Gante

Gante[1] (nederlanderaz: Gent, ɣ̟ɛn̪t̪ ahoskatua; frantsesez: Gand, ɡɑ̃ ahoskatua) Belgikako iparraldeko hiri bat da, Flandrian kokatua, Ekialdeko Flandriako hiriburua. 156,18 km² ditu, eta 2019an, 262.219 bizilagun zituen[2].

Gante
Gent
Belgikako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Flemish Region
Province of Belgium Ekialdeko Flandria
Belgikako barrutiaArrondissement of Ghent
AlkateaMathias De Clercq (en) Itzuli
Izen ofizialaGent
Jatorrizko izenaGent
Posta kodea9000, 9050, 9032, 9030, 9031, 9040, 9041, 9051, 9052, 9042, 9110, 9219 eta 9002
HerriburuaGhent (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak51°03′13″N 3°43′31″E / 51.0536°N 3.7253°E / 51.0536; 3.7253
Map
Azalera157.77 km²
MugakideakEvergem, Zelzate, Lochristi, Destelbergen, Merelbeke, Sint-Martens-Latem, De Pinte, Melle (Belgika) eta Lievegem (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria265.086 (2022ko urtarrilaren 1a)
1.472 (2020)
Dentsitatea1.680,21 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia09
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakNottingham, Melle, Brașov, Kanazawa, Tallinn, Saint-Raphaël, Mohammedia, Wiesbaden, Gdańsk, Albany eta Lieja
Hizkuntza ofizialanederlandera
stad.gent eta gent.be

Historia

Aztarnak arkeologikoek adierazi dute eskualde horretan, Lys eta Eskalda ibaien artean, Harri Arotik Burdin Arora gizakia bizi izan zela[3]. Zenbait historialariren arabera, hiriaren antzinako izena Ganda izen zeltatik dator, elkargune esan nahi duena[3]. Beste iturri batzuen ustez, Gontia izeneko jainkosari loturik dago.[4]

Nahiz eta erromatar erregistrorik ez egon, indusketa arkeologikoek Gante eskualdeak lehenagotik populaturik zegoela erakusten dute. Frankoek lurraldea inbaditu zutenean, IV. mendetik V. mendera, haien hizkuntza —antzinako nederlandera— eraman zuten, zelteraren eta latinaren ordez.

Erdi Aroa

650. urtearen inguruan, San Amandok bi abadia fundatu zituen Ganten: San Petri eta San Bavo. Hori dela eta, hiria handitzen hasi zen abadiaren, merkataritza-gunearen eta zenbait herriguneren inguruan. 800. urtearen inguruan, Luis Errukitsuak, Karlomagnoren semeak Karlomagnoren biografo Einhard bi abadien arduradun jarri zuen. Bikingoek birritan arpilatu zuten, 851n eta 879an.

X. mendetik aurrera, Flandriako hiriburua izan zen, oihalen merkataritzan aberastu ziren burgesen harrokeria zapaltzeko Kondeen jauregia eraiki zenetik. XIII. mendean, Gante Europako bigarren hiririk handiena zen, Parisen ondoan, Kolonia edo Mosku baino handiagoa[5]. Hiriko harresien barruan 65.000 lagun baino gehiago bizi ziren. Belfria, San Bavo katedrala eta San Nikolas eliza garai hartako eraikinen adibideak dira.

Eskualde horretako ibaiek maiz gainezka egiten zuten. Larreetan artaldeak bazkatzen ziren, artilea erabiltzen baitzen jantziak egiteko. Erdi Aroan, Ganteko jantziak Europako famatuenak ziren. Artilegintza, hasieran Brujasen kokatua, Goi Erdi Aroan hara lekualdatu eta laster Europako hiririk industrializatuena bilakatu zen. Artilearen eskaera hain handia zen, non Europako hainbat tokitatik ekarri behar baitzen. Ehun Urteetako Gerraren garaian, ordea, Ingalaterrarekiko merkataritza asko murriztu zen

Aro Modernoa

XV. mendean hiria errekuperatu zen, Flandria eta ondoko probintziak Borgoinako dukeek beretu zituztenean. Zerga handiak zirela-eta, Gante matxinatu zen, baina Gavereko batailan Filipe Onberak, Borgoinako dukeak, menperatu zuen. Garai horretan, Herbehereetako erdigune sozio-politikoa Flandriatik (Brujas, Gante) Brabantera (Anberes, Brusela) aldatu zen, Ganteren betekizuna garrantzitsua bazen ere. Geroago, Brujasekin batera, bi aldiz matxinatu zen Maximiliano Austriakoaren aurka, Flandria gobernatu zuen Habsburgo etxearen lehen erregea.

