Fariba Sheikhan

bizkaitar aktorea

Fariba Sheikhan Uriarte (Gernika, Bizkaia, 1988ko martxoaren 7a) aktorea eta abeslaria da.[1][2]

Fariba Sheikhan
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1988ko martxoaren 7a (36 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
persiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, dantzaria eta modeloa
Altuera160 zentimetro

IMDB: nm6685185 Rottentomatoes: celebrity/fariba_sheikhan
Instagram: faribasheikhan Edit the value on Wikidata
Fariba Sheikhanek ETB1en parte hartu zuen fikziozko Goenkale saioko herria, Arralde

Bizitza

Fariba Sheikhanek ama euskalduna eta aita teherandarra ditu, eta hortik datorkio persiar jatorriko izena, euskaldun gehienentzat exotikoa.[3] Eleanitza da, gazteleraz, euskaraz eta persieraz hitz egiten baitu. Txikitatik izan nahi zuen artista. Gogoan du soineko zuri bat zeramala, eta aitaren eskutik dantzatzen hasi zela auzoko tabernan, eta bere buruaren 'zabalkuntza' sentituko zuela, beste mundu batzuetan igeri egin balu bezala, horregatik interpretazioan eta musikan topatzen duen hori eta maitasuna dira gehien gustatzen zaionak.[1]

Sevillan ikasi zuen antzezpena.[4] Aktore izateaz gain, Leila TheNuit musika-taldearen ahotsa da.

Faribak dioenez, ez da erraza emakumea izatea ez bere munduan, ez beste inon. Bere munduan parametro gehiago daude, estetikoak batez ere: adina, itxura fisikoa...

Lanak

Telebistan

UrteaIzenburuaPertsonaiaKateaDatuak
2012GoenkaleFaribaETB135 atal
2013Bi eta batMercheEuskal Telebista60 atal
2014 - 2015El secreto de Puente Viejo[5]Inés Lagàr MendizábalAntena 3270 atal
2019Los nuestrosKurda inglesaTelecinco1 atal
2020La unidadNajwaMovistar+6 atal
2021Élite: historias brevesMay ShanaaNetflix1 atal

Zineman

Filmea
UrteaIzenburuaPaperaZuzendariaOharrak
2009After-Alberto RodríguezPaper txikia
2011Alaba zintzoa-Alvar Gordejuela y Javier RebolloPapel tximia
2023The Covenant-Guy Ritchie2. papera

Laburmetraiak

  • MARYLIN (2010) Ahotsa off.
  • MILLENIUM (2011) PreZinebi52
  • ASKE AZKENIK (2011) Nontzefilmak.
  • SUCEDIÓ EN LA AZOTEA (2012), Dir. María Elorza Deias.
  • PATERFILIA (2013),

Íñigo Kintana zuzend.

  • DENBORAREN ASTINDUAK. UPV

Erreferentziak

Kanpo estekak