Eudald Serra

eskultore espainiarra

Eudald Serra Güell (Bartzelona, 1911ko maiatzaren 1a[1] - Bartzelona, 2002ko urriaren 7a[2]) kataluniar eskultore eta etnologoa izan zen.

Eudald Serra
Bizitza
JaiotzaBartzelona eta Barcelona (Venezuela)1911ko maiatzaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2002ko urriaren 7a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
A Margarida Xirgu, (1988).

Bizitza

Sorterriko Arte eta Lanbideen Eskolan egin zituen ikasketak. Ondoren Italia eta Parisa bidaiatu zuen, eta 1932an Berlin, Varsovia, Mosku eta Leningrado bisitatu zituen. 1934an bakarkako lehen erakusketa egin zuen, Bartzelonan tradizio figuratiboari jarraituz egindako marrazki eta eskulturekin, eta harrezkero abangoardismoari jarraitu zion, tankera surrealistako eta dada joerako lanekin, material eta gauzaki bitxiez osaturiko obrekin. Obra horiek Escultores erakusketan aurkeztu zituen, 1935ean. Urte hartan bertan Japoniara aldatu zen; han hartu zuen bizitokia eta lantegi txiki bat antolatu zuen.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Kataluniara itzuli zen, baina 1948az gero Bartzelona, Japonia eta ekialdeko beste herrialde batzuetan hara-hona ibili zen; horrela, Serraren obran nabarmena da ekialdeko artearen eragina, ekialdeko herrialdeetara egindako bidaia ugarien eraginez. 1949an Altamirako Eskola deritzon abangoardia taldearekin bat egin zuen.

Garrantzi handiko lana egin zuen Serrak eskultura surrealistaren alorrean, material, molde eta testura berrien ikerketari dagokionez batez ere, adibidez Escultura (1934) eta Guitarras (1934) eskulturetan, edo metal-ehunez eta beira-paperez egindako collage batean; dena dela, 1936 aurreko bere lan gehienak galduak dira. Erakusketa asko egin ditu hainbat herritan, bai bakarka (Tokio, Kobe, Bartzelona, New York, Madril eta abarretan) eta bai taldean (Kobe, Bartzelona, Madril, Veneziako eta Sao Pauloko Biurtekoak, Santander, eta abar).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eudald Serra