Francisco Asenjo Barbieri

Francisco Asenjo Barbieri (Madril, 1823ko abuztuaren 3an - 1894ko otsailaren 19an) konpositore eta musikologo espainiarra izan zen, Zartzuela autore esanguratsua.

Francisco Asenjo Barbieri

Bizitza
JaiotzaMadril1823ko abuztuaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1894ko otsailaren 17a (70 urte)
Hobiratze lekuaSan Isidroko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, orkestra zuzendaria, musikaren teorikoa, musika-historialaria eta jatetxe-jabea
Lantokia(k)Madril
KidetzaReal Academia Española
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Izengoitia(k)José Ibero Canfranc, José Ibero Ribas y Canfranc eta Uno de tantos
Genero artistikoaopera
zarzuela

IMDB: nm0053657 Musicbrainz: 101543f1-5938-4a27-bd59-0ccb65ed8692 Discogs: 1638146 IMSLP: Category:Barbieri,_Francisco_Asenjo Edit the value on Wikidata

Biografia

Francisco Asenjo Barbieri Madrilen jaio zen, Sordo kalean, 1823ko abuztuaren 3an eta San Sebastian elizan eman zioten bataioa. Aita José Asenjo izan zuen eta ama, berriz, Petra Barbieri. Umezurtz geratu zen eta amaren aldeko aitona izan zen ilobaren hezkuntzaren ardura hartu zuena. Aitona dantzaria izandakoa zen, dantza zuzendari eta konpositorea eta, honen eraginez, mutikoa Santa Cruz de la Zarza (Toledo) komentu trinitarioan sartu zuten, latina, erretorika eta poetika ikasi zituelarik[1].

1837an medikuntza ikasten hasi zen, baina bide hori utzi eta ingeniaritza, fisika eta kimika, marrazketa, frantsesa eta arkitektura hartu zituen gero. Aitonarekin bizi zen oraindik eta solfeo ikasketei ere ekin zien, Rossini, Bellini eta Donizettiren errepertorioa buruz zekizkielarik.

1837an, musika ikasketa ofizialak ere hasi zituen Musika Kontserbatorioan eta Ramón Broca izan zuen klarinete irakasle, Pedro Albéniz pianokoa eta kantua ikasi zuen Baltasar Saldonirekin[1].

1840an, berriz, konposizioa ikasi zuen Carnicerekin.

Aita hil zenean, ama bigarrenez ezkondu zen, oraingo honetan, Luciano Martínez konpositorearekin eta Lucenara joan zen bizitzera, Barbieri Madrilen geratzen zen bitartean. Mutilak klarinetea edo pianoa jo ohi zuen, bizitza irabazteko[2].

Ibilbidea

Zartzuelen aita eta hizkuntza musikalaren aitzindari, benetan espainiarra den antzerki musikal baten sortzaile kantsideratzen dute.

Barbierik 60 bat zartzuela konposatu zituen: Jugar con fuego (1851), Los diamantes de la corona (1854), Pan y toros (1864), El barberillo de Lavapiés (1874)...

Klarinete izan zen Milizia Nazionalaren bandan eta italiar opera konpainia batekin elkartu zen, Il Buontempone opera idatzi zuelarik, baina porrot ekonomikoak ez zion estreinatzen utzi.

Kritiko lanetan ere ibili zen eta Real Palacio antzokiko oroitarazlea ere izan zen.

Musika aldizkari bat sortu zuen, La España musical, eta hortxe piztu zen bere interesa jaioberri zen musikologia zientzian. Bera izango zen, Felipe Pedrellekin batera, Espainian izango zen lehen ordezkaria.

1840ko hamarkadan modan jarri zen opera nazionalaren gaineko polemiketan parte hartu zuen eta gazteleraz eginiko antzerki musikal ekimemetara batu zen, Zartzuelaren berpizkunde itzela ekarriko zutenak. Gaztambide, Ynzenga, Hernando eta Oudrid sortu ziren, generoa kontsolidatuta geratu zelarik. Geroago, Emilio Arrieta etorriko zen taldera eta denen artean sortuko zuten Madrilgo Jovellanos kaleko Zartzuela Antzokia (1856ko urrian).

Antzerkiari eman zizkion urte hauetan, 70 zartzuela baino gehiago idatzi zituen. Hauek dira nabarmenenak: Gloria y Peluca (1850), Jugar con fuego (1851), Todos son raptos (1851), El marqués de Caravaca (1853), Los diamantes de la corona (1854), El sargento Federico (Gaztanbiderekin batera, 1855), Mis dos mujeres (1855), El diablo en el poder (1856), Un tesoro escondido (1861), Pan y toros (1864), El barberillo de Lavapiés (1874) eta El señor Luis el tumbón (1891).

Barbierik beste musika genero batzuk ere landu zituen: 1884an, musika jarri zion Visça la pau ereserkiari, Apel-Les Mestres poeta kataluniarraren testua erabiliz eta Versa est Luctum motetea.

Artikulu ugari idatzi zuen eta agiri musikalen artxibo esanguratsu bat ere bildu zuen, hurrengo urteetan Sociedad de Autoresek argitaratuko zituenak. Luis Carmena eta Millanen opera italiarraren kronikaren sarrera ere idatzi zuen, italiar generoaren oinarriak Madrilera zabalduz (1878).


