Daría Campillo Paniagua

Daría Campillo Paniagua (Gasteiz, 1873ko irailaren 8aPaterna, Valentzia, 1936ko azaroaren 24a) moja karmeldarra izan zen, Daría Santa Sofiarena erlijio-izena zuena.

Daría Campillo Paniagua
Bizitza
JaiotzaGasteiz1873ko irailaren 8a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaPaterna eta Valentziako Erkidegoa1936ko azaroaren 24a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Santutegia
Irailaren 22, Azaroaren 6 eta Azaroaren 24

Bizitza

Gasteizen jaio zen baina bere familiarekin urte luzez bizi izan zen Madrilen, eta bertan karitateko karmeldarrak ezagutu zituen[1]. 1895eko abenduaren 23an, 22 urterekin, moja egin zen, Daría Santa Sofiarena izena hartuta[2]. Lehen botuak egin ondoren, Viceko eskola batera bidali zuten lanera, handik Castellóra, eta gero Valentziako Karitatearen Etxera[3]. Bertan erizaintzan aritu zen eta eskolan orratz lanak eta etxeko ekonomia irakasten zituen, eta ume-antzerkia ere antolatu zuen[2].

1936ko maiatzaren 12ko Fronte Popularraren dekretuaren arabera, ongintzazko erakundeetan lan egiten zuten moja guztiak emakume laikoek ordezkatu behar zituzten[2]. Gerra Zibila hasi eta gero, katolikoen aurkako jazarpena areagotu zen[2], baina Daría indar handiz saiatzen zen garai zaila jasaten[3]. Uztailaren 2an, azken meza ospatu zen Karitatearen Etxean, eta hurrengo egunetanm ojek altzari, argirik eta urik gabeko apartamentu batera joan ziren bizitzera[2] Uztailaren 27an galdeketa egin zieten eta Katalunian, Valentzian edo Murtzian senideak zituztenei etxera joateko baimena eman zieten, baina Euskal Herriko eta Gaztelakoei ez zieten utzi[2].

Azaroaren 17an, Valentzian geratu ziren hamabi mojak, Daría barne, Iberiar Federazio Anarkistako kideek atxilotu, galdekatu eta espetxera zigortu zituzten, eta azaroaren 19an Alaquàseko espetxera eraman zituzten[2]. Azaroaren 24an Paternako zalditegira eraman, eta bertan exekutatu zituzten[3]. Daría lasai eta isilik egon zen exekuzioan[2]. Ehortzita dagoen lekua ezezaguna da[4].

2001eko martxoaren 11n dohatsu bilakatu zen[2].

Erreferentziak

Kanpo estekak