Eddy Merckx

txirrindulari belgikarra

Édouard Louis Joseph "Eddy" Merckx (Meensel-Kiezegem, Flandria, 1945eko ekainaren 17a) Belgikako txirrindulari ohia da. 1965 eta 1978 artean profesionala izan zen.

Eddy Merckx

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÉdouard Louis Joseph Merckx
JaiotzaMeensel-Kiezegem (en) Itzuli1945eko ekainaren 17a (78 urte)
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzanederlandera
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
frantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Pisua74 kilogramo
Altuera1,82 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm0580472 Musicbrainz: 3540eee7-7c40-4a78-89ad-379029bf3ff6 Olympic.org: eddy-merckx Edit the value on Wikidata

Aditu askoren ustez, historiako txirrindularirik onena da, bai eta historiako kirolari onenetako bat ere. Bost aldiz irabazi zituen bai Tourra (1969, 1970, 1971, 1972 eta 1974), baita Giroa (1968, 1970, 1972,1973 eta 1974) ere. Munduko Txirrindularitza Txapelketa hirutan irabazi zuen, behin Espainiako Itzulia, eta klasikoetan, 31 garaipen lortu zituen.

Bere karrerako 13 denboraldietan, 1.582 lasterketatan parte hartu zuen, eta horietatik 525 irabazi; horrez gain, beste hainbat ohorezko postu ere lortu zituen. Beraz, parte hartutako lasterketen % 35,5 irabazi zituen. Horregatik, eta irabazi-nahi aseezina zuelako, Eddy Merckxi "Kanibala" edo "Tervuerengo Ogroa" ezizenak jarri zizkioten.[1]

1974 urtea biribila izan zen harentzat, txirrindularitzaren koroa hirukoitza lortu baitzuen, Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Mundu Txapelketa irabazi baitzituen.

1967ko abenduaren 5ean, Claudine Acou-rekin ezkondu zen eta bi seme-alaba dituzte: Sabrina (1970ean jaioa) eta Axel (1972an jaioa). Semea, aita bezala, 1993 eta 2007 artean[2] txirrindulari profesionala izan zen.

Bizitza

Eddy Merckx Meensel-Kiezegemen, Flandrian, jaio zen 1945eko ekainaren 17an. Hiru senidetan zaharrena izan zen; beste biak, Micheline eta Michael, bikiak ziren. Txikia zenean, Bruselako Woluwe-Saint-Pierre auzora joan ziren bizitzera eta familiak fruta-denda bat zuen han.

«Haurtzaro ederra izan nuen. Guraso maitagarri eta sentiberak. Ez ginen aberatsak, baina... nire senideak eta nik ez genuen inoiz beste ezer nahi izan. Aita tenple handiko gizona zen eta ama, berriz, gozoa oso. Biak izan ziren eredu niretzat eta biren nahasketa naiz ni. Aitarengandik jaso nuen lanerako grina. Nekatu gabe egin zuen lan negozioa altxatzeko, zorrotza zen diziplinan, baina, era berean, filosofo samarra ere bai. Nire amarena dut alde xamurrena: zaila egiten zait inori ezezkoa ematea...[3]»

Izan zuen lehen bizikleta bigarren eskukoa zuen. Zortzi urte zituen eta, garai hartan, Stan Ockers belgikar txirrindularia (1956an hila, Anberesko Sei Egunetan izandako istripu batean) haren heroia izan zen.

Merckx ez zen ikasle ona izan, baina kiroletan beti nabarmendu zen. Horrela dio:

«Gorroto nion eskolari. Gustuko nituen kirolak, baina gorroto nion eskola barnean egoteari eta ahal izan nuen bezain pronto utzi nuen. Arazoak izan nituen etxean horregatik, aitarekin batez ere...»

Txirrindularitza

Eddy Merckx 1966an
Eddy Merckx Kanadan 1974an

Eddy Merckx txirrindularitzan 1961eko uztailaren 16an hasi zen Lekenen. 1964an lortuko zuen bere lehen titulu garrantzitsua: Mundu Amateurreko Txapelketa.

