Eskania
Eskania[1] (suedieraz: Skåne) Suediako hegoaldeko muturrean dagoen eskualde (landskap) bat da. 2009ko erroldaren arabera 1.228.815 biztanle zituen. 1997an Malmöhus eta Kristianstad konderriek bat egiterakoan Eskaniako konderria osatu zen, eskualde historikoaren hedadura guztia hartu eta kudeatzen duena.
Eskania | |||
---|---|---|---|
Suedia | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Suedia | ||
Suediaren banaketa administratiboa | Eskaniako konderria | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 55°48′N 13°37′E / 55.8°N 13.62°E | ||
Azalera | 11.027 km² | ||
Mugakideak | Småland, Halland eta Blekinge | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.386.530 (2020ko abenduaren 31) 11.252 (2019) | ||
Dentsitatea | 125,74 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
skane.com |
Historia
Eskania Danimarkaren menpeko lurraldea izan zen 1658ko Roskildeko Itunak Suediaren esku utzi zuen arte. Hurrengo urteetan daniarrak saiatu ziren lurraldea eskuratzen baina 1710ko Helsingborgeko porrotaren ondoren saiatzeari utzi egin zion. Suediar armadak bortxakeria handia erabili zuen eskaniarren aurka eta "atzerriko lurralde" estatusa izan zuen 1720an herrialdean behin betirako barneratua gelditu zen arte.
Hiririk garrantzitsuenak
- Malmö (280.415 biztanle, hiriburua)
- Helsingborg (97.122 bizt)
- Lund (82.800 bizt)
- Kristianstad (35.711 bizt)
- Landskrona (30.499 bizt)
- Trelleborg (28.290 bizt)
Iruditegia
- Malmöko Stortorget enparantza.
Erreferentziak
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Eskaniako webgune ofiziala (Suedieraz)
- Eskania Suediako Turismo Bulegoaren webgunean[Betiko hautsitako esteka] (eleanitza)
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna