Donejakue bidea Euskal Herrian

Donejakue bidea Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen Santiago de Compostela hirira (Galizia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da, Erdi Aroan sortua. Euskal Herriak garrantzia handia du Donejakue Bidean, Iberiar penintsulaz kanpoko Europako lurretatik datozen erromesak bertatik igarotzen baitira. Euskal lurraldeak zeharkatzen dituzten bideek pisu historikoa izan dute eta bertako gizartean eragin sakona izan dute, jakuetar tradizioaren hasiera baino lehenagotik, Erdi Aroan barrena eta gaur egun arte. Euskal Herria zeharkatzen duten bideen artean daude frantses bidea, kostaldeko bidea, Aragoiko bidea eta jatorrizko bidea, besteak beste.

Donejakue bidea (Euskal Herria)

Bideak

Euskal Herriko Donejakue bidean zehar aurki daitezkeen seinaleetako bat

Nafarroako bidea[1]

Iruñeko erromes etxea

Nafarroako bidea, historikoki garrantzirik handiena izan duen bidea izan da, bere osotasunean historikoki bidaiari gehien eduki izan dituena izan delako. Mendeetan zehar Donejakue bidea egiteko aukera guztien artean Frantzia iparralde eta Europa erdialdetik etorritako erromesentzat erreferentzia bihurtu zen. Frantses bideak penintsula zeharkatzen du, iparraldetik mendebaldeko muturreraino. Donejakue bide guztietatik enborreko bidea da, beste erromes ibilbide gehienak harekin bateratzen direlako.

Euskal Herrian garrantzi handia du Frantses Bideak. Gaur egun Donibane Garazi herrian hasten da. Iparraldeko herri hau Frantses Bidearen erreferentzia hasiera da. Azken ikerketek bidea iraganean Nafarroa Behereko Izura-Azme herrian hasten zela ondorioztatu dute. Herri hori Donejakue bideko geldialdi esanguratsua izan zen erromesarentzat Aymeric Picaud frantses gidaren idatzien arabera.

Nafarroa zeharkatzen duen Frantses bidearen ibilbideari Nafar bidea esaten zaio. Nafar bideak Nafarroa Beherea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, eta Nafarroa Garaia ipar-ekialdetik hego-mendebaldera.

Bidea, Nafarroa Behereko lurrak zeharkatu ondoren, Nafarroa Garaian sartzen da, Orreaga eremu historikotik.Lehenengo geldialdi garrantzitsua da Iruñea.

Erreniegako pasabidetik igaro ondoren, Iruñeko merinaldean barrena joaten da Gares herrira. Gares Donejakue Bidean garrantzi handiko herria da, bertan bi bide elkartzen direlako, Nafar bidea eta Aragoikoa.

Nafarroako bidearen profila

Frantses bideko azken euskal herria Viana da, hortik aurrera ibilbidea Errioxako lurretan barna sartzen da.

Ibilbidea:

UdalerriaProbintziaSantiagora (km)
Donibane GaraziNafarroa Beherea757
OrreagaNafarroa Garaia755
AuritzNafarroa Garaia752
AurizberriNafarroa Garaia749
MezkiritzNafarroa Garaia748
BizkarretaNafarroa Garaia744
LintzoainNafarroa Garaia742
Erro mendateaNafarroa Garaia739
ZubiriNafarroa Garaia733
LarrasoañaNafarroa Garaia728
AkerretaNafarroa Garaia727
ZuriainNafarroa Garaia724
IrotzNafarroa Garaia722
ZabaldikaNafarroa Garaia720
AtarrabiaNafarroa Garaia715
BurlataNafarroa Garaia715
IruñeaNafarroa Garaia712
ZizurNafarroa Garaia707
ZarikiegiNafarroa Garaia701
ErreniegaNafarroa Garaia699
UtergaNafarroa Garaia695
MuruzabalNafarroa Garaia692
ObanosNafarroa Garaia691
GaresNafarroa Garaia688
MañeruNafarroa Garaia683
ZiraukiNafarroa Garaia681
LorkaNafarroa Garaia675
BilatortaNafarroa Garaia670
LizarraNafarroa Garaia666
AiegiNafarroa Garaia664
Iratxeko monasterioaNafarroa Garaia661
AzketaNafarroa Garaia659
Villamayor de MonjardínNafarroa Garaia657
UrbiolaNafarroa Garaia654
Los ArcosNafarroa Garaia644
SantsolNafarroa Garaia638
Torres del RíoNafarroa Garaia637
VianaNafarroa Garaia626

