Darío Villalba

Darío Villalba Flores (Donostia, 1939ko otsailaren 22aMadril, 2018ko ekainaren 16a) euskal herritar margolari eta argazkilari izan zen. Izotz gaineko patinatzailea izan zen, 1956ko neguko Olinpiar Jokoetan aritutakoa.

Darío Villalba

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDarío Villalba Flórez
JaiotzaDonostia1939ko otsailaren 22a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril2018ko ekainaren 16a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, argazkilaria eta izotz gaineko patinatzaile artistikoa
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Olympic.org: dario-villalba Edit the value on Wikidata

Margolaria

Darío Villalba lanbidez margolaria zen, abangoardiaren jarraitzailea.[1] Bere familia artearekin oso lotuta zegoen tradizioz.

Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren eskolan ikasi zuen, eta 1957an zabaldu zuen bere lehen erakusketa. Aitzindaria izan zen margolaritza eta argazkilaritza uztartzen 1960ko urteetan.[2] Gizakia muturreko egoeretan erakutsi zuen bere koadroetan, eta maiz hartu zituen mina, gaixotasuna eta heriotza bere sormen lanen gai nagusitzat.[3]

Europako eta AEBetako bilduma publiko nahiz pribatu esanguratsuenetan agertzen dira bere lanak (Solomon Guggenheim, New Yorkeko Metropolitan museoa eta Osloko Arte Garaikidearen zentroa...). Madrilgo Reina Sofia zentroak atzera begirako erakusketa eskaini zion 2007an.

Euskal Herrian, besteak beste, Artium museoan, Donostiako San Telmo museoan, Kubo-Kutxa aretoan, Bilboko Guggenheim museoan eta Bilbo Arte aretoan erakutsi izan dituzte Villalbaren lanak, baita hainbat galeriatan ere.

Sariak eta errekonozimenduak

  • 1973an Sao Pauloko Pintura Biurtekoaren nazioarteko saria.
  • 1979an Liubiliana ko arte Grafikoaren Biurtekoan Epaimahaiaren nazioarteko saria.
  • 1983an Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.
  • 2002tik Espainiako San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kidea zen.
  • 2003an Arte Ederretako Merituen Domina

Kirolaria

11 urterekin ikasi zuen izotz gainean patinatzen Filadelfian, garai hartan bere aita Espainiak bertan zuen kontsula zen eta. Geroago ere landu zuen eta 1956ko neguko Olinpiar Jokoetan aritzera heldu zen.

Olinpiar Jokoak

Hona hemen Olinpiar Jokoetan izandako emaitzak:[4]

Olinpiar JokoakProbaEmaitza
Cortina d'Ampezzo 1956Patinaje artistikoa (banaka)14.a (finala)

Munduko Txapelketa

Hona hemen Munduko Patinaje Artistiko Txapelketetan izandako emaitzak:

TxapelketaProbaEmaitza
Garmisch-Partenkirchen 1956Patinaje artistikoa (banaka)15.a (Finala)

Erreferentziak

Kanpo estekak