Colita (argazkilaria)
Isabel Steva Hernandez (Bartzelona, 1940ko abuztuaren 24a - Bartzelona, 2023ko abenduaren 31) Colita izen artistikoarekin ezaguna, kataluniar argazkilari nabarmena izan zen.
Colita (argazkilaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isabel Steva i Hernàndez |
Jaiotza | Sant Cugat del Vallès, 1940ko abuztuaren 24a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 2023ko abenduaren 31 (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta artista bisuala |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Xavier Miserachs |
Izengoitia(k) | Colita |
colitafotografia.com | |
Bizitza
Bartzelonako Sagrado Corazon ikastetxean ikasi zuen 17 urte bete arte. Ondoren, Parisera joan zen urtebetez Frantziar Zibilizazioa ikastera Sorbornako Unibertsitatean.[1]
Argazkigintza
Parisetik Bartzelonara itzuli zenean, Oriol Maspons, Julio Ubiña, Francesc Català Roca eta Xavier Miserachs argazkilariak ezagutu zituen. Haiei esker ikasi zuen ofizioa eta argazkilari gisa profesionalizatu zen, nahiz eta berak beti Paco Rebés mentore nagusitzat hartu.[1]
Los Tarantos (Rovira Beleta, 1963) filmeko pertsonaien artxiboan lan egin zuen eta Carmen Amaya flamenko dantzari bikainarekin adiskidetasuna sendotu zuen. Flamenkoarekiko duen zaletasunak Madrilera eramaten du bi urtez bizitzera. Antonio Gades eta La Chungaren promozioren argazkiak egin zituen.[1]
Bartzelonara itzuli zen. Frankismoaren azken urteak ziren eta garaiko prentsa aurrerakoiarekin kolaboratzen du, Fotogramas, Tele-Expres, Mundo Diario, Destino nabarmenduz.[2] Bere lehen erakusketa Evocacio del Modernisme izan zen (Arkitektoen Ikastetxea, 1965), Argimon, Curós, Jordi Galí, Guinovart, Oriol Maspons, Ràfols Casamada, Tharrats eta Román Vallès eta Cesáreo Rodríguez Aguilera artista taldearekin batera.[3]
Prentsa eta zinemaren argazkilaritza tartekatu Bartzelonako Eskola korronte zinematografikoarekin kolaboratzen du, zinema europar eta aurrerakoia aldarrikatuz.[4]
Erretratuan espezializatu zen eta Gauche Divine, garaiko profesional, intelektual eta artista taldeko kide izan zen.[5]
Edigsa diskoetxearekin eta La Nova Cançó mugimenduarekin lankidetza ibili ostean, prentsa eta promozio kanpainak, disko azalak, posterrak eta bestelakoak egin zituen.[6]
Trantsizioan, Interviú, Reporter, Cuadernos para el Diálogo, La Calle edota Boccaccio aldizkariekin kolaborazioak egin zituen. 40 erakusketa baino gehiago egin ditu, baita 30 argazki-liburu baino gehiago argitaratu ere.[7]
Frankismoa amaitu ostean, bere hiri eta metropoli-eremuei argazkiak ateratzen espezializatu zen, haren aldaketak eta bilakaera agerian utziz, betiere, Kataluniako bizitza kulturala eta soziala islatuz.[8]
Museu Nacional d'Art de Catalunyaren (MNAC) bilduman ageri da bere obra, eta bere lan zabalaren zati bat Arxiu Nacional de Catalunyan, Arxiu Municipal Contemporanin, Institut del Teatren, Fundació Campalansen, Fundació Brossanen eta Filmoteca de Catalunyan gordeta dago.[9]
Sariak
- 1998an, Urrezko Domeinua lortu zuen, Bartzelonako Udalak emanda.[10]
- 2004: Kataluniako Generalitateko Cruz de Sant Jordi.[11]
- 2009an Rafael Campalans Fundazioaren eskutik, Joan Reventós sariak jaso zuen, baita Arte Parateatraletako Sebastià Gasch Ohorezko FAD saria eta Dones Periodistesek emandako Komunikazio Ez Sexistaren Saria ere.[12]
- 2012an, FAD Domeinua jaso zuen.[13]
- 2012an Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak ere Doctora Honoris Causa izendatu zuen.[14]
- 2013an, Palentziako Aldundiaren eskutik, IV. Piedad Isla Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen.
- 2014an Argazkigintzako Sari Nazionala.[15] Ez zuen onartu.[16]
- 2015ean, bere ibilbidea goraipatuz, Bartolome Ros Saria jaso zuen.[17]
- 2017an, Mestra (maistra) izendatu zuten FAD Mestres Kateko kideek.
- 2017: "Cola, Colita, Colassa" dokumentala (Oda a Barcelona), argazkilariari eta Bartzelonako hiriari omenaldia.[18]
- 2018an, Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrenarekin batera, El Poder del Arte erakusketa handia antolatu zen Madrileko Senatu eta Kongresuan. Colitak Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (MNCARS) museoko 40 argazki erakusgai jarri zituen, eta bere irudietako bat kartel eta irudi grafiko gisa aukeratu zuten Espainiako Trantsizioa irudikatzeko.
- 2021: Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina.[19]
- 2023: Kazetariaren Ofizio Saria 2023, Kataluniako Kazetarien Elkargoak banatzen duen sari nagusia.[20]