Dulcie September

politikari hegoafrikarra

Dulcie Evonne September (Lurmutur Hiria, Hegoafrika, 1935eko abuztuaren 20a - Paris, Frantzia, 1988ko martxoaren 29a) apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzaile politikoa izan zen.

Dulcie September

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDulcie Evonne September
JaiotzaAthlone (en) Itzuli1935eko abuztuaren 20a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaParisko 10. barrutia1988ko martxoaren 29a (52 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaAthlone Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Afrikako Kongresu Nazionala

1976an Afrikako Kongresu Nazionaleko kide egin zen. 1983an Afrikako Kongresu Nazionalaren Frantzia, Suitza eta Luxenburgorako goi-ordezkari izendatu zuten.

1988ko martxoaren 29an erail zuten Parisen, 52 urte zituela. Hil aurretik Hegoafrika eta Frantziaren arteko arma-trafikoa ikertzen zebilen. Bere hilketak Parisko herriaren erantzuna eragin zuen eta 20.000 lagundik gora bildu ziren bere hilketa deitoratzeko.

Kanpo estekak