Dési Bouterse

Desiré Delano "Dési" Bouterse (Domburg, 1945eko urriaren 13a) surinamdar militar eta politikaria da. Surinamgo diktadore eta presidentea izan zen.

Dési Bouterse
Unasurreko pro tempore Presidentea

2013ko abuztuaren 30a - 2014ko abenduaren 4a
Ollanta Humala - Tabaré Vázquez
9. President of Suriname (en) Itzuli

2010eko abuztuaren 12a - 2020ko uztailaren 16a
Ronald Venetiaan (en) Itzuli - Chan Santokhi
Bizitza
JaiotzaDomburg (en) Itzuli1945eko urriaren 13a (78 urte)
Herrialdea Surinam
 Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
Familia
Ezkontidea(k)Ingrid Bouterse-Figueira (en) Itzuli  (1970 -
Ingrid Bouterse-Waldring (en) Itzuli  (1990 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Military School (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
KidetzaNational Military Council (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduateniente koronel
Parte hartutako gatazkak1980 Surinamese coup d'état (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMendekostismoa
Alderdi politikoa National Democratic Party (en) Itzuli
Megacombinatie (en) Itzuli

Discogs: 2173405 Edit the value on Wikidata

Surinamen jaio zen eta hemezortzi urterekin Herbehereetara joan zen. Han armadan sartu zen, eta bertan egon zen 1975 arte, Surinamera itzuli zen arte, herrialdearen independentziaren ondoren. Surinamgo armada osatzen lagundu zuen.

1980ko otsailaren 25ean Bouterse eta beste sarjentu batzuk estatu kolpe bortitz bat zuzendu zuten Henck Arron lehen ministroaren aurka ("Sarjentuen kolpea"). 1980tik 1987ra diktadura militar bat zuzendu zuen herrialdean. 1987an Alderdi Nazional Demokratikoa sortu zuen.

Bere alderdiak legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi zituen eta 2010eko abuztuaren 12an parlamentuak presidente hautatu zuen. 2015ean berriro hautatu zuten bost urteko beste aldi baterako.

Oposiziogileen hainbat sarraskirengatik epaitu eta zigortu dute, baina amnistiatu egin dute. Herbehereek droga-trafikoagatik epaitu nahi dute.