo Alaves B2
         Tudelano2
         Ardoi1
         Osasuna B1
         Peña Sport1
         Beasain1
         Cirbonero1
         Barakaldo CF1
         Bilbao Athletic1
         Valle de Egüés1

Kanpo estekak