Erromatar Inperioko probintziak

Probintziak Erromatar Inperioko lurralde administratiboak ziren. Eredua Errepublikatik hartua zuten, eta Inperio Aroan garatu zen sistema administratiboa, batez ere zabalkuntza handiena lortu zutelako.

Erromatar agindupeko lurraldeak Errepublika gariaren amaieran K.a. 30 - K.o 6.

Errepublika garaian

Errepublikaren garaian (c. K.a. 509– K.a. 31), probintzia bakoitza eratzen zenean, Senatuak gutun berezi bat sortzen zuen edo lex provinciae (probintzien legea), probintzia konkistatu zuen jeneralaren txostenean oinarrituta. Gutun horrek probintziaren lurralde-mugak eta barnean hartzen zituen hirien kopurua zehazten zituen, baita probintziako biztanleen eskubide eta betebeharrak ere, ordaindu behar zuten tributu-mota eta -kopurua bereziki[1].

Konkista eta aldaketa ugari egon ziren Errepublikaren azken bi mendeetan eta amaieran probintzia hauek eratuta zeuden:

Izena euskaraz
Izena latinez
HiriburuaSorrera dataOharrak
Afrika (Africa)Zama RegiaK.a. 146Hirugarren Gerra Punikoaren ondoren sortua
Asia (Asia)ÉfesoK.a. 129Átalo III.akl (K.a. 133), testamenduan Erromari bere erreinua eman zioon, eta sortua izan zen Eumenes III.aren matxinada zapaldu ostean (K.a. 129 )
Bitinia (Bithynia)NikomediaK. a 74 - K.a. 64Nicomedes IV.ak testamenduan Erromari bera erreinua eman ondoren sortua, K.a. 74. urtean
Bitinia eta Ponto

(Bithynia et Pontus)

NikomediaK.a. 64Ponto gehitu zitzaion Bitiniari K.a. 64.ean
Zirenaika (Cyrenaica)?K.a. 96 - K.a. 67Ptolomeo Apiónek Erromari eman zion lurraldea.
Korzega eta Sardinia

(Corsica et Sardinia)

CaralisK.a. 238Kartagok Mertzenarioen gerran galdu zituen irlak. Eromak okupatu zituen Kartago gerra berri batekin mehatxatu ondoren.
Kreta eta Zirenaika (Creta et Cyrenaica)GortinaK.a. 67Kreta konkistatu ondoren Zirenaika probintziara gehitu zuten (K.a. 71-66.)
Dalmazia(Dalmatia)SalonaK.a. 32Octavianok anexionatu zuen piratei aurre egiteko.
Galia Comata (Gallia Comata)?K.a. 58Julio Zesarrek konkistatua
Galia Transalpina (Gallia Ulterior)MassiliaK.a. 120Cneo Domicio Enobarbok konkistatua.
Hispania Ziterior (Hispania Citerior)TarracoK.a. 197Eszipion Afrikarrak Bigarren gerra Punikoan konkistaturiko lurraldearekin sortu zen.
Hispania Ulterior (Hispania Ulterior)KordubaK.a. 197Eszipion Afrikarrak Bigarren gerra Punikoan konkistaturiko lurraldearekin sortu zen.
Macedonia (Macedonia)TesalonikaK.a. 146Andriscoren matxinada garaitu ondoren sortua.
Sicilia (Sicilia)SirakusaK.a. 241Lehen Gerra Punikoarenn ondoren sortua.
Siria (Syria)AntiokiaK.a. 64Cneo Pompeyo Magnok konkistatu zuen, eta horrela Seleuziden inperiorekin amaitu zuen.
Erromatar Inperioaren banaketa administratiboa K.o. 117. urtean.

Goi inperioaren garaia

Inperioaren garaian (K.a. 27an), probintziak bi motatan banatu ziren: probintzia senatorialak kontsul ohiek eta pretora ohiek gobernatzen zituzten, biak proconsul deiturikoak eta urtebeteko agindua zutenak; probintzia inperialak enperadorearen ordezkariek gobernatzen zituzten (legatus pro praetore), mugagabe zerbitzatzen zutenak.[1] Oro har, probintzia senatorialak baketsuagoak ziren eta legio gutxiago zituzten.

Denboraren joan-etorrian probintzien izenak eta hedadura aldatuz joan baziren ere, hona hemen erromatarren probintzia eta eskualdeen zerrenda bat:

Behe inperioaren garaia

III. mendeko krisiaren ondoren, eta urte haietan sortutako arazoei aurre egiteko, Tetrarkiak aldaketa ugari egin zituen inperioan, eta horien artean, urtetako altxamendu militarrak saineteko, Dioclecianoren agintaldian (284-305) lurraldetasun-administrazio eredua aldatu zen: enperadoreak probintziak zatitu zituen txikiagoak izan zitezen. 48/50 probintzietatik 100 ingurura pasa zen eta Italia bera ere probintziatan zatitu zuen, corrector baten gobernupean. Asia eta Afrika senatariek gobernatzen zituzten, baina gainerako probintzia guztietan, zaldunen klaseko praesides bana izendatu zituen. Gobernadoreei, konpetentzia militarra kendu zitzaien. Aldi berean, 12 diozesi sortu ziren, bakoitzean, hainbat probintzia sartzeko. Diozesiak ziren: Hispania, Britania, Afrika, Italia, Vienako Galia, Treveriseko Galia, Ekialdea, Ponto, Asia, Trazia, Mesia eta Panonia). Diozesi bakoitzaren burua zaldunen klaseko vicario bat zen.

Diozesiak Dioklezianoren garaian.

Erreferentzia

Kanpo estekak

Military, Civil Administration, Taxes, Politics and Economics of the Roman Republic and Empire. Place de Luxembourg.


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre