Dunbarriak

Dunbarriak Hendaiako kostaldearen parean dauden bi harkaitz dira, itsasoak urteetan egindako higadurak uharte bilakatu dituenak.

Dunbarriak
Motauharte
Geografia
Map
Koordenatuak43°23′01″N 1°45′22″W / 43.38361°N 1.75611°W / 43.38361; -1.75611
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiBaionako barrutia
KantonamenduHendaiako kantonamendua
Frantziako udalerriHendaia

Izena

Etimologiaren aldetik dunba-harriak dira, zintzarriak edo ezkilak esan nahi du.[1]

Frantsesez les Jumeaux (bikiak) deitzen zaie, bai eta parean dagoen hondartzari tren geltokiari ere.

Deskribapena

Abadia jauregiaren eremuko Santa Ana lurmuturraren aurrean eta Hondarraitz hondartzaren ondoan daude eta luxia eta xabala deitu ohi zaie, euren formari erreferentzia eginez. Elkarrengandik 60 metro eskaseko distantziara daude.

Nudismoa

Dunbarrien inguruko hondartzan zatian biluzik ibiltzea baimenduta egon da baina 2021eko uztailean Hendaiako udalak debekatu egin zuen eta auzia epaitegietan dago[2].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa