Etxekotze

Etxabere» orritik birbideratua)

Etxekotzea gizakiak lanerako, lagun gisa erabiltzeko edo janaritarako animalia eta landareak egokitzea da. Etxekotze hitza etxe hitzetik eratortzen da, eta gizakiak Neolitoan egindako etxe-eraikitze prozesuarekin lotuta dago, orain dela 11.000 urte ingurutik aurrera. Espezie bat etxekotua dagoela esaten da ezaugarri morfologiko, fisiologiko edo portaera bat garatu duenean gizakiarekin elkarrekintza luze baten ondorioz, eta gizakiak ezaugarri horiek lortu, sortu edo indartzeko hautespen artifiziala egin duenean.

Txakurra eta ardia animalia etxekotuak dira.
Artoa eta etxekotu aurreko bere aurrekaria, teosinte delakoa.

Gizakientzat duen interesa, eta euren eboluzioa zein demografia azaltzeko duen garrantzia dela eta, etxekotzeak zientzialari ugari erakurri dituen ikerketa da, arkeologia, paleontologia, antropologia, botanika, zoologia, genetika eta ingurumen zientzietan[1].

Abereen etxekotzea

Etxekotu zen lehen ornoduna txakurra izan zen[2][3][4], Eurasia osoan zehar hedatu zena Pleistozenoaren amaieran, beste edozein animalia etxekotu eta landare landatu baino askoz lehenago[3]. Datu arkeologiko eta genetikoek diote denbora luzez bi norabidetako gene-fluxua egon dela animalia basati eta etxekotuen artean, bereziki asto, zaldi, gamelu, ahuntz, ardi eta txerrien artean[5][6].

Hegaztiak

Hegaztien artean etxekotutako espezierik garrantzitsuena oiloa da, haragi zein arrautzengatik hazten direnak. Indioilarrek edo pintadek ere garrantzia ekonomikoa dute. Txoriak ere kaiolatan gordetzen dira euren kantua edo konpainia izateko, adibidez txori abeslariak eta loroak.

Ornogabeak

Ornogabeen artean denbora luzez etxekotutako animaliak erleak eta zeta-harrak daude. Barraskilo batzuk janarirako hazten dira, eta hainbat animalia ikerketa egiteko etxekotu dira, beste batzuk kontrol biologikorako erabiltzen diren bitartean.

Kronologia historikoa

Hona taula bat, hainbat abereren etxekotzeen antzinatasuna adierazten duena[7]:

AnimaliaData (aspaldikotasuna)Eskualdea
ahuntza12.000Iran
ardia10.000 – 9.000Ekialde Ertaina
behia10.000India, Ekialde Ertaina
urdea9.000Txina, Europa
oiloa8.000Asia Hego-ekialdea
astoa7.000Afrika Iparraldea
zaldia6.500Kazajstan
bufaloa6.000Txina
llama5.500Peru
usoa5.000Egipto
gamelua5.000Asia Erdialdea
dromedarioa4.500Arabia
antzara3.500Europa
alpaka3.500Peru
ahatea3.000Txina
elur-oreina3.000Siberia
indioilarra2.500Mexiko
untxiaEuropa

Landareen etxekotzea

Landareen etxekotzea orain dela 12.000 urte hasi zen, zerealekin Ekialde Hurbilean eta edankuiarekin Asian. Nekazaritza munduko 11 lekutan garatu zen independenteki, gutxienez, landare eta animalia ezberdinak etxekotuz prozesu horretan. Landare asko ere edertasunagatik etxekotu dira, nahiz eta jangarri edo ekonomikoki garrantzitsu ez izan.

Erreferentziak

Kanpo estekak