Kostaldeko bidea

Sakontzeko, irakurri: «Kostaldeko Donejakue bidea»
Kostaldeko bidearen profila
Zarautz eta Deba arteko etapa
Getariako portua, kostako ibilbidearen geldialdietako bat

Kostaldeko Donejakue bidea Bizkaiko golkoa edo Kantauri itsasoaren kostaldea zeharkatzen duen Donejakue bidea egiteko ibilbideetako bat da. Antzina Ipar Europatik itsasoz portuetara iristen ziren erromesek zeharkatzen zuten ibilbidea zen. Berez, Frantziako mendebaldeko lurraldeak igarotzen dituen Soulac ibilbidearen jarraipena da. Euskal Herrian, Baionatik sartu, Hendaia eta Irunen Bidasoa ibaia zeharkatu eta kostaldeari jarraituz Compostelara zuzentzen da. Jada Galizian, Arzúa udalerrira iristean Donejakue bidearen ibilbide nagusiarekin bat egiten du. [2]

Bide hau oso zaharra da. Lehenetariko bat izan zen, eta beti egon den ezjakintasun bat da, lehenengo bidea zein izan ote zen: Kostaldeko bidea edo Nafarroako bidea. Logikoa zen pentsatzea Kostaldekoa izan zela lehenengo bidea, musulmanen inbasioa zela-eta, kostaldeko bidea zelako bide seguruena eta errekonkistaren liskarretatik urrun zegoelako.

Hala eta guztiz ere, gaur egun, historialari askok diotenaren arabera, Kostaldeko bidea beranduago izan zen, eta erromes gutxiagok egiten zuten bide hori; batez ere arrazoi orografikoengatik.

Ibilbide nagusia:

UdalerriaProbintziaSantiagora (Km)
BaionaLapurdi903
IrunGipuzkoa875
HondarribiaGipuzkoa859
PasaiaGipuzkoa843
DonostiaGipuzkoa836
IgeldoGipuzkoa831
OrioGipuzkoa822
ZarautzGipuzkoa816
Askizu (Getaria)Gipuzkoa809
ZumaiaGipuzkoa805
ItziarGipuzkoa795
DebaGipuzkoa792
Olatz (Mutriku)Gipuzkoa784
Larruskain (Markina-Xemein)Bizkaia778
Markina-XemeinBizkaia769
Ziortza-BolibarBizkaia763
MunitibarBizkaia757
ArratzuBizkaia749
Gernika-LumoBizkaia743
MorgaBizkaia729
LarrabetzuBizkaia719
LezamaBizkaia715
BilboBizkaia706
Kastrexana (Bilbo)Bizkaia699
BarakaldoBizkaia690
SestaoBizkaia687
PortugaleteBizkaia684
Arenako hondartza (Zierbena)Bizkaia672
Pobeña (Muskiz)Bizkaia670

Aragoiko bidea

Aragoiko bidearen profila

“Aragoiko bidea” Somporteko mendatetik sartzen da (Huescatik) iberiar penintsulara, Aragoi ibaitik jaitsiz. Nafar lurraldera Zangozatik sartzen da. Ibilbidea Garesera iristen da, eta honetan Bide Frantsesarekin elkartzen da. Garesko herria Donejakue bideko elkartze puntu nagusienetako bat da.

