Dodekaedro

Hamabi pentagono berdinez osatutako poliedroa. 20 erpin, 12 aurpegi eta 30 ertz ditu. Aurpegiak pentagono erregular berdinak direnean, dodekaedro erregularra dugu, bost poliedro erregularretako bat.

Dodekaedroa poliedro erregular bat da hamabi aurpegi dituena.

Dodekaedro erregularra

TaldeaSolido platonikoa
Aurpegi kopurua12
Ertz kopurua30
Erpin kopurua20
AurpegiakPentagonoak
Ertzak erpineko3
Simetria-taldeaIkosaedrikoa (Ih)
schläfli-sinboloa{5,3}
Angelu diedroa116,56505°
Poliedro dualaIkosaedroa
Dodekaedro
Garapena

Dodekaedroa erregularra da hamabi pentagono erregularrez osatuta dagoenean. 20 erpin, 12 aurpegi eta 30 ertz ditu.

Azalera eta Bolumena

Ertzen luzera a duen Dodekaedro baten azalera A eta bolumena V hauek dira:

kartesiar koordenatuak

Koordenatuen jatorrian zentraturiko dodekaedro baten 20 erpinak adierazpen hauek definituta daude:

(±1, ±1, ±1)
(0, ±1/φ, ±φ)
(±1/φ, ±φ, 0)
(±φ, 0, ±1/φ)

non φ = (1+√5)/2 urrezko arrazoia den. Ertzaren luzera 2/φ = −1+√5 da.

Dodekaedroaren angelu diedro 2arctan(φ) da edo, gutxi gorabehera, 116,565 gradu.

Erabilerak

Dodekaedroak zenbait rol-jokoetan erabiltzen dira dado bezala. Bere notazio idatzia «D12» da.

Kanpo estekak


Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.