Egiptoko XII. dinastia

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko XII. dinastiak, K.a. 1980tik K.a. 1790 arte irauten du, eta Egiptoko XI. dinastiaren azken zatiarekin batera, Egiptoko Inperio Ertainaren zati da Antzinako Egiptoren historian.

Egiptologoek, dinastia hau, Egiptoko Inperio Ertainaren garairik oparoena bezala jotzen dute. Bere gobernarien izenak eta oinordekotza, zenbait dokumentutan daude. Errege Zerrendak, Abidoseko bi tenplutan eta Saqqarako baten erregistratu ziren, baita Manetonen epitomeetako testuetan ere. XII. dinastiaren kronologia, Egiptoko Inperio Berriaren aurreko edozein garairen hobekien ezarrienetako bat da. Sesostris III.aren erregealdian Sothiar zikloari buruz erregistratutako data batek, dinastia honetan gertatutako zenbait jazoera ados jartzen ditu.

Amenemhat II.a, Esfingea. Louvreko Museoa.

Manetonek, Tebasen ezarri zirela dio, baina, garaiko erregistroetatik abiatuta, lehen faraoiak, hiriburua, Amenemhat-iti-taui (Amenemhat, Bi Lurren Jauna) edo soilik Ititauy izeneko hiri berri batetara eraman zuela ebazten da. Ititauiren kokapen zehatza ez da ezagutzen, baina El Fayum herritik gertu egon daitekeela uste da, segur aski, errege nekropolia den El Lishtetik gertu.

Historia

Dinastia hau, Amenemhat I.ak sortu zuen, XI. dinastiako azken faraoia izan zen Mentuhotep IV.aren chatya izan zena. Bere armadak, hegoaldean kanpainak egin zituen, bigarren urjauzia arte, eta Ekialde Hurbilean. Biblosekin eta Egeo Itsaso inguruko gobernariekin harreman diplomatikoak ere berrezarri ziren.

Bere seme Sesostris I.ak, bere aitaren konkistak jarraitu zituen hegoalderako kanpaina batekin, hirugarren urjauzia arte, baina hurrengo gobernariak, pozik zeuden bakeaz, merkataritzaz eta eurentzako ekarritako zergekin gozatzearekin, Sesostris III.aren erregealdia arte.

Nubian parte hartu izanak, egonezina sorrarazi zien aurreko gobernariei. Sesostris III.ak, lurralde horretara zigor espedizioak bidali zituen; Ekialde Ertainerako espedizio bat ere bidali zuen. Kanpaina militar hauek, Sesostris izeneko gerlari boteretsu baten elezaharra sortu zuten, aurrerago, Manetonek, Herodotok eta Diodoro Sikulok kontatutako elezaharra. Sesostris honek, konkistatzailea, ez zituen bakarrik Asiako lurraldeak setiatu eta domeinatu, baizik eta Europara ere joango zela, Trazia konkistatzeko.

Sesostris III.aren oinordekoa izan zen Amenemhat III.ak, bere aurrekoaren kanpo politika berarekin jarraitu zuen. Amenemhat III.a, Hawaran eraikitzea agindu zuen hil tenpluagatik gogoratu izan da, Estrabonek, Diodorok eta Herodotok, "Labirintoa" bezala ezagutu zutena. Bere erregealdian, gainera, El Fayumeko lurralde zingiratsua, nekazal aprobetxamendurako egokitua izan zen lehen aldiz.

Baina, Amenemhat III.aren ondoren, dinastia honen indarrak, neurri handi batean desagertu egin ziren, eta geroz eta gehiago ziren gobernu arazoak, konpondu gabe geratu ziren dinastia honetako azken faraoia izan zen Neferusobekekin.

XII. dinastiako faraoiak, Uadi Tumilatetik zihoan kanal baten eraikitzailerik antzinakoenak bezala dokumentatuak daude, Nilo ibaia Itsaso Gorriarekin lotzen zuen kanala, ondoren, Nekao II.aren eta Dario I.aren erregealdietan berrituko zena (Suezeko idazkunak).

Dinastia honetan ikusten da Antzinako Egiptoko literatura hobetu egin dela. Beharbada, garai honetako testurik ezagunena, Sinuheren istorioa da, zeinen papiroan idatzitako kopia ugari berreskuratu diren. Dinastia honetan, zenbait lan didaktiko ere idatzi ziren, Amenemhaten argibideak eta Nekazari elokuentearen istorioa kasu.

Dinastiako faraoiak

Ohiko izenaTronu izenaSa-Ra izenaIruzkinakErregealdia
Amenemhat I.aSehetepibraAmenemhatMenfis Ezarri zuen hiriburu bezalaK.a. 1991 - [[K.a.1962]
Sesostris I.aKheperkaraSenusertK.a. 1971 - K.a. 1928
Amenemhat II.aNubkauraAmenemhatK.a. 1929 - K.a. 1895
Sesostris II.aKhakheperraSenusertK.a. 1897 - K.a. 1878
Sesostris III.aKhakauraSenusertNubiaren konkista eta domeinuaK.a. 1878 - K.a. 1843
Amenemhat III.aNimaatraAmenemhatK.a. 1843 - K.a. 1797
Amenemhat IV.aMaajeruraAmenemhatK.a. 1798 - K.a. 1790
NeferusobekSebekkaraNeferusobekEmakume faraoiaK.a. 1790 - K.a. 1786
Abidoseko Errege Zerrenda. 57.etik 61.erarteko kartutxoak
Abidoseko Errege Zerrenda. 62.etik 65.erarteko kartutxoak

XII. dinastia Errege Zerrendetan eta beste testu batzuetan

Horusen izenaAbidoseko Errege ZerrendaSaqqarako errege ZerrendaTurineko Errege KanonaManetonen zerrendaOhiko izena
SehetepibtauiSehetepibraSehetepibra[Sehetep]ib[ra]AmmenemesAmenemhat I.a, Amenemes I
AnkhmesutKheperkaraKheperkara[Kheper]ka[ra]SesonkosisSenusert I.a, Sesostris I
HekenemaatNubkauraNubkaura(ulertezina)AmmanemesAmenemhat II.a, Amenemes II
SeshemtauyKhakheperraKhakheperra(ulertezina)(aipatu gabea)Senusert II.a, Sesostris II
NetyerjeperuraKhakauraKhakaura(ulertezina)SesostrisSenusert III.a, Sesostris III
AbauNimaatraNimaatra(ulertezina)Lamaris, AmeresAmenemhat III.a, Amenemes III
KheperkheperuraMaakheruraMaakheruraMaakheruraAmmenemesAmenemhat IV.a, Amenemes IV
Meretra(aipatu gabea)SebekareNeferusobekSkemiofrisNeferusobek, Sebeknefrure

XII. dinastiaren kronologia


Aurrekoa
Egiptoko XI. dinastia
Egiptoko Inperio Ertaina
Egiptoko XII. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko XIII. dinastia

Kanpo estekak