UdalerriaProbintziaSantiagora (Km)
ZangozaNafarroa753
LedeaNafarroa748
IrunberriNafarroa742
Nardoze AlduateNafarroa737
Nardoze AndurraNafarroa736
Izko (Ibargoiti)Nafarroa731
Abintzao (Ibargoiti)Nafarroa729
Getze (Ibargoiti)Nafarroa725
EloNafarroa723
Iharnotz (Noain Elortzibar)Nafarroa718
Otao (Noain Elortzibar)Nafarroa717
Gerendiain (Noain Elortzibar)Nafarroa713
Tebas-Muru ArtederretaNafarroa709
ArrizabalagaNafarroa708
Biurrun-OlkotzNafarroa706
UkarNafarroa702
EneritzNafarroa700
ObanosNafarroa694
GaresNafarroa692


Baztango bidea

Baztango bidearen profila

XV. mendean merkatari, militar eta erromes askok Frantziatik penintsulara sartzeko bide bezala erabili zuten “Baztango bidea”. Bide hau Baionan lehorreratzen ziren bidaiariek Iruñeraino iristeko erabiltzen zuten aukera ohikoena zen, garai hartan. Europako erromes askok Donejakue bidea hasteko hau aukeratzen zuten, zuen luzera motza eta erraztasunagatik, eta Pirinioak zeharkatzea saihesten zuelako. Azken hamarkadetan ibilbide honek indar handia eduki du, eta erromes kopurua nabarmen handitu egin da.

UdalerriaProbintziaSantiagora (km)
BaionaLapurdi839
UztaritzeLapurdi825
ZuraideLapurdi817
AinhoaLapurdi810
Dantxarinea (Urdazuri)Nafarroa808
UrdazubiNafarroa805
Otsondo mendateaNafarroa795
Amaiur (Baztan)Nafarroa789
Arizkun (Baztan)Nafarroa784
Elbete (Baztan)Nafarroa780
Elizondo (Baztan)Nafarroa779
Lekaroz (Baztan)Nafarroa777
Irurita (Baztan)Nafarroa774
Zigaurre (Baztan)Nafarroa771
Ziga (Baztan)Nafarroa769
Aniz (Baztan)Nafarroa765
Berroeta (Baztan)Nafarroa763
Almandoz (Baztan)Nafarroa760
Belate mendateaNafarroa752
LantzNafarroa744
Olague (Anue)Nafarroa739
Leazkue (Anue)Nafarroa736
Burutain (Anue)Nafarroa730
Ostitz (Odieta)Nafarroa727
Enderitz (Olaibar)Nafarroa726
Olaitz (Olaibar)Nafarroa722
Arreko Trinitatea (Atarrabia)Nafarroa715


Sakanako bide primitiboa

Sakontzeko, irakurri: «Sakanako Donejakue bidea»
Erromesak gidatzeko, Donejakue bidean zehar gezi horiak daude ezarrita

Nafarroan erregistratu zen lehenengo bidea eta zaharrena Sakanako bidea izan zen. Arakil eta Burunda trokartea zeharkatzen zuen galtzada erromatar batetik, Arabako norantzan. IX. mendean Santiagora joateko biderik seguruena zen, hegoaldeko lurrak musulmanen esku zeudelako. XII. mendean, ordea, Nafarroako erregeek hegoaldeko lurrak irabazten zituzten heinean bide ofiziala aldatu zuten, Erreniega mendia pasabide bezala ezarriz. Horrela, bidea Nafarroa hegoaldetik bideratu zen.

Garai hartatik gaur egunera arte Sakanako bidea baztertua gelditu da, eta ez da Donejakue bidea egiteko erabili. Hala ere gaur egun oinarrizko bide honen historia indartzeko ekimenak antolatzen hasi dira Sakanako bailarak duen ondare historikoa berpizteko.

