Francisca Vives

Historialaria, ikertzailea eta irakaslea

Francisca Vives Casas (Cadiz, 1956ko irailaren 16a) Gasteiz eta Arabako ondare historiko artistikoan eta Emakumeen Historian espezializatutako historialari andaluziarra da.

Francisca Vives
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisca Vives Casas
JaiotzaCádiz1956ko irailaren 16a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, irakaslea eta idazlea

Biografia

Filosofia eta Letretan lizentziaduna da, Historia sailean, Nafarroako Unibertsitatean (1979). Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Arkitektura eta Hiri Ondarea Kontserbatzeko eta Zaharberritzeko espezialista (1996). Artearen Historian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) (1998).[1]

2004az geroztik, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasle izan da Arte Ederretako lizentziaturako irakasgaietan, eta, berriki, Arte, Sorkuntza eta Diseinu graduetan eta Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze graduetan irakasle jardun du. 2015. urtetik Arabako Esperientzia Geletako irakaslea da.[2] EHUko Arte Garaikidearen Kontserbazio eta Erakusketako Masterrean (CYXAC) irakaslea da.[3]

Bere ikerketa ildoak honakoetan oinarritzen dira; Gasteizko eta Arabako ondare historiko artistikoan, emakumeen Historian, bai alderdi historikoan bai artistikoan, XVIII, XIX. eta XX.mendearen lehen erdira arte.

Gasteizko Santa Cruz komentuko ondarearen arduraduna da 2014tik. Bere ikerketa lanari Gasteizko historiaren zabalkundea gehitu dio, prentsa idatzian, irratian eta telebistan egindako lankidetzaren bidez.

Lanak

Liburuak argitaratu ditu, baita artikuluak aldizkari zientifikoetan eta kolaborazioak lan kolektiboetan, aipagarriak:

  • El Palacio de Montehermoso: historia de un edificio / Montehermoso Jauregia: eraikin baten historia, 2008.[4]
  • La vida cotidiana de las mujeres en la Vitoria de los siglos XVIII y XIX, con Paloma Manzanos Arreal, 2005.[5]
  • Patrimonio histórico artístico en el término municipal de Vitoria-Gasteiz, con Susana Aréchaga Alegría, 2005.[6]
  • Torres y fortificaciones en Álava, con Susana Aréchaga Alegría, 2004.[7]
  • Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos: recorridos y biografías, con Paloma Manzanos Arreal, 2001.[8]
  • La Academia de Bellas Artes de Vitoria (1818-1889). (Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 2000).[9]

Erreferentziak