Erromesaldi

Erromesaldia toki sakratu batera arrazoi erlijiosoengatik egiten den bidaia da. [1] [2] Erromesaldia egiten duen sinestuna erromesa da. Hainbat erlijotan ohiko (eta batzuetan, ezinbesteko) egitekoa da; hala nola, islamean hajj edo Mekarako pelegrinazioa islamaren bost oinarrietako bat da, Koranaren musulman ahal izanez gero orok egin beharrekoa; kristautasunean, Jerusalen, Erroma eta Done Jakue bideko pelegrinazioak dira ezagunenak; eta hinduismoan, Gangeseko iturburuetara egiten dena aipa daiteke.

Hajj edo Mekarako erromesaldiko irudi bat.

Euskal Herrian

Donejakue Bidea

Donejakue Bidea Europa osoko erromesek Santiago de Compostela hirira (Galizia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da, Erdi Aroan sortua. Euskal Herriak garrantzia handia du Donejakue Bidean, Iberiar penintsulaz kanpoko Europako lurretatik datozen erromesak bertatik igarotzen baitira. [3]

Xabieradak

Martxoaren lehen eta bigarren igandeetan, xabieradak egin ohi dira. Xabierko Gaztelura, hau da, Nafarroako patroiaren jaiolekura egiten diren erromeria handiak dira. Jendea oinez joan ohi da Nafarroako herri guztietatik. Jai honen jatorria, kolera-epidemia zela eta Foru Diputazioak 1885ean egindako promesan datza.[4]

Inaziotar bidea

Inazio Deunak Azpeitiatik Erromarako bidean Manresan (Katalunia) 10 hilabete egin zituen. Inaziotar Bideak Euskadin zazpi etapa ditu gune hauek zeharkatzen dituztelarik: Loyolako Santutegia, Arantzazu, Zumarragako Antigua ermita, Aizkorri Natura Parkea, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Laguardia. Gero bidea Errioxa, Nafarroa, Aragoitik igarotzen da, Manresara iritsi arte, Montserrateko monasterioik hurbil. [5]

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.