Elliott Erwitt

Elliott Erwitt (jaiotzez Elio Romano Erwitt, Paris, 1928ko uztailaren 26a - New York, 2023ko azaroaren 29a) estatubatuar argazkilari dokumentala eta publizista izan zen. Ezaguna da eguneroko bizitzaren egoera ironiko eta absurdoen inguruan egiten dituen zuri-beltzezko argazki xumeengatik.

Elliott Erwitt

Bizitza
JaiotzaParis1928ko uztailaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Frantzia
HeriotzaNew York2023ko azaroaren 30a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaNew School (en) Itzuli
Los Angeles City College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, fotokazetaria, kazetaria eta film-zuzendaria
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
KidetzaMagnum Photos

elliotterwitt.com
IMDB: nm1268351 Musicbrainz: b6e1d607-16a7-4b6a-be10-74c7e12addd7 Discogs: 2384324 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Erwitt Parisen jaio zen eta haren gurasoak errusiar-judu inmigranteak ziren. Italiara joan ziren bizitzera ondoren, eta hortik, 1939an, berak 10 urte zituela, Estatu Batuetara emigratu zuten. Los Angelesko City collegen eta New School for Social Research eskoletan argazkigintza eta zinemagintza ikasi zituen. Ikasketak 1950ean amaitu eta 1951n ejerzitoan egon zen 1953 bitarte.

Argazki nabarmenenak

  • AEB, New York City, 1946 - Zolu mailako argazkia konparatuz emakume baten oinen tamaina eta sueter dun chihuahua batena.
  • AEB, Ipar Carolina, Ur Iturri Bananduak, 1950.
  • AEB, New York City, 1953 - Erwitten emaztearen argazkia haien haurrari begira leihotik sartzen den argiarekin.
  • AEB, NYC, Felix, Gladys, eta Rover, 1974 - Botadun emakume baten irudia aldamenean Daniar erraldoi baten hankak eta chihuahua txiki bat ditueka.
  • SESB, Errusia, Mosku, Nikita Khrushchev eta Richard Nixon, 1959 - Gerra Hotzean bete betean hartutako irudia non Nixonek hatz puntaz Khrushcheven jantzia jotzen duen.
  • AEB, Kalifornia, 1955 - Auto baten ispiluko zeharkako argazkia barruan bikote alaitsu bat erakusten duena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elliott Erwitt
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.