Bertan jaio zen, 1500. urtean, Karlos Habsburgokoa, Joana Gaztelakoaren semea, Erromatar Inperio Santuko enperadorea eta Espainiako erregea izan zena. Nahiz eta Ganten sortua izan, hiria zigortu zuen 1539ko matxinadaren ondoren. Nobleak derrigortu zituen enperadorearen aurrean oinutsik ibiltzera eta lepoan korapilatutako soka bana eramatera. San Bavo abadia suntsitua izan zen, eta haren tokian gotorleku bat eraiki zuten espainiar tropentzat. 1567an, Fernando Álvarez de Toledo Albako dukea izendatu zuten Espainiar Herbehereetako gobernadore. XVI. mendearen amaieran eta XVII. mendean, Laurogei Urteko Gerrak hondamen itzela ekarri zuen. Gerra horren bukaeran, Gantek lehen mailako merkataritza-gunea izateari utzi zion.

1705ean, Espainiako Ondorengotza Gerran, Marlboroughek hartu zuen. 1714an, Utrecht eta Rastatteko itunen ondorioz, Austriaren mende geratu zen. 1745ean, frantziar armada hiriaz jabetu zen Austriako Ondorengotza Gerran. 1748ko Aix-la-Chapelleko itunarekin, Austriako Etxearen eskuetara itzuli zen: harrezkero, Flandriako eskualde horrek Austriar Herbehereak izena hartu zuen 1815 arte (Napoleondar Gerren amaiera arte).

Aro Garaikidea

1814ko abenduaren 24an, Ganteko Ituna sinatu zen, 1812ko angloamerikar gerrari amaiera eman ziona. Waterlooko batailaren ondoren (1815), Gante eta Flandria, ordu arte Austriar Herbehereen zatia, 15 urtean Herbehereetako Erresuma Batuaren parte bilakatu ziren. 1817an, Ganteko unibertsitatea sortu zuten eta itsasoarekin lotzen zuen Gante-Terneuzen ubidea eraiki (1824-1827).

XVIII. eta XIX. mendeetan, ehun-industria berriro suspertu zen Ganten. 1800. urtean Lieven Bauwensek, industrializazio planak eta ehuntzeko lehenengo makina eranab zituen Ingalaterratik hirira eta kontinentera; gaur egun, makina Arkeologia Industrialaren Museoan dago ikusgai[6].

1830ean, Belgikako Iraultzaren ondoren, hegoaldeko probintziak Herbeheretatik aldendu ziren eta behin behineko gobernu eta Biltzar Nazional bat antolatu zen eskualde katoliko horretan. 1831n, Leopoldo I.ak Belgikako errege izendatzean, lurraldea monarkia parlamentario bihurtu zuen. Iraultzaren ostean, Gantek hamarkada batez itsasorako sarrera galdu zuen. Horren ondorioz, tokiko ekonomiak porrot egin zuen. Belgikako lehen sindikatuak Ganten sortu ziren.

1913an, munduko erakustaldi bat antolatu zen hirian. Azpiegitura moduan, Sint-Pieters tren geltokia eraiki zen aurreko urtean. Bi mundu gerretan, alemaniarrek Gante okupatu zuten, baina hiriak ez zuen kalte handirik jasan.

Geografia

Leie eta Eskalda ibaiak elkartzen diren tokian dago.

Klima

    Datu klimatikoak (Gante)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)6610131719222218149813.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)214610131514129648
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)211520182019161718191919221
Iturria: Weatherbase [7]

Banaketa administratiboa

Barrutiak

Auzoak
#IzenaAzalera
(km²)
Biztanleria
(2007)
Dentsitatea
IGante 112.831
IIMariakerke5,2011.8832285
IIIDrongen27,4312.218445
IVWondelgem5,8212.4072130
VSint-Amandsberg5,9923.1433860
VIOostakker10,4712.7931220
VIIDesteldonk5,71897157
VIIIMendonk6,2924339
IXSint-Kruis-Winkel 1.169
XLedeberg1,098.4547755
XIGentbrugge7,8620.3172585
XIIAfsnee3,951.445365
XIIISint-Denijs-Westrem6,245.134825
XIVZwijnaarde12,046.822565

Demografia

Bilakera demografikoa (1806 – 2011)
1806183018661900193019611980199020002011
58.19983.783115.354160.133170.358157.811241.695230.543224.180247.486
Sint-Baafs edo Saint Bavo katedrala.

Ekonomia

Janari-industria du (garagardoa, edariak). Oso ezagunak dira bertan egiten diren oihalak. Portuak garrantzi handia izan du Ganteko ekonomian: hari esker, papergintzak, industria kimikoak eta metalgintzak hartu dute indarra.

Kultura

Ospetsuak dira bost urtez behin bertan egiten diren lore-erakusketak (Gentse Floraliën).

Ondasun nabarmenak

Hiri zaharrean garrantzi handiko eraikuntzak daude: udaletxea (gotikoa, 1600-1622), oihal-azoka (1426-1441), dorrea (1313-1321), Saint-Bavo katedral gotikoa (1228an eraikitzen hasia), Andre Mariaren serora-etxea (1234an eraikia eta 1600 inguruan eraberritua).

Museoak asko dira: Arkeologiakoa (XIII. mendeko Elisabet santuaren abadetxean), Folklore museoa (XIV. mendeko etxe batean), Arte Ederretako museoa.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak