Frantzisko Coll

Frantzisko Coll i Guitart (katalanez: Francesc Coll i Guitart; Gombrèn, 1812 – † Vic, 1875), "Aita Coll" deitua familia giroan, kataluniar domingotar erlijiosoa izan zen, misiolaria eta Anunciatako Ahizpa Domingotarren fundatzailea. Eliza Katolikoak 2009ko urriaren 11n onartu zuen santu bezala.

Frantzisko Coll

(1965)
Bizitza
JaiotzaGombrèn1812ko maiatzaren 18a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaVic1875eko apirilaren 2a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, founder of Catholic religious community (en) Itzuli eta fraidea
Santutegia
Apirilaren 2
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Find a Grave: 29536067 Edit the value on Wikidata

Biografia

Bizitzako lehen urteak

Frantzisko Coll i Guitart 1812.eko maiatzaren 18an jaio zen Gombrènen, Kataluniako Pirinioetako herri txiki batean (Girona). Garai hartan, Kataluniak Napoleonen kontrako gerraren ondorioak pairatzen zituen.[1] Eskasia, gosea eta zailtasun mota guztietako garaia zen. Hamaika anai-arreben arteko gazteena zen Frantzisko; lau urte zituenean aita hil zitzaien. Bere ama, Magdalenak, kristau petoa izanik, Jainko Aitaren eta Ama Birjinaren maitasun eta urrikaltasunean hezi zuen Frantzisko.

Izaeraz aktiboa eta artega, bizitzako zailtasunek nortasuna sendo eta indartsua eraikitzen lagundu zioten. Hamar urteekin, apaiz bokazioaz erakarrita, Vic-era joan zen, familiagandik urruti Seminarioko ikasketekin hasteko asmoz. Seminarioko beste lagun behartsuak bezala, landetxe batean bertako seme-alabei ikasketetan eta heziketa kristauan laguntzearen truke jatekoa eta ostatua lortu zituen eta familiako kide bezala hartu zuten.[2]

Dominikarra eta misiolaria

18 urteekin, Jainkoaren deia jasota Predikatzaileen ordenan zegoelarik, Gironako dominikarren komentuan sartu zen 1831.ean. Formakuntza jasotzen egon zen urteei buruz hurrengoa esaten ohi da “ez zela zituen aparteko gaitasunik adierazten, baina deigarria zen gauza arruntak hain ondo egiteko zuen modua”. Apaiz izateko hilabete gutxi falta zirenean, Fernando Vll-aren[3] oinordekotzagatik istilu politiko giroan, Espainiako erlijio-orden guztiak debekatu ziren (esklaustrazioa). 1835eko abuztuan Frantzisko Coll eta bere komunitatea komentutik kanporatuak izan ziren eta ez zuten inoiz gehiago bueltatzerik izan.

Zalantzaz betetako hilabete askoren ondoren eta gobernuak Orden Sakratuaren sakramentua ospatzea debekatu ondoren, Solsona hirian apaiz ordenazioa lortu zuen 1836.eko maiatzaren 28an. Parrokia batean lehenik eta Kataluniako elizbarrutia desberdinetako misiolari bezala gero, hogeita hamar urte baino gehiagotan apaiza izan zen. Predikatzaile ospetsua bilakatu zen eta bere hitzek jarraitzaile mordoak eta sutsuak lortu zituen. Herritarrentzat Jainkoaren Hitza modu maitekor, sutsu, xamur eta ulergarrian eramatea zen bere kezka nagusia, benetako eta barne fede-aldaketa lortzeko. Beste apaizekin talde lana egitea aukeratu zuen eta San Antoni Maria Claret-en lankide izan zen haren misiolari lanetan.[4]

Fundatzaile

Bere misio lanetan ikusten zuen errealitate sozial eta erlijiosoarekin larrituta zegoen. Herri txikiko gazteek, neskak bereziki, hezkuntza josatzeko aukera gutxi zituzten. Honengatik Anunciatako Ahizpa Dominikarren Kongregazioa sortu zuen 1856.eko abuztuaren 15ean.[5] Zailtasun handiak izan zituen, Aita Coll-ek ez baitzuen inoiz dirurik jaso bere misiolari lanengatik eta ez zuen inolako errekurtso ekonomiko ez sostengurik. Alabaina, Kongregazioa azkar hedatu zen eta 14 urte iragan ondoren 46 etxe zenbatzen zituzten Katalunian. Ahizpak, jende xumea gehien bat, beraien formakuntzari gogor ekin zioten eta maistra tituluak lortzen Joan ziren. Herri txikitako edo hiri batzuetako eskola txikiak zein eskola publikoak gidatzeko deituak izan ziren.

Gaur egun, Anunciatako Ahizpa Dominikarrak Europako hogei herrialdetan, Hego Ameriketan, Erdialdeko Amerika, Afrikan eta Asian barna zabalduta daude. Euskal Herrian Burtzeña (Bizkaian) , Donostian eta Errenterian (Gipuzkoan) daude.

Azken urteak

Aita Coll-ek bere misio ekintzetan eta Kongregazioaren antolakuntza arduran lan egiten zuen. Hala ere, 1869.eko abenduan, 57 urte zituela, lehenengo iktusa jasan zuen. Bere osasuna gainbeheratzen hasi zen, itsu geratu zen eta buru-ahalmenak galdu zituen. Fedeaz, adorez eta Errosarioaren babesean bizitu zituen une latz hauek. Vic-en hil zen 1875.eko apirilaren 2an eta herritarrak hain modu kartsuan Jaungoikoaren Hitza erakutsi zienarengana gerturatu ziren masiboki agurtzera.[6] Bere gorpuzkiak Vic-eko Kongregazioaren Ama Etxean ohoratzen dira.

Ondarea

Sermolari eredugarria izan zen bere bizitzan zehar, gertutasuna, apaltsauna eta besteei laguntzeko nahia bere ezaugarri adierazgarrienak izanik. Gazte eta haurrekiko sentikortasun eta konpromisoa, eta emakumeen heziketan emandako bultzada Dominikarren Kongregazioaren sorrerarekin bermatu nahi izan zituen.

Aita Santu Joan Paulo II.ak dohatsu egin zuen 1979. Urtean eta 2009.eko urriaren 11an kanonizatu zuen Aita Benedikto XVI.ak.[7] Bere ohorezko jai eguna maiatzak 19an ospatzen da.

Bibliografia

  • Gómez García, Vito T. (1993). Francisco Coll, O.P. Testimonios (1812 - 1931). HH. Dominicas de la Anunciata, Valencia
  • Gómez García, Vito T. (2009). El padre Coll, dominico: Francisco Colly y Guitart, santo fundador de las Dominicas de la Anunciata. EDIBESA, Madrid
  • González González, Ma. Otilia (2008), Francisco Coll y Guitart, O.P.: Fondateur de la Congrégation des Soeurs Dominicaines de la Anunciata

Erreferentziak

Kanpo estekak