Dentsitate (argipena)

Dentsitate» orritik birbideratua)

Dentsitate hitza hainbat esanahi eta erabilera dituen terminoa da. Oro har, termino honek adierazten du zenbat elementu dauden espazioko luzera, azalera edo bolumen-unitate bakoitzeko. Baina jakintza-arlo bakoitzean ezaugarri bereziak hartzen dira kontuan zein dentsitate-motari buruz ari garen zehazteko.

Zientzia eta teknikan

Fisika

Fisikan, hainbat arlotan erabiltzen da “dentsitate” kontzeptua. Batetik, “dentsitate” hitz hutsa erabiltzen denean, "bolumen-unitateko masa" adierazteko izaten da —"dentsitate masikoa" edo "masa-dentsitatea" ere esaten zaio—. Bestetik, bestelako magnitude fisikoren dentsitateak ere erabiltzen dira, eta dentsitate horiek bereizteko, hitz elkartuak erabiltzen dira, dagokien magnitudearen izena espreski aipatuzrekin. Horiek guztiak ondoren datorren taula eskematikoan adierazi dira.

MAGNITUDE FISIKOAKONTZEPTUASI sistemako unitatea
dentsitatea, dentsitate masikoabolumen-unitateko masa
fluxu magnetikoaren dentsitateaazalera-unitateko indukzio magnetikoa
energia-dentsitateabolumen-unitateko energia
bero-fluxuaren dentsitateaazalera-unitateko potentzia
karga elektrikoaren dentsitateabolumen-unitateko karga elektrikoa
korronte elektrikoaren dentsitateaazalera-unitateko korronte elektrikoa
dentsitate optikoadistantzia-unitateko argiaren absortzioa
dentsitatea mekanika kuantikoanpartikula aurkitzeko probabilitatea


Matematika

Matematikan, dentsitate kontzeptua hainbat arlotan erabiltzen da:

Elektronikan eta telekomunikazioetan

  • Material eroale bateko korronte elektrikoaren dentsitatea gainazal baten azalera-unitatea zeharkatzen duen korrontea da.
  • Zarataren dentsitate espektrala sistema elektroniko baten zarata-maila definitzeko kontzeptu bat da.

Giza eta gizarte-zientzietan

Soziologian eta Geografian

Demografian eta populazioen biologian, populazioaren dentsitatea erabiltzen da, azalera-unitateko espezie bateko zenbat izaki edo banako dauden adierazteko.

Hirigintza

Hirigintza edo urbanismoan dentsitate hitza azalera-unitateko zenbat elementu urbanistiko dauden adierazteko erabiltzen da hala nola zenbat egoitza, zerbitzu, enplegu… dauden kontabilizatzeko.