Garazi Gorostiaga

Bizkaitar musikagilea

Garazi Gorostiaga (Galdakao, Bizkaia, 1986) bizkaitar musikagilea da, musika elektronikoa jorratzen duena[1].

Garazi Gorostiaga
Bizitza
JaiotzaGaldakao, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Genero artistikoamusika elektronikoa

Ibilbidea

Betidanik ibili izan da ordenagailuarekin eta sintetizadoreekin jolasten eta 2016an jede aurrean kontzertua ematera animatu zen. 2017an atera zuen aurreneko diskoa, Irauten izenekoa. Hurrengo hilabetetan musika elektronikoko hainbat jaialditan hartu zuen parte; ODD (Bartzelona), Nokodek, Dantz, DobleCheck (Donostia), Kubeats (Urretxu), Inmersiones (Gasteiz), The Alhóndiga Experimental Music Programme (Bilbo)...[1]

2019an Irene Ivankovàrekin bost abestitako EPa atera zuen, haietatik lau Garazirenak ziren[2]. 2020ko otsailean Irauten II diskoa atera zuen[3]. Urte hartan kolaborazio bat ere egin zuen Tube Tentaclesekin[4] eta ondoren EP bat atera zuen Interzona eta Driellyarekin batera, bakoitzak abesti bana zuena[5].

Diskografia

  • Irauten (2017, Eclectic Reactions)[6]
  • Nox Profunda (2019) - EPa[2]
  • Irauten II (2020, Eclectic Reactions)[7]

Erreferentziak

Kanpo estekak