Errioxako Bandera (estropada)

Errioxako Bandera (gaztelaniaz: Bandera de La Rioja) Errioxako Autonomia Erkidegoan jokatzen den urteroko arraun estropada bakarra da. El Rasilloko González-Lacasa urtegian izaten da eta Paternina ardo upategiak antolatzen du. 2008an ez zen jokatu eta 2012tik aurrera ere ez, izan ere Errioxako Gobernuak dirulaguntza kendu baitzuen murrizketak direla eta.

Errioxa Bandera
Sorrera1997
HerriaEl Rasillo, Errioxa
Modalitatealerrokatua
Garaipen gehienKantabria Astillero (5)
Azken ekitaldia2011 (azkena)
Irabazlea(k)Euskal Herria Portugalete

Palmaresa

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1997ZumaiaCamargoP. Donibane Koxtape
1998ArkoteIsuntzaSantiagotarrak
1999AstilleroP. Donibane KoxtapeCastro Urdiales
2000AstilleroCastro UrdialesZumaia
2001TiránCastro UrdialesAstillero
2002Castro UrdialesAstilleroSan Juan
2003PedreñaCastro UrdialesAstillero
2004AstilleroArkoteCastro Urdiales
2005AstilleroCastro UrdialesArkote
2006PedreñaCastro UrdialesArkote
2007GetariaSan JuanKaiku
2008ez zen jokatu
2009AstilleroSan JuanCamargo
2010ZierbenaCamargoIsuntza
2011PortugaleteZierbenaSanturtzi

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
Astillero51999, 2000, 2004, 2005, 2009
Pedreña22003, 2006
Zumaia11997
Arkote11998
Tirán12001
Castro Urdiales12002
Getaria12007
Zierbena12010
Portugalete12011

Kanpo estekak