Eusko Legebiltzarreko mahaiburu

Eusko Legebiltzarreko mahaiburu edo lehendakaria erakundeko presidentea da.[1] Egungo mahaiburua Bakartxo Tejeria jeltzalea da.[2]

Eusko Legebiltzarra, mahaiaren erdian, mahaiburua

Hautaketa

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 27.1 artikuluak Eusko Legebiltzarrak bere mahaia, tartean mahaiburu, hautatutuko zuela dio:[3]

«Biltzarreak, bere bazkideen artetik, Lehendakaria eta Mahaia aukeratuko ditu, eta Diputazio iraunkor batek Plenoan eta Batzordeetan ihardungo du.»


Baldintza bakarra legebiltzarkidea izatea da.

Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduaren 30. artikuluak hautaketa-sistema zehazten du:[4]

«1. Lehendabizi, lehendakaria hautatuko da. Proposatutako hautagaien artetik, legebiltzarkide bakoitzak izen bakarra idatziko du txartelean, eta Legebiltzarreko kideen gehiengo osoa lortzen duena hautatuko da lehendakari.

2. Hautagai batek ere ez badu beharrezko gehiengoa lortzen, beste bozketa bat egingo da boto gehien lortu duten bi hautagaiekin.
Berdinketaren ondorioz hiru edo gehiago badira bi boto kopuru handienak lortu dituzten hautagaiak, horiek guztiak pasako dira bigarren bozketara, salbu eta berariaz adierazten badute ez direla aurkeztuko. Boto gehien lortzen duen hautagaia aukeratuko da lehendakari bigarren bozketan.
3. Bigarren bozketan berdinketa gertatzen bada, hirugarren bozketa egingo da berdinduta dauden hautagaien artean, eta boto gehien lortzen duena aukeratuko da.
4. Hirugarren bozketan ere berdinketa gertatzen bada, hauteskundeetan boto gehien lortu duen zerrendako hautagaiaren alde ebatziko da auzia.

»


Eginkizunak

Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduaren 36. artikuluak bere eginkizunak azaltzen ditu:[4]

«1. Legebiltzarraren ordezkari gorena da Legebiltzarreko lehendakaria. Lanak bide onetik joatea bermatzea, eztabaidak zuzentzea, eztabaidetan ordena zaintzea eta ordainketak antolatzea dira lehendakariaren eginkizunak. Eskuordetzak egin ditzake bere egitekoetan.

2. Lehendakariari dagokio Erregelamendua betetzea eta betearaztea, zalantzakasuetan interpretatzea eta hutsuneetan osatzea, Erregelamendu honetan ezarritako moduan.
Bilkuretan, sortutako arazoa garrantzi handikoa baldin bada, bilkura etetea erabaki ahal izango du Mahaiaren eta/edo Bozeramaileen Batzordearen iritzia entzuteko.
3. Erregelamendua interpretatzeko eta osatzeko eginkizunetan diharduela ebazpen orokor bat emateko asmorik baldin badu, Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak beren oniritzia azaldu beharko dute lehenago. Lehendakaritzaren ebazpenak Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta indarrean egongo dira harik eta beste ebazpen batzuen bidez indargabetu arte edo Erregelamenduaren erreformaren bidez hartan jaso arte.
4. Lehendakariak kalitateko botoa du Mahaiaren erabakietan sor daitezkeen berdinketak hausteko, hala badagokio, eta, orobat, Autonomia Estatutuak, legeek eta Erregelamendu honek ematen dizkioten bestelako eginkizun guztiak beteko ditu.

»


Zerrenda

Hona hemen 1979z geroztik izandako mahaiburuen zerrenda:[5]

LegegintzaldiaIzenaAgintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Alderdia
I.a (1980-84)Juan Jose Pujana Arza1980ko martxoaren 31a1984ko martxoaren 22aEAJa
II.a (1984-87)1984ko martxoaren 22a1987ko urtarrilaren 8a
III.a (1987-90)Jesus Egiguren Imaz1987ko urtarrilaren 8a1990eko abenduaren 18aPSE
IV.a (1990-94)Joseba Andoni Leizaola Azpiazu1990eko abenduaren 18a1994ko azaroaren 30aEAJ
V.a (1994-98)1994ko azaroaren 30a1998ko azaroaren 25a
VI.a (1999-2001)Juan Maria Atutxa Mendiola1998ko azaroaren 25a2001eko ekainaren 8aEAJ
VII.a (2001-05)2001eko ekainaren 8a2005eko maiatzaren 16a
VIII.a (2005-09)Izaskun Bilbao Barandika2005eko maiatzaren 23a2009ko apirilaren 3aEAJ
IX.a (2009-2012)Arantza Quiroga Cia2009ko apirilaren 3a2012ko azaroaren 20aPP
X.a (2012-2016)Bakartxo Tejeria Otermin2012ko azaroaren 20a2016ko urriaren 21aEAJ
XI.a (2016-2020)2016ko urriaren 21a2020ko abuztuaren 3a
XII.a (2020-)2020ko abuztuaren 3a

a 1986ko irailaren 21ean talde mistora igaro zen EAJko beste 10 legebiltzarkiderekin batera, Eusko Alkartasunako kide izanik.

Erreferentziak

Kanpo estekak