Euroeszeptizismo

Euroeszeptiko» orritik birbideratua)

Euroeszeptizismoa mugimendu politiko eta soziala bat da eta bere oinarria, europar hiritarrek, neurri handiago edo txikiagoan, Europar Batasuna errefusatzean datza. Europar integrazio prozesuaren aurkako jarrera ere bada, haren bideragarritasuna eta egokitasuna zalantzan jarriz. Pro-europarrak ez bezala, euroeszeptikoek ez dute talde homogeneoa osatzen eta definitzen dituen ezaugarri bakarra europar eraikuntzaren aurkako mugimenduak dira.

Euroeszeptizismo gogorraren adibidea, EBko bandera zirrimarratua Sopot-en, Polonian.


Euroeszeptizismo motak

Bi euroeszeptizismo mota bereizi ohi dira:

  • Euroeszeptizismo gogorra: norbere herrialdea Europar Batasunetik ateratzea eskatzen du, edo Europar Batasuna beraren desagerpena, erakunde hori ez demokratikoa, burokratikoa eta estatu kideen zapaltzailea delako[1][2]. Euroeszeptizismoa aipatzean normalean mota honetaz aritzen dira. Alderdi euroeszeptikoak Europako Parlamentuan Askatasunaren eta Demokraziaren Europa taldean biltzen dira eta beren bozeramailea Nigel Farage da, UKIPekoa.



Euroeszeptizismoaren arrazoiak

  • Estatuen interes ekonomikoen defentsa batasunaren interesen gainetik. Hori dela eta, beren ezaugarriengatik Europar Batasunetik jasotzen dutena baina ekarpen gehiago egiten duten zenbati estatuk trabak jarri izan dituzte EBko aurrekontua handitzeko. Kasurik adierazgarriena Erresuma Batua eta britainiar txekea da.
  • Europar Batasunaren eta NATOren jarrera inperialisten gaitzespena.
  • Zenbaitzuk neoliberaltzat hartzen dituzten Europar Batasunaren politika ekonomikoen errefusa eta sozialagoa izango den politika ekonomiko baten sustapena. Mota honetako euroeszeptizismoa ez da, beraz, sistema eta erakunde europarren erabateko gaitzespena, baizik boterean dauden alderdi politikoek sistema eta erakunde horietaz egiten duten erabilpenaren arbuioa. Normalean, jarrera hau dutenak ezkerreko edo ezker muturreko alderdiak, edo altermundialismotik gertu dauden talde sozialak izan ohi dira.



Alderdi Euroeszeptikoen taula Estatu kideen arabera
Euroszeptizismo gogorraEuroszeptizismo bigunaBeste
AlemaniaErrepublikarrak (Die Republikaner, REP)[3]
Alemaniar Batasun Popularra (Deutsche Volksunion, DVU)[3]
Alemaniako Alderdi Nazional-Demokrata (Nationaldemokratische Partei Deutschlands, NPD)[3]
Alemaniarentzako Alternatiba (Alternative für Deutschland, AfD)[4][3]
Hiritarrak haserre (Bürger in Wut, BIW)
Ezkerreko Alderdia (Die Linkspartei)[3]
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (zatiketa)[3]
Alderdi Sozialista Kristaua[3]
AustriaAustriako Askatasunaren Alderdia (Freiheitliche Partei Österreichs, FPÖ)[oh 1][3]
Austriako Etorkizunaren Aldeko Batasuna (Bündnis Zukunft Österreich)
BelgikaVlaams Belang[oh 2][3]
Fronte Nazionala[oh 3][3].
BulgariaBatasun Nazionala Eraso (Национално обединение Атака)[oh 4]
VMRO - Bulgariako mugimendu nazionala
ZipreEzker erradikalaren batasunerako komitea
KroaziaEskuineko Alderdi Kroata - Ante Starčević
Eskuineko Alderdi Kroata (Hrvatska Stranka Prava, HSP)
DanimarkaEuropar Batasunaren aurkako mugimendu herrikoia[3]
Ekaineko mugimendua (Juni Bevægelsen)[3]
Daniar Alderdi Popular (Dansk Folkeparti, DF)[3]
Batasun Zerrenda[3]
Aurrerapenaren alderdia
Alderdi Popular Sozialista (Socialistisk Folkeparti, SF)[3]
EspainiaAhal duguHerri Batasun Hautagaitza (Candidatura d'Unitat Popular, CUP)
EstoniaIndependentziaren AlderdiaZentroko Alderdia[oh 5]
FinlandiaFinlandiako Alderdi Komunista[3]Benetako Finlandiarrak[oh 6][3]
Kristau-demokratak[3]
FrantziaEzkerreko Alderdia
Frantziako Alderdi Komunista[3]
Langile Borroka[3]
Liga Komunista Iraultzailea
Fronte Nazionala
Mugimendu Nazional Errepublikarra
Mugimendu Errepublikarra eta Hiritarra
Frantziaren aldeko Mugimendua[3]
Alderdi Antikapitalista Berria[3]
Frantziaren aldeko Batasuna[3]
Errepublika Zutik[3]
GreziaEzker Erradikalaren Koalizioa (SYRIZA)
Elkartasun Ortodoxo Herrikoia
"Ez dut ordainduko" mugimendua
Greziar Independenteak
Ezker Antikapitalista
Urrezko Egunsentia
Greziako Alderdi Komunista[3]
Mugimendu demokratiko soziala[3]
Udaberri Politikoa[3]
Synaspismós[3]
HungariaHungaria hobeago baten aldeko mugimenduaFideszBeste politika bat posible da[oh 7]
IrlandaIrlandako Alderdi Berdea[oh 8][3]
Alderdi Sozialista
Sinn Féin
Italia5 Izar Mugimendua
Ipar Liga
Italiako anaiak - Aliantza nazionala
Forza Italia
LetoniaAberria eta askatasunaren alde
LituaniaZentroaren batasuna
LuxenburgAlternatiba demokratikorako alderdi erreformista
Ezkerra
Alderdi politiko erreformatua
MaltaEUD Malta
Alderdi Laborista
HerbehereakEzker Berdea
Alderdi Sozialista
Askatasunaren aldeko alderdia
Batasun Kristaua
PoloniaSamoobrona Rzeczpospolitej Polskiej
Poloniako familien liga
Eskuin berria
Legea eta justizia
Polonia solidarioa
PortugalPortugalgo Alderdi Komunista
Ezkerreko Blokea
Berdeak
Txekiar ErrepublikaBohemia eta Moraviako Alderdi Komunista
Errepublikaren aldeko elkartea - Txekiako Alderdi Errepublikarra
Alderdi Errepublikar zibikoa
ErrumaniaErrumania Handiaren Alderdia
Errepublika Berria
Erresuma BatuaErresuma Batuaren Independentziaren Alderdia[oh 9]Alderdi Kontserbadorea[oh 10]Alderdi Laborista[oh 11]
EslovakiaEslovakiako Alderdi Nazionala<
EsloveniaEsloveniako Alderdi Nazionala
SuediaSuediako Ezker Alderdia
Ingurumenaren Alderdia - Berdeak
Zentroko Alderdia
Langileen Suediako Alderi sozialdemokrata
Ekaineko zerrenda

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera


Kanpo estekak