Edmond Aman-Jean

Edmond François Aman-Jean (Chevry-Cossigny, 1858ko urtarrilaren 13a - Paris, 1936ko urtarrilaren 25a) frantziar margolari sinbolista izan zen.

Edmond Aman-Jean

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmand Edmond Jean
JaiotzaChevry-Cossigny1858ko azaroaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 5. barrutia eta Paris1936ko urtarrilaren 25a (77 urte)
Hobiratze lekuaQ110325090 Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Thadée-Caroline Jacquet
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, akuafortista, litografoa, kritikaria eta arte-kritikaria
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduasinbolismoa
Genero artistikoaerretratua

Discogs: 3486969 Edit the value on Wikidata

Henri Lehmannen ikaslea izan zen Parisko Arte Ederren Eskolan, eta han Georges Seuratekin partekatu zuen tailerra. Alphonse Osbert eta Alexandre Séon margolari sinbolisten lagun ere egin zen. 1886an Italiara joan zen maisu handiak ikasteko beka batekin. eta ondoren Puvis de Chavannesen laguntzaile gisa hasi zen lanean, hainbat mural egiteko. Paul Verlaineren laguna ere izan zen eta haren erretratu bat margotu zuen.

1926an Salon des Tuilleriesen sortzaileetako bat izan zen eta, gainera, margolaritza irakasten aritu zen.

Erretratugile gisa nabarmendu zen, batez ere emakumeena. Baita eraikin publikoetako horma-irudiak ere, Sorbonakoa barne. Bere belaunaldiko artista askok bezala, arte japoniarraren eragina jaso zuen, orduan modan zegoena.

Iruditegia

Kanpo estekak