1965eko maiatzaren 1ean, txirrindularitza profesionalera egin zuen salto eta palmares distiratsua lortu zuen, txirrindularitzan izandako handiena. 525 garaipen eskuratu zituenez, haren izena txirrindularitzan betirako nabarmendu zen. Garaipenaren egarri, parte hartzen zuen lehiaketa oro Kanibalaren helburu izaten zen eta ez zuen erraz amore ematen.[4]

1970ean, munduko kirolari hoberena izendatu zuten.

1972ko urriaren 25ean, orduaren mundu marka gainditu zuen eta 49,431 km baino gehiago egin zituen Mexiko Hiriko belodromoan. 1984ra arte eutsi zion errekorrari, Francesco Moserrek hobetu zuen arte. 1964an Tokioko Joko Olinpikoetan hartu zuen parte.

Azken urteak

Eddy Merckx
Eddy Merckxen enpresa

Azken urteetan osasun arazo larriak izan ditu. Urdaila gutxitu eta 2004an zertxobait galtzea lortu badu ere, gizeneriak hartu du.

RTBFn aholkulari izateaz gain, Eddy Merckx Cycles enpresa sortu zuen, 30 bat langileko enpresa. 2004 arte, Grand Prix Eddy Merckx erlojuaren kontrako karrera antolatu zuen Brusela inguruan.

2007an Action Damien proiektua bisitatu zuen Kinshasan eta legenar eta tuberkulosiaren aurka borrokatzen duen Belgikako erakunde horren aitapontekoa izan zen 2008 eta 2009an.

Kirol lorpenak

1965

1966

1967

1968

1969

1970

1971

1972

1973

1974

1975

1976

1977

Itzuli handi eta Mundu Txapelketetan izandako emaitzak

Itzuli Handiak

Itzuli Handia196619671968196919701971197219731974197519761977
Italiako Giroa9.1.DSK1.1.1.1.8.
Frantziako Tourra1.1.1.1.1.2.6.
Espainiako Vuelta1.

Beste Itzuliak

Itzulia19641965196619671968196919701971197219731974197519761977
Paris-Niza4.10.UT1.1.1.2.3.3.2.
Tirreno-AdriatikoXX2.
Kataluniako Volta1.
Romandiako Tourra1.14.3.7.
Dauphiné LibéréXX1.10.8.
Suitzako Itzulia1.2.12.

Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak

Lasterketa19641965196619671968196919701971197219731974197519761977
Omloop Het Nieuwsblad3.12.7.1.3.1.6.6.15.5.
Milan-San Remo1.1.31.1.8.1.1.1.1.96.
E3 Harelbeke8.17.7.3.2.14.
Gante-Wevelgem9.1.9.1.14.3.1.2.6.10.
Flandriako Tourra3.9.1.3.76.7.3.4.1.17.
Scheldeprijs10.1.9.
Paris-Roubaix15.8.1.2.1.5.7.1.4.2.6.11.
Flèche Brabançonne8.2.1.18.2.
Amstel Gold RaceXX16.3.8.1.1.9.
Flèche Wallonne1.5.1.1.2.3.4.
Lieja-Bastogne-Lieja8.2.1.3.1.1.1.1.6.6.
Züricheko txapelketa12.4.2.7.4.
Paris-Tours20.8.115.6.9.38.
Lombardiako Giroa2.6.3.4.1.1.UT2.6.
Olinpiar Jokoak (errep.)12.XXXX
Munduko txapelketa29.12.1.8.UT29.1.4.4.1.8.5.33.
Belgikako txapelketa2.15.11.31.1.5.2.2.3.9.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Frantziako Tourra

Bost alditan irabazi zuen Eddyk Frantziako Tourra, 34 etapatan garaipena lortuta. Edizio berean, 3 norbanako klasifikapenetan (orokorra, erregularitatea eta mendia) irabazi duen txirrindulari bakarra da eta behin baino gehiagotan egin zuen hori. Egun gehienetan maillot horia soinean izan zuena ere bada: 96 egun.