Ibilbideari dagokionez, ez daude zehaztuta bide honek zituen geldialdi guztiak. Argi dago Iruñetik ateratzen zela eta ondoren Sakanako bailaran murgiltzen zela Andia eta Urbasa mendilerroen artean. Etxarri Aranatz, Altsasu edo Ziordia ziren bideko geldialdiak. Nafarroatik igaro ostean Arabako lurretan sartzen zen eta orduko Arabako bidearekin batzen. Bideak Araba zeharkatzen zuen eta Euskal Herriko lurrak atzean uzten zituen, Burgosen sartzean.[3]

Eragin historikoa Euskal Herrian[3]

Debako XV. mendeko Santa Maria eliza gotikoaren klaustroa

Europa osoko erromesen joan-etorriekin batera, ideia, jakintza eta estilo arkitektoniko berriak ere transmititzen ziren bidean zehar. Islandia eta Europako ipar eta erdialdeko artista eta arkitektoen eraginak penintsulako hegoaldeko arkitektura moriskoarekin bat egin zuen, eta estilo arkitektoniko berri bati hasiera eman.

Frantziako eta Italiako erromesek transmititutako arte erromanikoak eta gotikoak, geroago, arrasto sakona utzi zuten bidean zehar. Jarduera arkitektoniko hau gehienbat kleroaren esanetara bazegoen ere, eliza eta monasterioen eraikuntzara zuzenduta, arkitektura erromanikoarekin bereziki, erromesei zuzendutako ostatuak, ospitaleak edota deboziorako tokiak ere eraiki zituzten, bereziki XII. mendetik aurrera, arkitektura gotikoaren gorakadarekin batera.

Arte joerekin batera Donejakue bideak bertako gizartean ere aldaketak eragin zituen. Erromesen beharrak asetzeko, merkataritzak eta zerbitzuek gora egin zuten, aurrerago estamentu sozial berri baten sorrera eragingo zuena: burgesia.[4] Merkataritzaren hazkuntzaren eraginez merkatariek prezioak finkatu eta lege berriak sortu zituzten. Erromesen aurkako erasoak zigortzeko zenbait arau ere ezarri zituzten, erromesei hainbat eskubide eman zitzaizkien, eta Erdi Aroko gizartea pixkanaka atzean utzi zuten.

Gaur egun

Adina, sexua eta motibazioaren araberako datuak

Garai batean Donejakue bideak zuen izaera erlijiosoa atzean geratu da[5], gaur egungo bide turistikoari lekua uzteko. Oraindik fedeak bultzatutako erromesak badaude ere, bidea burutzen duen jendea, inguruko erakunde eta zerbitzuak eta abar modernizatu egin dira, egungo turismo modeloari aurre egiteko.

Masifikazioa

Donejakue bidea masifikatuta dagoenaren ustea nahiko zabaldua badago ere, Universidade de Santiago de Compostelak (USC) 2018an eginiko ikerketa batek erromes bidearen eskaintzak erromesen eskaera baino handiagoak direla azaldu zuen[6]. Honetaz aparte, nahiz eta 2018an 317.000 erromes izan[7], gehienak bidearen azkenen txanpan pilatzen dira, bereziki udako hilabeteetan zehar. 2016an 20.000 erromes igaro ziren Euskal Herritik eta egunean 40 euroko gastua zuten batez beste, bertako ostatu eta merkataritza guneetan.

Kredentziala

Azken urteetan, Donejakue bidearen hazkunderen ondorioz, kredentziala sortu da, erromesak egiaztatzeko agiri bat. Agiri horrek erromes bezala egiaztatzen ditu bidea egin dutenak. Oso garrantzitsua da egiaztagiria, aterpeetan lo egin ahal izateko. Baina agiri horren helburu nagusia, Compostela izeneko dokumentua lortzea da. Compostela bakarrik ematen zaio oinez edo zaldiz azken 100 km egin dituztenei, edo bizikletaz azken 200 km egin dituztenei. Kredentziala ez da derrigorrez eraman behar, egin daiteke koaderno batekin; baina kontuan izan, baliagarria izateko, beharrezkoa dela bidea hasi aurretik erakunde katoliko baten zigilua izatea.[8]

Argazki bilduma

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak