Funtzio talde

Kimika organikoan funtzio taldeak egitura azpimolekularrak dira, hauek dituen molekulari erreaktibotasuna ematen dien konposaketa elemental eta konektibotasun zehatz batez bereizten direnak. Egitura hauek hidrokarburo kate aseek galdutako hidrogeno atomoak ordezkatzen dituzte. Hidrokarburo alifatiko edo kate irekiko taldeak generikoki R bezala irudikatzen dira (alkil erradikalak), aromatikoak edo bentzenoaren eratorriak Ar (aril erradikalak) bezala irudikatzen diren bitartean.

Funtzio talde arruntenak

Jarraian zerrendaturiko funtzio taldeak arruntenak dira. Tauletan, R, R' edo antzeko ikurrek hidrokarburo kate bati, hidrogeno atomo bati edo edozein atomo multzori erreferentzia egin diezaiokete.

Funtzio talde oxigenatuak

C-O loturen presentzia

Funtzio taldeaKonposatu motaFormulaEgituraAurrizkiaAtzizkiaAdibidea
Hidroxilo taldea (OH Taldea)AlkoholaR-OH hidroxi--ol
Alkoxi taldea (edo ariloxi) (O Taldea)EterraR-O-R' -oxi-R-il R'-il éter
Karbonilo taldeaAldehidoaR-C(=O)H karbaldehido--al
ZetonaR-C(=O)-R' oxa--ona
Karboxilo taldeaAzido karboxilikoaR-COOH karboxi-Azido -oiko
Azilo taldeaEsterraR-COO-R' -iloxikarbonil-R-ato de R'-ilo

Funtzio talde nitrogenatuak

Amidak, aminak, nitrokonposatuak, nitriloak. C-N loturen presentzia

Funtzio taldeaKonposatu motaFormulaEgituraAurrizkiaAtzizkiaAdibidea
Amino taldeaAminaR-NR2 amino--amina
IminaR-NCR2 imino--imina
Talde aminoa
eta karbonilo
AmidaR-C(=O)N(-R')-R" karbamoil--amida
Nitro taldeaR-NO2 nitro-_
Nitrilo tadleaNitriloa edo zianuroaR-CN ziano--nitrilo
IsozianuroaR-NC _isozianuro
IsozianatoR-NCO _isozianato
azo taldeaAzoderibatuaR-N=N-R' __
DiazoderibatuaR=N=N diazo-_
Diazonio gatza-N≡N__-azida
HidrazinaR2N-NR2____

Funtzio talde halogenatuak

Karbonoz, hidrogenoz eta halogenoez osatutako konposatuak

Talde funtzionalaKonposatu motaKonposatuaren
formula
AurrizkiaAtzizkia
Haluro taldeaHaluroR-Xhalo-_
Azilo taldeaAzido haluroaR-COXHaloformil--oilo haluroa

Sufrea duten taldeak

Funtzio taldeaKonposatu motaKonposatuaren
formula
AurrizkiaAtzizkia
Sulfuro taldeaTioeterra edo sulfuroaR-S-R'alkil tio--
R-SHTioltiolmerkapto--tiol
R-SO-R'Sulfixido___
R-SO2-R'Sulfona___
_Azido sulfonikoRSO3Hsulfo-azido -sulfoniko

Organofosforatuak

Funtzio taldeaKonposatu motaFormulaEgituraAurrizkiaAtzizkiaAdibidea
FosfinaPR3 __
_P(=O)R3 __
FosfinitoP(OR)R2 __75px|
FosfinatoP(=O)(OR)R2 __
FosfonitoP(OR)2R __75px|HEDP
FosfonatoP(=O)(OR)2R __
FosfitoP(OR)3Fosfitoa_fosfito
Fosfato taldeaFosfatoP(=O)(OH)2R __
FosforanoPR5 __

Funtzio taldeen izenak alkanoen izenekin konbinatuz konposatu organikoak izendatzea lortzen da. Izendapen hau arautzeaz konposatu organikoen nomenklatura arduratzen da.

Funtzio taldeetan hidrogenorik ez duten atomoak beti lotura kobalenteekin lotzen dira, gainontzeko molekulak bezala. Atomo taldea gainontzeko molekularekin lehenik indar ionikoen bidez lotzen denean, taldea, modu egokiagoan, ioi poliatomiko edo ioi konplexu bezala izendatzen da. Aurreko guztiak erradikal deitzen dira, erradikal hitza erradikal askearen aurretik doan esanahiarekin erabiliz.

Kanpo estekak