  • 1969an, orokorra, erregularitatea, mendia, konbinatua eta taldekakoa (FAEMA) ere irabazi zituen. Gainera, 6 etapa garaipen lortu zituen.
  • 1970ean, orokorra, mendia, eta konbinatua irabazi zituen. Gainera, 8 etapa garaipen lortu zituen.
  • 1971n, orokorra, erregularitatea eta konbinatua irabazi zituen. Gainera, 4 etapa garaipen lortu zituen.
  • 1972an, orokorra, erregularitatea eta konbinatua irabazi zituen. Gainera, 6 etapa garaipen lortu zituen.
  • 1973an, ez zuen parte hartu.
  • 1974an, orokorra, konbinatua eta lehiakortasuna irabazi zituen. Gainera, 8 etapa garaipen lortu zituen.
  • 1975ean, bigarren geratu zen orokorrean, baina lehiakortasuna jaso zuen eta 2 etapa garaipen ere lortu zituen.
  • 1977an, 6. geratu zen orokorrean.


Aurrekoa
Jan Janssen
Frantziako Tourraren irabazlea
1969, 1970, 1971 eta 1972
Ondorengoa
Luis Ocaña


Aurrekoa
Luis Ocaña
Frantziako Tourraren irabazlea
1974
Ondorengoa
Bernard Thévenet

Italiako Giroa

Italiako Giroan 5 alditan izan zen garaile eta 24 etapa garaipen lortu zituen.

  • 1967an, 9. izan zen orokorrean eta 2 etapa garaipen lortu zituen.
  • 1968an, orokorra, erregularitatea, mendia eta taldekakoa (FAEMA) lortu zituen. 3 etapa garaipen ere bai.
  • 1969an, gero ezezkoa esan bazuten ere, doping kontrolean positibo eman zuen eta deskalifikatua izan zen. Positibo faltsu honen aurretik 4 garaipen etapa lortuak zituen jada.
  • 1970ean, orokorra eta taldekakoa (FAEMINO) lortu zituen. 3 etapa garaipen ere bai.
  • 1972an, orokorra eta taldekakoa (Molteni) lortu zituen. 4 etapa garaipen ere bai.
  • 1973an, orokorra, erregularitatea, konbinatua eta taldekakoa (Molteni) lortu zituen. 6 etapa garaipen ere bai.
  • 1974an, orokorra eta konbinatua lortu zituen. 2 etapa garaipen ere bai.
  • Bere azken Giroan, 1976an, 8. geratu zen orokorrean.

Espainiako Vuelta

Behin bakarrik hartu du parte, 1973an, eta Eddy Merckx garaile izan zen orokorrean, erregularitatean, tarteko helmugetan eta konbinatuan. Gainera, 6 etapa irabazi zituen.

Txirrindularitzako Munduko Txapelketak

Txirrindularitzako Munduko Txapelketetan 3 garaipen lortu zituen profesional gisan eta bat amateur bezala; azkena, 1964an, Sallanchesen (Frantzia) eginiko txapelketan.

Maila profesionalean lortutako garaipenak hurrengoak izan ziren:

Klasikoak

Hauek izan ziren ezagunenak

UrteaMilan-
San Remo
Flandriako TourraGante-WevelgemParis-RoubaixLiège-
Bastogne-Liège
Flèche WallonneAmstel Gold RaceZüricheko txapelketaParis-ToursLonbardiako Giroa
1966GaraileUtzi9.a15.a8.aUtzi20.a2.a
1967Garaile3.aGaraile8.a2.aGaraile16.a6.a
196831.a9.a9.aGariale8.a3.a
1969GaraileGaraile2.aGaraile5.a3.a4.a
19708.a3.aGaraileGaraile3.aGaraile8.a4.a
1971Garaile74.a14.a5.aGaraileGaraile
1972Garaile7.a3.aGaraileGaraile116ºGaraile
19733.aGaraileGaraileGaraile2.aGaraile6.a
19743.a2.a4.aUtzi2.a
1975GaraileGaraile6.a2.aGaraile3.aGaraile2.a9.a6.a
1976Garaile17.a10.a6.a6.a4.a7.a
197796.a11.a6.a9.a4.a

Taldeak

Erreferentziak

Kanpo estekak