Euskal herrizaletasun

Euskadi eta Euskadikoa denarekiko atxikimendua
Euskalerrizaletasun» orritik birbideratua)

Euskal herrizaletasuna[1], euskozaletasuna[2][3] edo, batzuetan gutxiesgarria[erreferentzia behar], baskismoa Euskal Herriarekiko nahiz euskal kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.

Antzeko sentipena da euskaltzaletasuna.[erreferentzia behar] Euskaltzaletasunak euskararekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; euskal herrizaletasunak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, erdararekiko eta Euskal Herriko erdal kulturarekiko atxikimendua ere barne har dezake.[erreferentzia behar]

Euskal herrizaletasunaren aldekoari esanahi neutroarekin euskal herrizale[4] (edo euskalerrizale[5]) edo euskozale[6][7] deritzo. Bestalde, eskuarki, baskista hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskal Herriarekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko[erreferentzia behar]. Berebat, euzkozale eta euzkotar gaitzesgarritzat erabili izan dira, euskalduna ez den abertzalea izendatzeko[8].

Politikan

Euskal herrizaletasuna alderdi abertzale nahiz ez abertzaleek euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da; esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ezker Batua, Ahal Dugu eta PSE alderdiek (azken honetan Jesus Egiguren, Odon Elorza edo Gemma Zabaleta politikariak nabarmentzen dira).[erreferentzia behar]

Aldiz, Nafarroako Foru Erkidegoan, PSNek kontraesan garbian UPN eta NPPren eskuindar nabarrismoaren eraginez edo presiopean 1970eko hamarkadako amaieran erakutsi zuen hasierako jarrera euskal herrizaleari muzin egin dio.[erreferentzia behar] Geroa Bai (Nafarroa Bai), EH Bildu, Eusko Alkartasuna, EAJ, Aralar, Batzarre, Ahal Dugu edota Nafarroako Ezker Batua izan dira nabarrismo nagusiki aurrerakoia eta euskal herrizaletasuna uztartu dituzten alderdiak.[erreferentzia behar] Geroa Baik Euskal Herri zaletasun nafartarra[1] erabili izan du: "euskaltzale, Nafarroako nortasun guztiekiko errespetua gordeko duena, eta Nafarroan errotutako planteamendu politikoak mantenduko dituena"[oh 1]. Salbuespen gisa, CDN alderdia legoke, 1990eko hamarkadan arrakasta handirik gabe nabarrismoaren eta euskal herrizaletasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.[erreferentzia behar]

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo-estekak