Euskarazko irrati kateak

Euskarazko irrati kateak hizkuntza honetan emititzen dutenak dira.

Hedadura handikoak

Hego Euskal Herrian gai orokorrak jorratzen dituen "Euskadi Irratia" katerik entzunena da, EiTB talde publikokoa. "Gure Irratia" kate pribatua hedatuena da Ipar Euskal Herrian. Euskal Herri osoko katea, Info7 pribatua da, gaur egun internetez soilik. Hala ere, FM bidez igortzeko asmotan dago eta zenbait lekutan entzun daiteke dagoeneko, Donostian adibidez 99.2n eta Gasteizen 103.8an.

Tokian tokikoak

Hiriburuak kontuan hartuta, "Bilbo Hiria Irratia" eta "Euskalerria irratia" (Iruñea) ditugu alde batetik. Beste batetik, "Herri Irratia" eta "Hala Bedi" kate elebidunak aipagarriak dira Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren.

Probintziaka, "Bizkaia Irratia" eta "Xiberoko Botza" ditugu, Bizkaiko eta Zuberoako euskalkietaz lan egiten dutena.

Eskualdeka, nabarmentzekoak dira Nafarroako euskarazko irratiak eta Antxeta irratia (Bidasoaldea). Zintzilik irratia Oarsoaldean.

Espezializatuak

Kate espezializatu bakarra "Gaztea" dugu, musika arlokoa.

Beste batzuk

"Irratia.com" lehen irrati digitala bihurtu zen 2000. urtean.

Euskarazko irrati kateen zerrenda

  • Irati Irratia

Ikus, gainera

Kanpo estekak