Eduardo Zamacois Zabala
Euskal Herriko margolaria
(«Eduardo Zamakois» orritik birbideratua)
Eduardo Zamacois Zabala (Bilbo, Bizkaia, 1841eko uztailaren 2a - Madril, Espainia, 1871ko urtarrilaren 12a) Euskal Herriko margolaria izan zen[1]. Eduardo kubatar idazlearen osaba, nazioartean arrakasta lortu zuen lehendabiziko euskal artista izan zen.
Eduardo Zamacois Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eduardo Maria Zamacois Zabala |
Jaiotza | Bilbo, 1841eko uztailaren 2a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Madril Paris |
Heriotza | Madril, 1871ko urtarrilaren 12a (29 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun infekziosoa |
Familia | |
Aita | Mikel Zamacois |
Ama | Ruperta María del Pilar de Zabala y Arauco |
Ezkontidea(k) | Marie-Louise-Héloïse Perrin |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Mugimendua | Akademizismoa genero-margolana |
Parisen ikasi zuen (Ernest Meissonier frantses margolari handiaren ikasle izan zen). Tratulari azkarra, Europako nazioarteko lehiaketan parte hartu zuen[2].
Sari ugari jaso zituen Parisen egindako erakusketetan (1862, 1864, 1866, 1870). El guarda campestre koadroa erosi zion, 1872. urtean, Charles Dickens eleberrigile ingelesak.
Lan nabarmenduak
Margolan nagusiak:
- Una despensa (1858-59; Bilboko Arte Eder Museoa)
- Niños jugando a los toros (1863; Bilboko Arte Eder Museoa)
- Un violinista
- Oficial de guardia
- Últimos momentos de Cervantes
- La primera espada
- Bautizo de pobre (1868; San Telmo Museoa)
- Orduz kanpoko bisita (Una visita inoportuna) (1868; Bilboko Arte Ederren Museoa)
- Buffon au 16e siècle
- Bufones jugando al cochonnet (1868; Bilboko Arte Eder Museoa)
- La educación de un príncipe
- El regreso al convento edo Monjea eta asto menderakaitza (1868; Thyssen-Bornemisza Museoa)
- Fraile componiendo su peluca
- Saludo al rey (1870; Pradoko Museoa)
- Le favori du roi (Frankel Family Trust bilduma)
Galeria
- Escena de la ocupación francesa
- Bufones jugando al cochonnet
- Le favori du roi
- Amor platónico
- Bautizo de pobre
- Orduz kanpoko bisita (Una visita inoportuna)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna