Dorleta Kortazar

Ipuin kontalaria, feminista, sindikalista

Dorleta Kortazar Alkoz (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1974ko abuztuaren 21a) ipuin kontalaria, feminista, sindikalista eta Arrasateko Gazte Bulegoko dinamizatzailea da.[1]

Dorleta Kortazar

Bizitza
JaiotzaEskoriatza1974ko abuztuaren 21a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakipuin-kontalaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta sindikalista

Biografia

Ikasketak

Gizarte integrazio ikasketak egin zituen, Iruñean, 1995ean. Ondoren, gizarte eta kultur suspertzaile formazioa jaso zuen, Eskoriatzako Almen ikastolan, 1996an.

Ibilbidea

Ipuin kontalari

Ipuinak kontatzen dihardu 2014 urtetik. Helduei, haurrei eta nerabeei zuzendutako saioak ditu, eta bertan, berak sortutako ipuinak, tradizionalak eta egile berrienak kontatzen ditu.[2] Euskal Herriko Ipuin Jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu dut, etaErrioxan, Catalunyan, Tenerifen eta Gaztela eta Leonen ere eman ditu saioak. Eta Euskal Herriko txoko anitzetan izan da kontari, kultur etxe eta antzokietan, elkarteetan, ikastetxeetan zein liburutegietan.[3]

Ipuinak kontatzea bezainbeste maite du entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; Estatuko eta Nazioarteko ipuin kontalari erreferenteen eskutik jaso du formazioa. Irakasle izan ditu, besteak beste; Virginia Imaz, Pep Bruno, Estrella Ortiz, Mariasun Landa, Amancay Gaztañaga, Ander Lipus, Marina Suarez, Maika Etxekopar edota Ximun Fuchs.[4]

Ipuin saioak

Dorleta Kortazar Arrasateko gazte bulegoan

Helduentzako saioak:

  • 80 Amandre
  • Hitzen lapurra
  • Ezpain gorriak
  • Berba kateatuak
  • Muxutruk
  • Ispiluak (2023). "Heldu da kontua". Helduentzako Kontalaritza Sarien II. edizioaren irabazleetako bat izan zen kontakizuna.[5]

Haurrentzako saioak

  • Egin putz
  • Ipuinari tiraka
  • Zu eta ni
  • Udazken koloretan
  • Saharako ipuinak
  • Afrikako ipuinak

Ikastaroak

Ikastaroak eskaintzen ditu ipuinak kontatzen ikasteko, Bazen Behin hasiberrientzat eta Atsoen errana da genero ikuskera lantzeko. Formazio saioak ere gidatzen ditu guraso eta hezitzaileei zuzenduta, irakurzaletasuna sustatzeko.

Aurkezle lanetan ere aritzen da.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak