Filipe Oihanburu

Lapurdiko dantzari, koreografo eta idazlea

Filipe Oihanburu (frantsezko idazkeran Philippe Oyhamburu[1]) (Argelès-Gazost, Pirinio Atlantikoak, Frantzia, 1921eko ekainaren 26a - Biarritz, 2023ko abenduaren 19a) euskal herritar koreografoa eta idazlea izan zen. Olaeta eta Etorki dantza-taldeen zuzendaria izan zen.[2][3][4][5][6][7]

Filipe Oihanburu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhilippe Charles Henri Doyhamboure
JaiotzaArgelès-Gazost1921eko ekainaren 26a
HerrialdeaLapurdi
HeriotzaBiarritz2023ko abenduaren 19a (102 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, idazlea, dantzaria, radio producer (en) Itzuli, irrati-esataria eta abesbatza-zuzendaria
Jasotako sariak
KidetzaEusko Ikaskuntza
Izengoitia(k)Philippe Oyhamburu
IMDB: nm3787393 Edit the value on Wikidata

Biografia

Hiru urte zituela familia Montevideora joan zen bizitzera eta han zortzi urte eman zituen.1930ean Parisera joan ziren eta han lehen ikasketak egin zituen. Oporrak Hendaian pasatzen zituen. 1939an, Miarritzera jo zuen, Bigarren Mundu Gerraren hasieran. Euskara ikasten hasi eta Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalean sartu zen garai hartan. Naziengandik ihesi ibili zen 1942-1944 urteetan, eta Parisen ondu zituen Dantza eta Musika ikasketak. Miarritzera itzuli zen 1944an, eta Olaeta ballet taldearen gidaritza hartu zuen berehala. 1945ean "Oldarra" izena hartu zuen taldeak, eta koreografia, musika eta dantza-ikuskari ugari eskaini zuen talde harekin ondoko zortzi urteetan.[8]

«Bizi naizeno, bizitza kantatuko dut ;

bizi naizeno, bizitza dantzatuko dut

»

Filipe Oihanburu[7][9][8]


Eusko Ikaskuntzako idazkari izan zen 1948-1951 urteetan, eta 1953an Etorki kantu- eta dantza-talde profesionala sortu zuen. Emanaldi asko eskaini du ordudanik Etorki taldeak mundu osoan zehar. Idazle gisa, liburuak ditu idatziak dantzaz, euskal deiturez eta politikaz: ideologia-arazoak (La revanche de Bakounine ou de l´anarchisme à l´autogestion, "Bakuninen ordaina edo anarkismotik autogestiora", 1976), Euskal Herriko politika (L´irréductible phénomène basque, "Euskaldunen arazo menderaezina", 1980) eta, oro har, euskal kulturako gaiak (1981, La danse basque, "Euskal Herriko dantza").

Frantziako eta Ipar Euskal Herriko irratietan ere lan egin du, frantsesez eta euskaraz. Euskal musika, dantza eta kultura sustatzen jarraitzeaz gain, 2001. urtean Diálogo con mi diario - Un joven independentista vasco en el París de la ocupación liburua argitaratu zuen. Alemaniarrentzat lan ez egiteagatik, Euskal Herritik Paris okupatura ihes egin zuen garaian idatzitako egunkariaren hainbat pasarte berreskuratu zituen liburu horretan. Oraindik orain, berriz, Oihanbururen beraren biografia ondu du Eneko Bidegainek Bidegileak bilduman.

Errekonozimenduak

  • Lucia Barahona-ren filma.(Crossroads, Kanaldude eta CNC, 2023)
    2021ean Biarritzeko urrezko domina eta omenaldi ofiziala jaso zuen bere 100. urtebetetzean Biarritzeko Marian Arregi gunean. Maritzuliko dantzariek dantzatu duten soka-dantzara dantzaren munduko zenbait lagun batu dira: Jojo Bidart, Mixel Theret, Edu Muruamendiaraz, Jon Maya, Maite Zabala eta Sabin Egiguren. Binaka erdiratu dituzte eta dantzarien harrera jasota sokan lotu dira. Sabine Oihanburu izan da azken aurrekoa eta atzeskuaren dantza jaso du eta Filipe Oihanburuk jaso du azkenik aurreskuaren agur-dantza. Sokara batuta eta zubiekin lotuta borobildu dute dantza. Oihana Dottax, Lorea Boscq, Oihana Zamponi, Marie Feyri, Pierre Latasa, Oihan Indart, Xan Olazkuaga eta Jon Olazkuaga aritu dira dantzan. Musikari lanetan, Maite Duboue aritu da txirularekin eta Ander Blasco esku-soinuarekin. Claude Iruretagoienak egin ditu ekitaldiaren zuzendari lanak.[10]

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak