Diyarbakır

Diyarbakir» orritik birbideratua)

Diyarbakır[1]turkieraz— edo Amed[1]kurdueraz— (antzinako grezieraz: Άμιδα; asirieraz: ܐܡܝܕAmid; armenieraz: Տիգրանակերտtranslit.: Tigranakert) Turkiako hego-ekialdean dagoen hiririk populatuena da, baita izen bereko probintziaren hiri nagusia eta Kurdistango hiriburu ez ofiziala ere. Izan ere, hiritar gehienak kurduak dira, eta azken udal hauteskundeetan Gizarte Demokratikoaren Alderdia (DTP) garailea izan zen, nazionalismo kurduaren ordezkaria izanik.

Diyarbakır
Diyarbakır
Amed
metropolitan municipality in Turkey (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaDiyarbakir probintzia
Izen ofizialaDiyarbakır
Jatorrizko izenaDiyarbakır
Amed
Geografia
Koordenatuak37°54′39″N 40°14′12″E / 37.9108°N 40.2367°E / 37.9108; 40.2367
Map
Altuera675 m
Demografia
Biztanleria1.732.396 (2018)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
Matrikula21
diyarbakir.bel.tr

675 metroko altueran dago itsas mailatik gora eta 2007an ia 600.000 biztanle zituen, 1930eko hamarkadan 30.000, 1956an 65.000 eta 1970ean 140.000 ingurutik haziz.

Izena

Antzina Amida zuen izena; gero, musulmanak etortzean, «Bakir-en egoitza» (hau da, Diyarbakir arabieraz) bihurtu zen eskualde hori.

Klima

    Datu klimatikoak (Diyarbakır)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)6.69.114.520.326.533.738.538.133.225.115.99.022.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-2.3-1.12.46.811.016.821.620.815.710.03.5-0.38.7
Pilatutako prezipitazioa (mm)63.468.267.864.338.79.30.90.86.032.653.269.7474.9
Euri egunak (≥ 1 mm)1212111193001691185
Eguzki orduak120.9134.4173.6207.0300.7366.0387.5362.7297.0229.4162.0117.82859
Hezetasuna (%)75726765594331313551697556.1
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [1]
Iturria (2): Weatherbase [2]

Ondarea

Mendebaldeko harresiak.

Ikustekoak dira hainbat Erdi Aroko eraikin eta monumentu, hiriko harresiekin batera. Besteak beste, aipatzekoak dira Ulu Camii, Fatihpaşa Camii, İskender Paşa Camii, Beharampaşa Camii eta Melek Ahmet Camii izeneko meskitak, bai eta Meryemana kilisesi izeneko eliza ortodoxo siriarra ere.

Harresiei dagokienez, 5,5 kilometro inguruko luzera, lau ate eta 82 dorre dauzkate, eta Erromatar Inperioan berriztatu eta luzatu zituzten IV. mendean, zaharragoak baitira.

Erreferentziak

Kanpo estekak