Francisco Asenjo Barbieriren zartzuela katalogoa
UrteaLanaMotaLibretista
1850Gloria y pelucaZartzuela (1 acto)José de la Villa del Valle
1850TramoyaZartzuela (1 acto)José Olona
1850Escenas en Chamberí (Joaquín Gaztambide, Rafael Hernando y Palomar eta Cristóbal Oudridekin elkarlanean)Zartzuela (1 acto)José Olona
1850La picaresca (Gaztambiderekin elkarlanean)Zarzuela (2 actos)Carlos García Doncel eta Eduardo Asquerino
1851Jugar con fuegoZartzuela (3 actos)Ventura de la Vega
1851Por seguir a una mujer viaje. (Gaztambide eta Hernandorekin elkarlanean)Zartzuela (4 eszena)José Olona
1852El ManzanaresZartzuela (1 acto)Mariano Pina y Bohigas
1852Gracias a Dios que está puesta la mesa!.Zartzuela (1 acto)José Olona
1853El marqués de CaravacaZartzuela (2 actos)Ventura de la Vega
1853Don Simplicio Bodadilla (Gaztambide, Hernando eta José Inzengarekin elkarlanean)Zarzuela (3 actos)Manuel Tamayo y Baus eta Victorino Tamayo y Baus
1853Galanteos en VeneciaZartzuela (3 actos)José Olona
1854Aventura de un cantanteZartzuela (1 acto)José María Gutiérrez de Alba
1854Los diamantes de la coronaZartzuela (3 actos)Francisco Camprodón según Eugène Scribe
1855Mis dos mujeresZartzuela (3 actos)Luis Olona
1855Los dos ciegosZartzuela (1 acto)Luis Olona
1855El sargento Federico (Gaztambiderekin elkarlanean])Zartzuela (4 actos)José Olona
1855El vizcondeZartzuela (1 acto)Francisco Camprodón
1856El diablo en el poderZartzuela (3 actos)Francisco Camprodón
1857El relámpagoZartzuela (3 actos)Francisco Camprodón
1857Jugar con fuegoZartzuela (3 actos)Ventura de la Vega
1857El sargento Federico (Gaztambiderekin elkarlanean])Zartzuela (4 actos)Luis Olona
1858Amar sin conocer (Gaztambiderekin elkarlanean])Zartzuela (3 actos)José Olona
1858Un caballero particularZartzuela (1 acto)Carlos Frontaura
1858Por conquistaZartzuela (1 acto)Francisco Camprodón
1859El robo de las sabinasZartzuela (2 actos)Antonio García Gutiérrez
1859Entre mi mujer y el negroZartzuela (2 actos)Luis Olona
1859El niñoZartzuela (1 acto)Mariano Pina Domínguez
1861Un tesoro escondidoZartzuela (3 actos)Ventura de la Vega
1862El secreto de una damaZartzuela (3 actos)Luis Rivera
1863Dos pichones del TuriaZartzuela (1 acto)Rafael María Liern
1864Pan y torosZartzuela (3 actos)José Picón
1866Gibraltar en 1890Zartzuela (1 acto)José Picón
1867Un tesoro escondidoZartzuela (3 actos)Ventura de la Vega
1868El pan de la bodaZartzuela (2 actos)Francisco Camprodón
1869Le trésor cachéZartzuela (3 actos)Ventura de la Vega
1870RobinsónZartzuela (3 actos)Rafael García Santisteban
1871Los holgazanesZartzuela (3 actos)José Picón
1871Don Pacífico (edo «El dómine irresoluto»)Zartzuela (1 acto)Antonio María Segovia
1871El hombres es débilZartzuela (1 acto)Mariano Pina Domínguez
1872Sueños de oroZartzuela (3 actos)Luis Mariano de Larra
1873Los comediantes de antañoZartzuela (3 actos)Mariano Pina y Bohigas
1873El matrimonio interrumpidoZartzuela (1 acto)Miguel Pastorfido
1874El Barberillo de LavapiésZartzuela (3 actos)Luis Mariano de Larra
1874El domador de fierasZartzuela (1 acto)Ramos Carrión y Campo-Arana
1875La vuelta al mundo.Zartzuela (3 actos)Luis Mariano de Larra
1876Chorizos y polacosZartzuela (3 actos)Luis Mariano de Larra
1876La confiteraZartzuela (1 acto)Mariano Pina y Bohiga
1876Juan de UrbinaZartzuela (3 actos)Luis Mariano de Larra
1877Artistas para La HabanaZartzuela (1 acto)Rafael Maria Liern eta Augusto E. Mandan y García
1877Los carbonerosZartzuela (1 acto)Mariano Pina y Bohigas
1878El triste ChactasZartzuela (1 acto)Pedro María Barrera
1879Los chichonesZartzuela (1 acto)Mariano Pina y Bohigas
1880¡A Sevilla por todo!Zartzuela (2 actos)Javier de Burgos
1881Anda, valientezartzuelaMariano Pina Bohigas
1883Sobre el canto de UltrejaZartzuela (1 acto)Flores Laguna
1884De Getafe al paraíso (o «La familia del tío Maroma»)Sainete Lírico (2 actos)Ricardo de la Vega
1884Hoy sale hoy ...! (Federico Chuecarekin elkarlanean)Zartzuela (1 acto)Tomas Luceño eta Javier de Burgos
1884Los fusilerosZartzuela (3 actos)Mariano Pina Domínguez
1885Novillos en polvoranca (o «Las hijas de Paco Ternero»)Zartzuela (1 acto)Ricardo de la Vega
1891El señor Luis el Tumbón (o «Despacho de huevos frescos»)Zartzuela (1 acto)Ricardo de la Vega
-La vuelta al mundoZartzuela (4 actos)Luis Mariano de Larra

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Asenjo Barbieri

Erreferentziak