Eusebio Maria Azkue

euskal idazlea

Eusebio Maria de los Dolores Azkue Barrundia (Lekeitio, Bizkaia, 1813ko apirilaren 13aib., 1873ko azaroaren 11) euskal idazlea izan zen. Resurreccion Maria Azkue hizkuntzalariaren aita. Matematikazale eta olerkaria zen, «poeta aratza, herrikoia izateari utzi gabe».[1]

Eusebio Maria Azkue
Bizitza
JaiotzaLekeitio1813ko apirilaren 13a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLekeitio1873ko azaroaren 11 (60 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia

Literaturaren Zubitegia: 314

Bizitza

Bilboko frantziskotarretan egin zituen lehen ikasketak. Karlisten alde borrokatu zen Lehen Karlistaldian. Gerra amaituta, Marotoren hitzarmena ez baitzuen aintzat hartu, Ferrolera joan zen nautika ikasketak egitera. Pilotu gisa zenbait urtez itsasoan ibili eta gero, nautika irakasle aritu zen Bermeon, Mundakan eta azkenik Lekeition.

Lanak

Mundakan idatzi zituen poesia gehienak, 1860. urtearen inguruan. Eusebioren poesiak Resurreccion Maria semeak argitaratu zituen aita hil ondoren, Parnasorako bidea (1896) izenburupean. Mota guztietako olerkiak ditu: onerazpenekoak (deboziozkoak), ipuinak, jolasgarriak, kondairazkoak, irrigarriak, ziri-bertsoak (epigramak), pozgarriak eta benetakoak, semearen sailkapenaren arabera. Bertatik ezagutzen zuen euskaldunen bizitzaren alderdiak deskribatu ditu modu koloretsuz, epigrametan eta satiretan halako malezia kutsu bat erakusten duelarik.

Poesia

  • Parnasorako bidea (1979, Hordago)

Bertsoa

  • Euskarazko vertsoak (1991, Labayru)

Eusebio Maria Azkueri buruzko lanak

Erreferentziak

Kanpo loturak