Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna

Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna (edo Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna) biodibertsitateari Buruzko sentsibilizazioa sustatzeko Nazio Batuek erabakitako nazioarteko eguna da. Gaur egun maiatzaren 22an ospatzen da.[1]

Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna
Motanazioarteko egun
Honen izena daramaBioaniztasun
Indarraldi1993 - 
EgunMaiatzaren 22
FundatzaileaNazio Batuen Erakundea
Argumentu nagusiaBioaniztasun
Kronologia
1994 Nassau UN Convention on Biodiversity (en) Itzuli

Webguneun.org…
Lurra Apolo 17tik ikusita. Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko lehen Eguna misioa hura egin zenetik 28 urtera ospatu zen.

Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna Nazio Batuen Garapenerako Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen barruan sartu zen 2015etik aurrera. Nazioarteko lankidetzan oinarritutako ekimen zabal honetan, biodibertsitatearen inguruko hainbat arazo jorratzen dira: nekazaritza iraunkorra, desertifikazioa, lurzoruaren degradazioa eta lehorteak, ura eta saneamenduaren arazoa, osasuna eta garapen jasangarria, energia, zientzia, teknologia eta berrikuntza, ezagutza eta formazio trukea, hirienerresilientzia eta egokitzapena, garraio jasangarria, klima-aldaketa eta hondamendi-arriskuen murrizketa, itsasoak eta ozeanoak, basoak, gizatalde zaurgarriak (herri indigenak barne), eta elikadura-segurtasuna.[2] Bioaniztasunak garapen iraunkorrean duen funtsezko eginkizuna Río+20ren azken dokumentu batean jaso zen: "Nahi dugun mundua: Etorkizuna guztiontzat" dokumentuan, hain zuzen.

Nazio Batuen Nagusiaren Bigarren Batzordeak 1993an erabaki zuenetik 2000ra arte, abenduaren 29an ospatzen zen, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena indarrean sartu zela ospatzeko. 2000ko abenduaren 20an data aldatzea erabaki zen, ordea, eta maiatzaren 22ra aldatu zen, 1992an, egun horretan, Hitzarmena Rio de Janeiroko Lurraren Gailurrean onartu zela ospatzeko, baina baita, neurri batean, abenduaren amaieran izaten diren beste hainbat ospakizunekin batera ez gertatzeko.[3][4]

Gaiak

UrteaUrte bakoitzeko gai nagusia [5]
2000Basoko bioaniztasuna
2003Biodibertsitatea eta pobrezia arintzea: garapen jasangarrirako erronkak
2004Biodibertsitatea: Elikadura, Ura eta Osasuna Guztiontzat
2005Biodibertsitatea: Bizitza Asegurua Gure Mundu Aldakorrarentzat
2006Lehorreko biodibertsitatea babestea
2007Biodibertsitatea eta Klima Aldaketa
2008Biodibertsitatea eta Nekazaritza
2009Espezie Arrotz Inbaditzaileak
2010Biodibertsitatea, Garapena eta pobrezia murriztea
2011Basoko Biodibertsitatea
2012Itsas Biodibertsitatea
2013Ura eta Biodibertsitatea
2014Uharteetako Biodibertsitatea
2015Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena
2016Biodibertsitatea barneratzea; Pertsonei eta haien bizibideei eustea
2017Biodibertsitatea eta Turismo Iraunkorra
2018Biodibertsitatearen aldeko Ekintzaren 25 Urteak Ospatzen
2019Gure Biodibertsitatea, Gure Elikadura, Gure Osasuna
2020Gure irtenbideak naturan daude
2021#ForNature irtenbidearen parte gara
2022Bizitza guztientzako etorkizun partekatu bat eraikitzea

Erreferentziak

Kanpo estekak